Bergara aldeko hiztegia
kui-kuike.
Leintz.
Haur jolasa.
“Eta eskolatik urtendakuen jolas, pote-poteka, kui-kuike... zetan ez. (AA ArrasEus, 215. o.)
”
kuítta, kuíttak.
(c).
Izena.
Cuitas, miserias, desgracias.
“Koittauak makiña bat kuitta badauka ba.”
Esamoldeak:
kuíttak kontáu.
(c).
Esapidea.
Contar desgracias.
“Iru aiztak sarri juntatzen die alkarri kuittak kontatzera.”
kuixidáde, kuixidadía.
(c).
Izena.
Jasotasuna, txukuntasuna, baina batez ere falta denean. Limpieza, pulcritud, pero sobre todo cuando esta brilla por su ausencia.
“Etxera noia, ia kuixidade puxkat ipintzen doten, atzoko fregaua ein barik daukat eta./ Klasera sartu naizenian aura zonan kuixidadia: papelak lurrian maixak botata.”
kúku.
1.kúku, kúkua.
(b).
Izena.
Cuculus canorus.
Cuco, cuclillo.
Esaerak:
San Pedroz kuku, San Martzialez mutu.
(c).
Esaera.
San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean.
Esamoldeak:
kúkuak jo.
1.kukuak jo.
(b).
Esapidea.
Kukuak kantatu.
2.kukuak jo.
Esapidea.
Hurrengo udaberria heldu.
“Kukuak joko jok lan au akabau orduko./ Asitta dago kukua joten.”
kukuai begira egon.
Esapidea.
Antzuola.
Ezer egin gabe egon.
“Zu lan baten zabitzen bittartian ni ezingo naiz eon kukuai begira. (Lar Antz).”
kukua entzun ez.
(c).
Laster hil.
“Orrek etxuat uste aurten kukua entzungo dabenik. ”
kuku jo.
(d).
Esapidea.
Leher egin.
“"Kuku jo dau: ya no puede más. Kuku jota: makotuta; kankindduta. Rendido, agotado." (Izag Oñ)”
2.kúku, kúkua.
(d).
Adjektiboa.
Txikia; etxeez, lokalez eta horrelakoez.
“Uberako tabernia kuku xamarra dok. Klem.”
Gutxi erabilia.
.
kuku-edur, kuku-edurra.
(d).
Izena.
Oñati.
Udaberriaren hasieran, kukua kantuan hasi eta gero, egiten duen elurra.
“Aurtengo Aste Santuan larri ibilli kuku-edurra egittia!”
kúku eiñ.
(d).
Esapidea.
Agertu edo hots egin eta berehala ezkutatu. Jolasean edo brometan, gehienetan. · Juego o broma infantil que consiste en aparecer o dar una voz, y desaparecer súbitamente.
“Kuku eiñ? zela esangotsuet pa nik; txistaria eiñ da gorde ero. Kukuka dabill ero, kuku ein ddosta ero. Klem.”
Esamoldeak:
kúku bat eiñ.
(c).
Bisita laburtxo bat egin, edo atetik aditzera eman, behintzat.
“Biar etxeruzkuan kuku bat eidazu.”
kúkuka ibilli.
(d).
Eguzkia laino artean sartu eta irten dabilenean, adibidez, kukuka dabilella esan ohi da.
kukúfraka, kukúfrakia.
(c).
Izena.
botanika.
Digitalis purpurea.
kukupraka.
Digital.
Erdaraz "calzones de cuclillo" ere deitzen zaio. Txilina bezalako lora gorri mordoa du ilaran zintzilik. Zelaietan, basoetan eta baita oso mendi garaietan ere aurki daiteke. Bihotzeko gaitzentzat oso erabilia. Oso gogorra denez, medikuaren agindupean bakarrik erabili behar omen da..
ohar bat
kukúlu, kukulúa.
(c).
Izena.
kukuillu (Antz.).
Cogollo de una verdura.
“Batzuk letxugian kukulua bakarrik jaten dabe.”
kukúlumixo.
ohar bat
1.kukulumixo.
(d).
Adberbioa.
Kukilduta, kuxkurtuta. · Encogido por miedo, frio, etc.
“Geldik baldin badago ola, kukildduta: kukulumixo dao. Don.”
2.kukulumixo.
(d).
Adberbioa.
En cuclillas.
kukúmarro.
1.kukúmarro, kukúmarrua.
(d).
Izena.
Koko jantzitakoa, Inauteri jantzian dabilena. · Disfrazado de Carnaval.
“Gabardina zar orrekin kukumarrua emoten dok./ Jente asko zebillen kukumarro jantzixan.”
KUKUMARRUA EMON, entzun izan dugu, gehienbat.
.
Esamoldeak:
kukúmarro jantzi.
(d).
Atzo ire anaia ikusi najuan kukumarro jantzitta./ Eztakitt aurten kukumarro jantziko naizen.
“Orain disfrazau, edo asko jota mozorrotu entzuten da.”
mozórro jántzi.
2.kukúmarro.
(d).
Izena.
Edozein mozorro; burualdea soilik estaltzen duena ere bai. · Antifaz, disfraz.
“Olatia, nik uste dot leenao meza-nausittan da primerako zera zeukenak eta, gero ospittalera eruateko olatak eruate zittuela. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak; ogiduna zestuakin eta albuan joate zien beste alako mantilla batekin beste lau, luto zerrauakin. Klem.”
3.kukúmarro, kukúmarrua.
Izena.
Txorimaloa. (Lar Antz).
kukúmixo.
(d).
Adberbioa.
kukúlumixo, kukúmixoka.
Kokoriko; makurtuta, kakaginan bezala. · En cuclillas.
“Pastoriak orduak egoten die kukumixo. Klem.”
Baita KUK.
kukur, kukurra.
(d).
Gangarra. · Cresta.
gángar.
Esamoldeak:
kukurra goixan euki.
Esapidea.
Antzuola.
"Harroa izan.
“Kukurra goixan dauka.”
kukúrruku, kukúrrukua.
(a).
Izena.
Oilarraren kantua. · El canto del gallo.
“Basarriko despertadoria, oillarraren kukurrukua.”
Esamoldeak:
kukúrrukuka.
(a).
Kukurruku eginez.
“Oillarra kukurrukuka dabill. ”
kukúrrukua jo.
(c).
Esapidea.
Desafioa bota.
“Makiña bat kukurruku joten dau Oriok. ”
kukúrruku eiñ.
(a).
du
Aditza.
Cantar el gallo.
“Oillarrak kukurruku eiñ baiño len jaiki naiz. ”
kukúrruku-éztul, kukúrruku-eztúla.
(b).
Izena.
Tosferina.
“Kukurruku-eztulak jota apurtuta lagatzeittu umiak./ Karakolen zera bai entzun, kukurruku-eztulakiñ da, karakolen mokua zala ona ta. Ben.”
- ka
- kaiñóe, -i
- kakálardo
- kakáztu
- kalderero
- kalezátar-batzéille
- kána
- kanísu
- kanpósantu
- kapadóre
- kapritxóso, -a
- karápaixo
- karé-mórtero
- karnazero
- kárrete
- kártzela
- kaskarráldi
- kastétxe
- katapardo
- katúill
- kazári
- kera
- killárreskoba
- kintó-bázkai
- kirríxka
- klaríon
- kóbre
- kokálde
- kolgadúra
- komérixa
- kónde
- konpárau
- konsólau
- kontrakarréra
- Kontzezíño égun
- kórkobadun
- korroskára
- kóskor
- koxkor
- kríston
- kui-kuike
- kukurrusalda
- kurkúbitta
- kutx-kutx