Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

ástun, astúna. (a). Adjektiboa. Pesado, -a. Turroia oso astuna da estomagurako. feedback áriñ.
astúndu. (b). da du Aditza. Ponerse pesado, aumentar de peso. Egurra, busti ezkero, astundu eitten da. Hona hemen hitza erabiltzen den beste testuinguru batzuk: Euri onekin lurra asko astundu da./ Egualdixa asko astundu dau./ Beixa badoia astunduaz (edo umeastunduaz) eta ez etara larrera. .
ásun
ásun, asúna. (a). Izena. botanika. Urtica dioica. Ortiga. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio. .
asúnar
asúnar, asúnarra. (d). Izena. botanika. Lamiun purpureum. asunarrabixa. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da.
asun áza, asun azía. (d). Izena. botanika. Borraja. content_copy bórraja lóra.
asun-berótu, asun-berotúa. (c). Izena. asun-baiñu, asun-blastio. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena. · Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak.
ásunto, ásuntua. (a). Izena. Asunto. Ziero eranai emonda dago eta asunto txarra.
asunur, asunura. Izena. Asunen ura. · Infusión de ortigas.
atábaka, atábakia. (d). Izena. Elizan argitakoa batzeko ontzia. content_copy argittáko óntzi.
atabal, atabala. Izena. "Atabala tanbor zapal eta zabala da, gerrira lotzen da eta esku bikin jotzen da." (SB Eibetno).
atabalero, atabalerua. Izena. "Musika taldietan atabala joten dabena, ritmua jartzeko." (SB Eibetno).
atáju, atajúa. (a). Izena. atajo. Atajo. Atajutik joanda lenao aillegauko zate. Bidezidor zentzuan ere bai, bidezidorretik atajatu egin ohi delako edo. . Esamoldeak: atajúa artu. (b). Atajar, coger un atajo. Ataju aundixa artzen da Landatik Ozaetara joateko.
atáka
atáka, atakía. (d). Izena. Labe-ahoa. Ogi, kare edo beste edozein laberena. · La boca del horno. Atakia zabaldu eitte akon, da geo beetik etaa karia, atakati. Cand.”
átal. 1.atal, atála. (b). Izena. Gajo de naranja, diente de ajo, etc. Berakatz atal bat geratze jat bakarrik. Laranja eta berakatzena, batez ere.. 2.atal, atala. (c). Izena. Ipurmasaila. · Glúteo. Azelakotxe atalak (edo ipurratalak) dauzkan. Ipurratal gehiago.. content_copy ipurmatráilla. 3.atal, atala. (c). Izena. adierazkorra Mozkorra. Felipek kriston atala jaukan atzo. content_copy atxur, melokotóe, -i.
átalo, átalua. (d). Izena. Gaztaina mota bat.
atárramentu, atárramentua. (d). Izena. Patua. · Destino, paradero. Azkenian gixajuak atarramentu txarra euki juan./ Azkenian eztakitt ze atarramentu izango daben. Atarramentu txarra edo dudazkoa..
atarte, atartie. Izena. Leintz. Ataria, baserrian. content_copy eskape.
áte, atía. (a). Izena. Puerta. Esamoldeak: ate-bikotx, ate-bikotxak. (d). Bi orriko atea, ezker-eskuma, alegia. Guk atiak esaten jau, ate-bíkotxak. Don.”
atéaurre, atéaurria. (c). Izena. Kanpoko atearen aurrealdea.