Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

Kontzezíño égun, Kontzezíño egúna. (c). Izen propioa. 8 de diciembre, el día de la Inmaculada Concepción. Kontzeziño egunian abadegixak errira etortze giñan seminaixorako dirua batzera.
konzéjal, konzejála. (a). Izena. Concejal.
konzíentzia, konzíentzia. (a). Izena. kontzientzia. Conciencia. Konzientzia txarrakin joan naiz oera.
kópa. 1.kópa. (a). Izena. kópia. Copa. 2.kópa, kópia. (a). Izena. El palo de copas en los naipes.
kópeta, kópetia. (b). Izena. Trenza de pelo. Zelako kopeta polittak dauzkan gure neskatilliak./ Geldi bazare neuk eingotsut kopetia. ohar bat
kopetatu. (d). "Lihoa txirikordatu. · Trenzar." (Orm Aram).
kopiñ. 1.kopiñ, kopiña. (c). Izena. Eibar. Panpina. Ixildu zaitez. Ume negartieri erregiak eztetse kopiñik pe ekartzen. (SM Zirik).” 2.kopiñ, kopiña. (c). Adjektiboa. Eibar. aag e. Kargu handia izan arren, berez beste ezkutuko norbaiten esanetara edo aginduetara dagoena. · "Hombre de paja". (AAG Eibes).
kópla. 1.kópla, kóplia. (c). Izena. Copla. Amurizak diskua etara dau Bixkaiko kopla zarrekin. 2.kópla, kóplia. (c). Izena. Irudizko zentzuan, aitzakia, ipuina. Oiñezkero amar aldiz ein neban zure lan ori ainbeste kopla barik./ Orrek kopla ugari tta ganora gutxi. Esamoldeak: kópletan ibilli. (c). Esapidea. Andar con cuentos. Serixo esaten dotsut; ez pentsau kopletan nabillenik.
kóraje, kórajia. (c). Izena. Coraje. Korajia bia da dagon giruakin kalera urtetzeko.
kórajetsu, kórajetsua. (c). Adjektiboa. Corajudo, -a.
korápillo. 1.korápillo, korápillua. (a). Izena. Nudo. Korapillua librau ta errekara. Irudizko zentzuan ere bai. Aspaldixan abogauakin ikusteittut sarri, tta badauke eren arteko korapillon bat.. ohar bat Esamoldeak: korápillua eiñ. (a). Aditza. Anudar, hacer un nudo. Sokia apurtzen bajatzu, korapillua eiñ. 2.korápillo, korápillua. (a). Izena. Zuhaitzari adarra ateratzen zaion tokia. Arbola-buruan adarrak mozte ako, ta burua eitxe ako. Da arbola-buruan korapillo asko eoten da, eta zela tornuan bueltaka etaaten daben txapa ori, ba an urteten dau korapillua. Dibujo oso polittak. Martin.”
korapillótu. (b). da du Aditza. korapíllau. Embrollar(se), complicar(se). Gauzak korapillotzen asi zien da azkenerako kriston saltsia. Korapillua eiñ zentzuan ere entzun daiteke. Azen.: korápillotu, korápillau ere bai. .
kórba, kórbia. (d). Izena. Etxegintzan, izkina egiten duten bi hormen artean botatzen den egurra. · Cuadral. ohar bat
kórbata, kórbatia. (a). Izena. górbata, górbeta. Corbata.
kórda. ohar bat
korda
1.korda, kordía. (c). Izena. Racimo, ristra. Maats-korda ederrak agiri die./ Kordak eiñ da txintxiliz laga berakatzak. 2.korda, kordía. (c). Izena. Leintz. Cuerda de reloj. Ez aztu kordia emotie. Bergaran kuerda. .
kordátu. (c). du Aditza. kordau. Kordak egin; berakatz eta kipulekin, batik bat. · Hacer ristras. Berakatzak an dauzkau ganbaran botata, kordatu biarrian.
kordel. 1.kordel, kordéla. (c). Izena. Soka mehe eta ona. · Cordel. Zapaten kordela apurtu jat. Gure etxean izen hau ganaduak neurtu eta hauen pisua kalkulatzeko erabiltzen zen sokari ematen zitzaion bakarrik. Kanak eta ontzak zituen markatuta. Gure aittajunak kordelakin neurtzen zittuan txalak begira tratua eiñ aurretik. . 2.kordel, kordela. Izena. Eibar. "Palangre, arte de pesca de río." (SB Eibetno).
kórkoba, kórkobia. (d). Izena. Konkorra. · Joroba. Makurtu ari, orregaittik eztosk korkobaik urtengo ta. ohar bat content_copy txépa, jíba, kórkotx.