Bergara aldeko hiztegia
kríston, krístona.
(a).
Izenlaguna.
Demasa, ikaragarria, itzela. · Enorme, grande, excepcional.
“Kriston zartaria artu juan obetik jausitta./ Erbixa ikusi najuan kristona”
Kalitatea adieraziz ere bai, inoiz. Kriston pelikulia dok..
jesúkriston.
Esamoldeak:
krístonak eta bi.
(c).
Esapidea.
Asko, ondo.
“Kristonak eta bi esan zotsan etxoin eraiñ zotsalako.”
krístonak esan, kristonak entzun, artu, emon, egin.
(b).
Esapidea.
entzun.
Decir, oir, etc., las de Dios.
kriston pare.
Esapidea.
Asko, ondo.
“I kriston pare bizi aiz./ Kriston pare jaten jok Txomiñek.”
krúzetan.
(d).
Adberbioa.
Kurutze formako puntadak dituen bordadu mota batean. · En punto cruz.
“Alkatona eitte jakuen ezkiñetan oazalei... Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda kruzetan ero. Alkatona esaten jakon, alkaton. Juana.”
Sin. puntokruzian..
kuadrádillo.
1.kuadrádillo, kuadrádillua.
(c).
Izena.
Cuadradillo. Lodian, zabalean eta luzean neurri ezagun batzuk dauzkan egurra, adibidez: 7,5 cm x 10 cm x 2,5 m.
“Kuadraillua, sieteymedio por dies, dosinkuenta de largo. Sebas.”
Kapirio, restel edo kuartoietarako erabiltzen dira.
.
ohar bat
2.kuadrádillo, kuadrádillua.
(a).
Izena.
Laminazioan, forma karratuko altzairua.
“Maillukia eitteko kuadradillua erosten zan.”
kuádro.
1.kuádro, kuádrua.
(a).
Izena.
Cuadro (zentzu guztietan).
“Kuadruan sartzeko moduko dibujua ein ddau./ Ama ildda, aitta mozkorra, kuadro ederra geratu da etxian.”
2.kuádro, kuádrua.
(d).
Cuadrado.
“Arri kuadrua ala borobilla baso juan Goenatxok?/ Etxe kuadro ederra dok zuena.”
Kuadraua da arrunta egun, baina goikoak bezalakoak entzuten zaizkie hiztun onei.
.
kuartá-ténpora, kuartá-ténporak.
(c).
Izena.
kuarta-denpora.
Tenporak. Urtean lau aldiz, urtaro berriaren aurretxoan, izan ohi dira. Asteazken, ostiral eta larunbatean, gaueko hamabietan, haizeak nondik jotzen duen zaindu behar da. Haize horrek ekarri ohi duen eguraldiak agintzen omen du hurrengo hiru hilabetetan, larunbatekoak lehen hilabetean, ostiralekoak bigarrenean eta asteazkenekoak hirugarrenean, ulertu dudanez. · Las témporas.
“Azkenengo kuarta-tenporetan egoaizia geratu ei da ta aurten be eztou neguik ikusiko./ Batzuk kuarta-tenporei fede aundixa emuten dotse.”
Tenporak soilik ere bai, baina zaharrei kuarta-tenpora entzun izan diegu..
kuarteróe, -i, kuarteróia.
(d).
Izena.
Pakete karratu batzuetan zetorren egiteko tabakoa, oso lakarra eta ez kalitate onekoa. Izatez, libra laurdena. Pisu neurri bezala kafearekin erabili ohi zen, adibidez. · Cuarterón. Se llamaba así al tabaco de liar, de no muy buena calidad, contenido en un paquete cuadrado, muy popular en época de nuestros abuelos. También medida de peso (125 gr) ya en desuso.
“Markiko Juanek kuarteroia erretze juan gustoren./ Joan Txantxikunera ta ekarri kuarteroi bat kafe.”
kuártillo, kuártillua.
(c).
Izena.
Azunbre laurdena. · Medio litro.
“Ze, joko juau kuartillotxo bat ardao Zapatarikuan?”
Esamoldeak:
kuártillo eta erdíko bótilla, kuártillo t'erdíko bótillia.
(c).
Izena.
Botella de tres cuartos de litro.
“Meriendetan kuartillo t'erdiko botillia jo najuan neuk bakarrik.”
Sin. iru txikiko botilla..
kuárto, kuártua.
(a).
Izena.
Logela. Dormitorio.
“Iru kuarto, saloia, sukaldia ta komuna.”
abitaziño.
kuartóe, -i, kuartóia.
(d).
Izena.
Gainean "suelua" botatzeko (egurrezko zorua josteko) azpian ipintzen diren ohol estu eta sendoak. · Solivo.
“ Kuartoia, eta gero azpixan lurra, da gero gaiñian suelua jositta. Juantxo.”
Frontalen (kapirixo ere deituak) gainean josten dira kuartoiak goiko pisuetan, eta porlanaren gainean behekoan.
.
kuartonérixa, kuartonérixia.
(c).
Izena.
kuartonaje.
Zorua josteko lurrean jartzen den kuartoe multzoa.
“Zuk ipini biar bozu kuartonerixa bat ero, kapirixuak taillatuan eo, hay que dar de zinkuenta a zinkuenta; oixe da neurrixa. Sebas. Au zumarra-ta, aitza-ta, onek, ze esangotzut pa nik, mueblerako-ta erozein gauza ola fuerte bat eitteko egur ederra. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo da; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Martin.”
kubo, kúbua.
(c).
Izena.
Gurdi-ardatzari sartzen zaion pieza, ardatzak buelta libre eman dezan.
“ Bi radio eukitze zittuen piña bakoitzak; amen kubua, gero beste pieza bat amen sartze zan. Angel.”
kubrídu.
1.kubridu.
(a).
du
Aditza.
Estali. · Cubrir(se).
“Elusuko frontoia kubridu dabe./ Belaxe kubridu dau zerua.”
estali.
2.kubridu.
(c).
da
Aditza.
Frontoian eta abar apostua egindakoan, galtzeko arriskua ikusten denean, edo irabaziak ziurtatzeko, beste lehiakidearen alde dirua jokatu, hala diru gutxiago galtzeko. · Cubrirse en una apuesta.
“Galartzan alde jokatu giñuan, da eskerrak partidu erdixan kubridu giñana, bestela bost milla duro galtzen jittuau.”
kuénta, kuéntak.
(c).
Izena.
Aritmetika operazioak: batuketa, kenketa... Eskolumeez jarduterakoan, batik bat. · Las operaciones de aritmética: sumar, restar... referiéndose sobre todo a los escolares.
“Gure mutikua leitzen ez, baiña kuentak etaratzen onena.”
Pluralean. KUENTAK ETARA, batik bat.
.
kúi, kuíxa.
(c).
Izena.
Conejo de Indias, cobaya.
“Umien jolaserako, bestetarako eztie kuixak.”
ohar bat
kuídadu.
1.kuídadu, kuídadua.
(c).
Izena.
Arazoa, ezina. Ondorengo esapidean ia soilik.
Esamoldeak:
kuidadorik ez euki.
(c).
Esapidea.
Arazorik, ezinik ez izan.
“Zuk onezkero eztaukazu kuidadorik bazkakixa preparatzeko./ Eztauka kuidadorik edozertarako. ”
2.kuídadu, kuídadua.
(c).
Izena.
kuidaduak artu.
Precaución.
“Negua badator eta kuidaduak artu biakoittut gripia ez arrapatzeko.”
KUIDADUAK ARTU ia soilik..
- ka
- kaiñóe, -i
- kakálardo
- kakáztu
- kalderero
- kalezátar-batzéille
- kána
- kanísu
- kanpósantu
- kapadóre
- kapritxóso, -a
- karápaixo
- karé-mórtero
- karnazero
- kárrete
- kártzela
- kaskarráldi
- kastétxe
- katapardo
- katúill
- kazári
- kera
- killárreskoba
- kintó-bázkai
- kirríxka
- klaríon
- kóbre
- kokálde
- kolgadúra
- komérixa
- kónde
- konpárau
- konsólau
- kontrakarréra
- Kontzezíño égun
- kórkobadun
- korroskára
- kóskor
- koxkor
- kríston
- kui-kuike
- kukurrusalda
- kurkúbitta
- kutx-kutx