Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

azúnberdiko, azúnberdikua. (c). Izena. azumerdiko. Azunbre erdi (litroa) hartzen duen metalezko ontzia. · Cierto recipiente de hojalata en el que cabe un litro. “Ekarrizu azunberdikua, garrafoian zenbat litro ardao gelditzen dan ikusi biot eta.” Ontzi hau erabili izan dute esne-saltzaileeek, ardodunek eta abarrek. .
ázunbre, ázunbria. (c). Izena. Azumbre, medida de capacidad (2 litros). “Azunbre bat ardao eran giñuan bixon artian.”
ázur. 1.azur, azúrra. (a). Izena. Hueso. Esamoldeak: azurretaraiño egon. (c). Esapidea. Kokoteraino egon. azurretaraiñoko billurra sartu. (c). Esapidea. Izutu. ázurrak berdínddu. (c). Esapidea. lagunartekoa Nahikoa jan, bete. · Llenarse, saciarse. “Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta.” Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke. . azurra eta azala izan. (c). Esapidea. azurra eta azala geldittu. Oso argala egon. “Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian. ” 2.azur, azúrra. (a). Izena. Espina de pescado. “Eziozu sardiña azurrik txakurrai emon.” 3.azur, azúrra. (c). Izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Normalean kolore ilunagoa dauka eta samurrago egiten du zart. “ Da ontara artzen bozu bere azalen direziñuan, orduan azurra be bape pitzatu barikan labratzen da. Juantxo.”
azúrbaltz, azúrbaltza. (c). Adjektiboa. Kanpotik etorritako erdaldunei erasten zitzaien mespretxuzko deikera. · Término despectivo sinónimo de belarri-motz “Iru azurbaltzekin burrukan ein najuan.”
azúrrestu, azúrrestua. (c). Adjektiboa. Hezurdura estuko abereez, behiez batik bat, esaten da. “Azurrestua eta pelaje eskaxekua da, baiña esne-bei ona.”
azurzabal, azurzabala. (c). Adjektiboa. Hezurdura zabala duena.