Bergara aldeko hiztegia
amar mandamentu lora, amar mandamentu loria.
(c).
botanika.
Passiflora caerulea.
Pasionaria común. Landare igokaria, udan lore asko ematen duena.
amarréko, amarrekúa.
(b).
Izena.
Mus karta-jokoan bost arrik hamarreko bat osatzen dute eta zortzi hamarrekok ustela. Jokoa hiru usteletara izaten da. · En el juego del mus, un tanto, que equivale a cinco unidades o "arras".
“Amarreko bat falta jaku jokua irabazteko.”
amárrenak eta prímiziak.
(d).
Izena.
Elizari urtero entregatu behar izaten zitzaion jeneroa edo dirua, bildutakoaren hamarrena, jatorrian behintzat. ·
“Amarrenak eta primiziak entregau biar izaten zittuan orduan. Espoloian bizi zan bat amarrenak pagatzen ezittualako etxuan ezkondu nai izan abadiak. Klem.”
Diezmos. Biak batera aitatu ohi dira normalean, eta, nik galdetutakoek behintzat, ez dakite bereizten amarrenak eta primiziak..
amárretako, amárretakua.
(a).
Izena.
Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua. · Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana.
amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke..
amá-úme, amá-úmiak.
(c).
Izena.
Ama eta umea(k).
“Ardixa ta billotxa? Ama-umiak. Don.”
Animaliez zein pertsonez..
amazúlo, amazulúa.
(c).
Adjektiboa.
adierazkorra
Amakoia. · Apegado, -a a su madre
“Amazulo utsa da ta lagunartia komeni jako.”
Aittazulo, amandriazulo, etab. ere bai.
.
ame.
ámelu, ámelua.
(d).
Izena.
Muiloa. Linu-hari klasea, kirrua baino bastoagoa. · Hilo gordo, basto, de lino.
“Bastua eitten zanian amelua. Don./ Lenao ameluzko alkondaria ta eitte ei zuan, onek esan dabena, bastuakin; da ola noizian beiñ garbittuta oetik jaikitzeruzkuan prakak pe aurrian zutik laga ta salto eindda sartzeko; gogorrak izaten i zittuztan. Alkondaria be goittik bera sartze i zuan da olaxe seguru. Otz eitten zebanian da, badakik, toldua. Don.”
1.ámen.
(a).
Errezu amaiera.
Esaerak:
amen. Zu or eta ni emen..
(c).
Esaera.
Eztabaida haserrekor bat amaitzeko formula. Bakoitza bere lekuan edo bere arrazoiaz gera dadila esanez bezala.
Esamoldeak:
amen-amen jendia.
Esapidea.
Eibar.
bai-bai jendia.
"Lausengutan dabilenari esaten zaio.
“Ez eban inguruan amen-amen jendia baiño.”
ámen ámen eiñ.
(c).
Esapidea.
Baietz esan, arrazoia eman. · Dar incondicionalmente la razón.
“ Ori oittuta dago, jente guztiak amen amen ein daixon./ Aintxinan, abadiak eta maistruak esaten zebana sagraua zuan. Amen amen eiñ da aurrera. ”
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko