Bergara aldeko hiztegia
kontáu.
(a).
du
Aditza.
Contar.
ohar bat
Esamoldeak:
kontáu eziñála.
(c).
Esapidea.
Kontatu ahal izateko baino gehiago.
“Ferixan ardi asko zeuan, da txala, berriz, kontau eziñala. ”
konténtau.
(c).
da
du
Aditza.
Contentar(se).
“Gaurko umiak eztie errez kontentatzen.”
Janari batzuek, gaztaiak adibidez, lehorra eta gozoa bada, erraz kontentatzen dutela esaten da, apurtxo batek gustora uzten duela. Elusuko gaztai onek utsa zatikin kontentatzen dau..
kontéstau.
1.kontéstau.
(a).
du
Aditza.
Erantzun. · Contestar, responder.
“Preguntau dostanian eztok jakin ze kontestau.”
2.kontéstau.
(b).
dio
Aditza.
Haur edo gaztetxo batek, jeneralean, guraso edo nagusi bati modu txarrez erantzun edo kontra egin. · Dar malas contestaciones o discutir un menor con sus padres u otras personas mayores.
“Esandakua eizu ta ezidazu neri kontestau!/ Orrek eztakizu zela kontestatzen jaon bere aittai.”
kontestazíño.
Izena.
1.kontestaziño, kontestaziñúa.
(a).
Izena.
Erantzuna. · Respuesta.
“Lana eskatu dau baiña datorren urterarte eztotse emongo kontestaziñua.”
2.kontestaziño, kontestaziñúa.
(b).
Izena.
Erantzun txarra; gazteek nagusiei emandakoa, batik bat. · Mala contestación, de jóvenes a mayores, sobre todo.
“Baiña gure neskatilla txepel orrek zelako kontestaziñuak emuteittuala./ Aittajunai ezixozu geixao emon kontestaziñoik.”
kontínuo.
(c).
Adberbioa.
Continuamente.
“Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo.Ben. askotan.”
Beti kontinuo, askotan..
kóntra.
1.kontra, konpria.
(a).
Posposizioa.
Aurka. · Contra.
“Enago zure kontra.”
ohar bat
Esamoldeak:
kóntra eiñ.
(b).
Llevar la contraria, enfrentarse verbalmente.
“Arek kontra eittearren baitta bere buruai be. ”
ohar bat
2.kontra.
(b).
Posposizioa.
kontran.
Ondoan, elkar ikutzen. · Pegado a, al lado de.
“Eskolian kontra dago frontoia./ Alkarren kontran dare elizia ta putetxia.”
3.kontra.
(b).
Posposizioa.
kóntrara.
Apoyado.
“Pastoriei tta esaten jau ori: “Makillian kontra zerien dago ori tta, pentsatzen egongo da. Makillian kontrara dago ori. Don.”
ZEREN kontra edo kontrara.
.
4.kóntra, kóntria.
(c).
Izena.
La contraria.
“Nik zurixa esan ezkero ik beltza. Beti kontria./ Arena kontria eruatia dok, igual jotsak zeiñi.”
KONTRIA ERUAN, batik bat..
5.kóntra, kóntria.
(c).
Izena.
Haragia kontrara ebagita. · Carne cortada a la contra.
“Gaur kontria emon dotsut.”
Esamoldeak:
kóntrara ebági.
(c).
Esapidea.
Eraz kontra ebaki haragia edo zura.
“Emoidazu tajada batzuk kontrara ebaitta.”
kontrabéta ebagi.
bétara ebági, erara ebagi.
6.kóntra, kóntria.
(d).
Izena.
Harotz lanean, garlopari eta zepiluari kutxilaren kontra jartzen zaion burdinazko xafla, erremintak bien artean utzitako tartea baino gehiago jan ez dezan.
kontraari, kontraaríxa.
(c).
Izena.
Haria okertzen zaion egurrari "kontraarixa" duela esaten zaio.
“Orri esaten jako kontraarixa. Zerriak ebaitzen dau zuzen, eta egurra okerra bada, arixak ebai eitte jako ari, an etaatzen dan olai, ta orduan aura berez jausteko moruan jartzen da. Fibrak ebai eitte jako eta. Benito.”
kontrábando, kontrábandua.
(a).
Izena.
Contrabando.
“Gaztetan kontrabanduan ibilittakua ei da Pedro. Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian.”
"Estrapelo" eta "kontrabando" sinonimoak dira askorentzat. KONTRABANDOKUA dela esaten zaio kontrabandoan erositakoari, eta baita ezkutuko, isileko asuntuari: Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian. .
kontrábentana, kontrábentania.
(c).
Izena.
Kanpotik dauden bentana-tapak. · Contraventana.
bentána-tápa.
kontrabeta, kontrábetia.
(a).
Izena.
Arapoak (arakaitzak) edo beste zerbaitek eraginda sortzen den hari berria.
“Kontrabetia da betia kontrara eukitzia; osea, beta frankua baldin baakazu, ari txiribixa eo birutia eo nai dozuna etaako jatzu arira, etaako jatzu arrankatzeke. Kontrabetia baldin baauka”
Esamoldeak:
kontrabéta ebagi.
(c).
Esapidea.
Enborraren edo haragi beten kontrara ebaki.
“Kontrabeta ebagi ezkero ondatu eitten da motozerria.”
kóntrara ebági.
bétara ebági, erara ebagi.
kontrabíde, kontrabidía.
(c).
Izena.
Okerreko bidea. · El camino equivocado.
“Anbototik gentozela kontrabidia artu ta Aramaixon agertu giñuztan./ Gaur etxera orduko kontrabideren bat izangok. (Parranda aurretxoko esana).”
KONTRABIDIA ARTU, batik bat.
.
kontrabísta.
1.kontrabista, kontrabistía.
(d).
Izena.
Bistako failua begi okerrak izateagatik. Abereengatik esan ohi da, baina pertsonengatik ere entzun daiteke, erdi broman. · Fallo de vista por tener los ojos torcidos.
“Iri ona zuan baiña kontrabistia jeukan eta kendu ein biar izan giñuan./ Ik zer, kontrabistia daukak ala? Eztok ikusten muturren aurrian daukakena.”
KONTRABISTIA EUKI..
2.kontrabista, kontrabistia.
Esapidea.
"Locura animal: cruzarse los cables a los animales (ganados), volverse locos." (SB Eibetno)
kontradántza, kontradantzía.
(d).
Izena.
Trikitixa bakarrik permititzen zen garaian "agarraua"ri esaten zitzaion. · El baile agarrado, cuando sólo estaba permitido el suelto.
“Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem.”
KONTRADANTZIA EI.
kontraesku, kontraeskua.
(c).
Izena.
Okerreko aldea.
“Kontraeskutik zetorren, itxuria, eta autuak arrapau zeban.”
ohar bat
Esamoldeak:
kontraesku ibili.
Esapidea.
Andar contra corriente.
“Gu beti ibiliko gaittuk kontraesku. Jaiokeratik jaukau gaitz ori.”
kontrafabóre jokatu.
(c).
Esapidea.
Boletan beste bolari batekin jokatu ea nork gehiago jo. · Apostar dinero a los bolos con otro bolari, a ver quién acierta más, mientras discurre una partida normal con muchos participantes.
“Potori milla pezeta jan najotsan kontrafabore./ Kontrafabore jokatukostat iri.”
kontragoiága, kontragoiagía.
(d).
Izena.
Etxegintzan, teilatua altzatzeko goiagaren paralelo jartzen den egurra. Goiaga eta kontragoiagaren artean morroiak jartzen dira.
- ka
- kaiñóe, -i
- kakálardo
- kakáztu
- kalderero
- kalezátar-batzéille
- kána
- kanísu
- kanpósantu
- kapadóre
- kapritxóso, -a
- karápaixo
- karé-mórtero
- karnazero
- kárrete
- kártzela
- kaskarráldi
- kastétxe
- katapardo
- katúill
- kazári
- kera
- killárreskoba
- kintó-bázkai
- kirríxka
- klaríon
- kóbre
- kokálde
- kolgadúra
- komérixa
- kónde
- konpárau
- konsólau
- kontrakarréra
- Kontzezíño égun
- kórkobadun
- korroskára
- kóskor
- koxkor
- kríston
- kui-kuike
- kukurrusalda
- kurkúbitta
- kutx-kutx