Bergara aldeko hiztegia
kontrakarréra, kontrakarrería.
(d).
Izena.
Etxegintzan, karrerari, kuartoia bota ondoren, paraleloan jartzen zaion karrera.
kóntrako.
1.kóntrako, kóntrakua.
(b).
Izena.
Ondo-ondoan dagoena. · Contiguo.
“Bankuan kontrako edifiziuan bizi dok./ Etxe orixa ez, aren kontrakua.”
2.kóntrako, kóntrakua.
(b).
Izena.
Lo contrario.
“Gauza bat nai tta aren kontrakua konsegidu zeban./ Nik esandakuan kontrakua eitten dau.”
kóntrako éztarri, kóntrako éztarrixa.
(b).
Izena.
Tráquea.
“Kontrako eztarrira joan jako zeozer, da eztulka baten dago.”
Janari edo edari bat okerreko bidetik doanean erabilia. Azen.: kontráko éztarri ere bai.
.
kontrámaixu, kontrámaixua.
(c).
Izena.
kontrámaistru.
Contramaestre, capataz.
“Ori Algodoneran kontramaixu egon zuan.”
Gehienetan kontramaixu eta katapaz sinonimo gisa erabiltzen dira.
.
kontrápase, kontrápasia.
(c).
Izena.
Hegaztiak iparralderantz itzultzen direneko pasea. · Contrapase.
“”
kontrapíxu, kontrapixúa.
(c).
Izena.
Contrapeso.
“Tratoriai kontrapixuak jartzen gontsan aurrian aldapetan ez patinatzeko.”
kontráterreno, kontráterrenua.
(c).
Izena.
Aldapari janda eginiko orubea. Etxea edo beste edozein eraikuntza aldapan, mendiari zatia kenduta, egina dagoenean, kontraterrenuan dagoela esan ohi da. · Dícese de los solares en los que ha habido que excavar debido a la pendiente del terreno.
“Umedadiekin problema aundixa dauke, badakizu, aura kontraterrenua da ta./ Kontraterrenuan einddako basarrixak iputeixa izaten dabe bee partian.”
kontratxapéau, kontratxapeáua.
(c).
Izena.
Egurrezko txapak kolaz erantsiz egiten den egur aglomeratua. · Contrachapeado.
“Mazizua biar izete zaban mueblia, egur mazizuakin dana, da kosta asko, da muebleako txarraua da. Onek, kontratxapeaua esate jako, tableruak, da orrek tableruokin iñ ezkeo ariñaua da, resultau asko obia dauka. Martin.”
Honen iritziz, aglomeratua hobea da egurrezkoa baino, baldin eta altzaria egon behar den tokia lehorra bada.
.
kontrazíri, kontraziríxa.
(d).
Izena.
Ardatz, errail, kirten edo halako edozer ezarrita dagoen zulotik irten ez dadin zuloan sartzen den ziria. · Cuña, generalmente pequeña, que se introduce en el hueco que queda entre un eje, mango, etc., y el agujero que lo alberga.
“Aixkora kertena loka samar dago ta kontrazirin batzuk sartu biako jako.”
kontribuzíño, kontribuziñua(k).
Izena.
kontrebuziño.
Las contribuciones al fisco; más concretamente, el impuesto sobre la propiedad.
“Kontribuziñuak pagatzera joate zan urtero gure aittajuna./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil.”
Sing. nahiz pl..
kóntu.
1.kóntu, kóntua.
(c).
Izena.
Cuidado, atención.
“Kontu puxkatekin ibili poltsiakin.”
Esamoldeak:
nere kontu.
(b).
zure, bere... kontu.
NERE, ZURE. KONTU. (b). A mi, tu... cargo.
“Gaur zure kontu afaixa jartzia. ”
kóntuz.
(a).
Adberbioa.
Con cuidado.
“Kontuz ibili tta baztarretik joan. ”
kóntuan ártu.
(b).
Esapidea.
Tomar en cuenta.
“Eneban kontuan artu mekanikuan esana.”
kóntua emun, kóntu emun.
(d).
Aditza.
Rendir cuentas.
“Berak zela jangoikuai kontua emun bi otxan, abariak esan i otxan, da ezetz, ezetz. Aura baiño len bera joiala bai, ta berak emungo otxala jangoikuai kontua. Hil.”
kóntu eiñ.
(c).
Kaso egin. Prestar atención.
“Kontu eiñ suai ni kalian naizen bittartian.”
kóntu ártu.
(c).
Esapidea.
kóntuak artu.
Kargu hartu. · Llamar la atención, pedir cuentas.
“Zu etza iñor neri kontu artzeko.”
kárgu ártu.
2.kóntu, kóntua.
(b).
Izena.
Berriketa, jarduna.
“Kontua ta barriketia ugari eta formalidade gutxi./ Ze zaukan Tomasitak ainbeste kontukin?”
Esamoldeak:
kóntutan.
(c).
Adberbioa.
Elkarrekin berriketan.
“Bixak orduak pasatzeittue kontutan.”
kóntuak kóntu.
(b).
Esapidea.
Esanak esan.
“Kontuak kontu, aura beintzat majo bizi izan zan bere denporan. ”
kóntuak euki.
(c).
Esapidea.
Berriketa saioak izan.
“Aspaldixan Petra ta Mariak kontu asko dauke alkarrekin. ”
kontu potolo, kontu potoluak.
(c).
Bikotekideen arteko maitasun berriketak.
“Makina bat kontu potolo esan (edo egin) zotsen elkarri.”
3.kóntu, kóntua.
(b).
Izena.
Ipuina, leienda, istorioa, gertakizuna; esanahi zabala du.
“Amandria, kontaiguzu kontu bat./ Aspaldiko kontuak esaten asten dienian eztauke akabuik./ Kontuekin bakarrik eztago ezer.”
4.kóntu, kóntua.
(b).
Izena.
Asuntoa, arazoa. · Asunto, tema, problema.
“Kontua da eguna badatorrela ta ezetan asteke garela./ Aitta etortzen danian izango die emen kontuak./ Ori beste kontu bat da./ Egixa da esan dozuna, baiña ori ezta kontua.”
KONTUA DA... edo KUSTI.
Esamoldeak:
kontua da.
Kontua da... edo kustiñua da... sarri. Baita gauzia da...
5.kóntu, kóntua.
(b).
Izena.
Cuenta, factura.
“Kontua, mesedez.”
Esamoldeak:
kóntuak gárbittu.
(c).
Kontuak egin, diru-kontuak, gehienetan. · Aclarar las cuentas.
“Junta egunian garbittuko die urteko kontuak./ Domusantuetan izeten da gure auzuan kontuak garbitzeko eguna. ”
kóntuak etára.
(b).
Esapidea.
Sacar cuentas, tanto en el sentido literal como en el figurado.
“Jaixak, eta amarretarako etxera etorri zan. Kontuak etara zela egongo zan./ Kontuak etaraittut eta bos milloi kostatzen da igeltserixia bakarrik.”
kóntuak eiñ.
(b).
Hacer las cuentas; los pagos, mayormente.
“Piñuixa saldu gontsan, baiña oinddio kontuak ein barik dauzkau.”
6.kontu.
(b).
Posposizioa.
kóntura.
A cargo de, a cuenta de.
“Majo bizi da aura aittan kontura./ Azelakotxe barriak ein giñuzen sakristauan kontura.”
NOREN kontu edo kontura..
kontúgintza, kontúgintzia.
(c).
Izena.
Kontuak egite lana. · La tarea de hacer o llevar las cuentas.
“Urtian beiñ izaten da kontugintzia./ Aurten zeiñek daroia kontugintzia?”
kontulári, kontularíxa.
(c).
Izena.
Hablador, conversador.
“Kontulari amorratua zan zuen aitta-zana.”
Ez du ñabardura negatiborik.
.
kóntxilla, kóntxillia.
(c).
Izena.
Txirla oskol xehetuz eginiko oilo janaria, arrautza koskola gogortzeko ematen dena. · Conchilla.
“Kaxkal meia etaratzen dabe aspaldixan, kontxilla barik egon die ta.”
- ka
- kaiñóe, -i
- kakálardo
- kakáztu
- kalderero
- kalezátar-batzéille
- kána
- kanísu
- kanpósantu
- kapadóre
- kapritxóso, -a
- karápaixo
- karé-mórtero
- karnazero
- kárrete
- kártzela
- kaskarráldi
- kastétxe
- katapardo
- katúill
- kazári
- kera
- killárreskoba
- kintó-bázkai
- kirríxka
- klaríon
- kóbre
- kokálde
- kolgadúra
- komérixa
- kónde
- konpárau
- konsólau
- kontrakarréra
- Kontzezíño égun
- kórkobadun
- korroskára
- kóskor
- koxkor
- kríston
- kui-kuike
- kukurrusalda
- kurkúbitta
- kutx-kutx