Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

artálasto, artálastua. (c). Izena. arto-maillasto (Eib.). Arto landarearen kirtena. Artaburua kendu ondoren deitzen zaio, batik bat, artalasto. Tallo de maíz, sobre todo después de quitársele la mazorca Artalastuak, atxurrez jo ta errekara botatzen giñuzen.
artálatauka. (d). Bada kanta bat zera dioena: "Artalatauka, Artalatauka, Artalatauka famia, beria dabela, beria dabela mundu guztiko jentia. Urrapanpa Xixili, lapikua jota itzuli, urrapanpa Manola, legatza katuak jan zola. (sic)." Gure aitak esaten zuen garotatik etxerakoan kantatzen zutela kalejira erritmoaz, bukatu ahala berriro ekinez. Badirudi, «Artolak dauka» dela. Inoiz entzun dugu Ori dok artalatauka, ori!, artobero, kerten edo antzeko zentzuaz..
artalde
artalde, artaldía. (c). Izena. Rebaño de ovejas. Errebaiñu aundixa joiak ortxe. Da ola ikusten bok, joño, artaldia jabik an. Don.” Errebañu gehiago entzuten da artalde baino.. content_copy ardi-errebáiñu.
ártale, ártalia. (b). Izena. Grano de maíz. Oilluak gustora jaten dabe artalia.
artálora, artáloria. (b). Izena. Flor del maíz. Batuizu sendor bat artalora ganauendako. Abere-janaritzat moztu ohi da berdetan. Bi ostrokin batzen da artaloria, da gero gelditzen da andik eta burura bittartian beste bi ostro ero iru, da ari esate jako artagaiña. Don..
artamalúta. 1.artamaluta, artamalutía. (c). Izena. Artaburuaren estalkia. · Envoltorio de la mazorca. Artamalutak koltxoiak eitteko erabiltze zien. content_copy maluta. 2.artamaluta, artamalutía. (c). Izena. Artobero, mokolo. (Ez du hain esanahi minbera). · Bobo, lelo. I aiz artamalutia, i.
artámarko, artámarkua. (c). Izena. Artoa eta abar sartu aurretik soroan markak egiteko balio duen zurezko tresna. · Instrumento de labranza que sirve para marcar la tierra antes de sembrar. Illarak zuzen eitteko biar biarrezkua da artamarkua. content_copy márko.
artámatxar, artamatxarra. (c). Izena. Artaburu kaxkar eta ale gutxikoa. · Mazorca pequeña y defectuosa. Artamatxarrak banastatxora bota, gero ganauei emoteko. content_copy artákaskar, matxar.
artamendi, artaméndixa. (d). Izena. "Monte encinar. Artaméndixa orraztu eben ziero ikazgintzarako.
artanpero, artanperua. Adjektiboa. Antzuola. "Ardura barik bizi den pertsona lasaia. Ori da gizona artanperua, egunik geixena jarritta pasatzen dau.
artantzu, artantzua. Adjektiboa. Oñati. Ganorabakoa, ezertarako balio ez duena.
artápunta, artápuntia. (c). Izena. Artoari, ganajatekotarako, lehenengo artalorea kendu ohi zaio, eta gero denboralditxo batera artapunta (burutik gora geratzen den kirtena). · Trozo de tallo que va desde la mazorca hasta la flor (ya quitada). Gustora jaten dau artapuntia gure bei beltzak./ Erremolatx jorran erak bezelaxe eitten nun, artapunta batzen-da. JJp.” content_copy artágaiñ.
artáputz, artapútza. (c). Izena. botanika. Ustilago zeae unger. Tizón de maíz. Artaburuari inoiz hazten zaion perretxikotxoa, heltzen denean hauts beltz eta usain txarreko bihurtzen dena.
artara. 1.artara. (b). Adberbioa. Horrela, hala. · De esa manera, así. Bera etorri deilla, ta artara danok konforme. 2.artara. (c). Adberbioa. A ello, a eso. Egunero ardau-botillia eraten dau; artara jarritta dao bai, tta alperra da ezer esatia.
artáre, artária. (b). Izena. Area. Au da artarian atzekaldekue, emen sartzen da egur bat. Bix.” content_copy áre.
artásoo, artásoua. (b). Izena. artásolo (Ub., Lein.). Artasoroa. · Maizal. Ormatxorixak dabitz artasouan.
artátxiki, artátxikixa. (d). Izena. botanika. Panicum miliaceum. Mijo. Artoa Ameriketatik ekarri aurretik, arto mijoari esaten zitzaion. Gero, Ameriketatik ekarritakoa nagusitu zen eta izena ere bereganatu zuen. Orduan, artatxiki edo artaxee hitzak asmatu ziren mijoari deitzeko. Egia esan, gaur ia ezezaguna da landare hau gure artean, eta izena baserritar ilustratu samar batzuek bakarrik ezagutzen dute..
artatxóri, artatxoríxa. (b). Izena. Hormatxoria. · Gorrión. content_copy gorrillóta, ormatxóri.