Bergara aldeko hiztegia
ardigáldu, ardigaldúa.
(c).
Adjektiboa.
Bakartia, inori jaramon asko egin gabe ibiltzen dena. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. · Persona solitaria, que no hace mucho caso a los demás.
“Nun ete da gure ardigaldua?”
ardi-gonaiza, ardi-gonaizak.
(c).
Izena.
ardi-guraizak.
Ardia mozteko artaziak. · Tijeras para esquilar ovejas.
“Ardi-gonaizak esate jaten len. Felipe.”
ardiille, ardiillia.
(b).
Izena.
Artilea, ardiaren ile gordina. · Lana de oveja sin tratar.
“Ardiillia be garbittu ein bieda, bere forman, jo ein bieda, gero kardau ein bieda. Hilari.”
artílle, ardílana.
árdiki, árdikixa.
(b).
Izena.
Ardiaren haragia. · Carne de oveja.
“Ardikixa erosikot saltsan ipintzeko.”
ardílana, ardílania.
(a).
Izena.
Artilea. · Lana de oveja.
“Ardilaniakin askotan (puntua egin), neguan urtero-urtero. Pedro.”
ardiille, lána.
ardi-nárru, ardi-narrúa.
(b).
Izena.
Ardi-larrua. · Piel de oveja con su vellón.
Esamoldeak:
ardi-narruz jantzitta ibili.
(c).
Esapidea.
On itxurak egiten dituzten jende gaiztoaz esana.
“Ondo ezautzen dou ori, oiñ ardi-narruz jantzitta ibilli arren. ”
Antzinako otso-ipuinen batetik..
ardizáin.
(b).
Adberbioa.
Ardiak zaintzen.
“Amar urtekin asi nitzan ardizain./ Luis ardizain da mendixan.”
ardúra.
1.ardura, arduría.
(b).
Izena.
Kezka. · Preocupación.
“Zapatutan klasia eukitzen dau, ta sarrittan arduriak eztotsa lo eitten be lagatzen./ Etziñan agertzen da arduratan neuan.”
Esamoldeak:
arduraik euki ez.
(c).
Esapidea.
Bakarrik baliatzeko gauza izan.
“Zuen neskiak oiñezkero eztauka iñora joateko arduraik./ Orrek eztauka etxeko lanak eitteko arduraik.”
Jakina, beste testuinguru batean erresponsabilitaterik eza adierazten du..
ardurátan egon.
(c).
Esapidea.
Kezkatan egon. · Estar preocupado, impaciente.
“Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare.”
ardúra izan.
(a).
dio
zaio
Aditza.
Axola izan. · Importar.
“Bai, asko ardura jat neri./ Berandu bazatoz be, eztotsa ardura.”
NOR-NORI edo NOR-NORI NORK, bata zein bestea..
2.ardura, arduría.
(b).
Izena.
Interés, responsabilidad.
“Fubola da mutiko orren ardura bakarra./ Ikastolako argixak emendatzia ezta nere arduria./ Neska! zelako ardura gutxi daukazun.”
Esamoldeak:
ardurak euki.
(c).
Tener cargos, responsabilidades.
“Ardura aundixak zeuzkan itxuria, ta burutik endreau zan. ”
ardúrak artu.
(c).
Esapidea.
Asumir trabajos, cargos, responsabilidades.
“Kontzejal urten biozula? Ardurak artzia erreza da, baiña gero erantzun ein bia da.”
arduría artu.
(c).
Responsabilizarse.
“Esamiñak laster badauzkazu, arduria artu ta ikasi. Zuen neskatilliak badaki arduria artzen komeni danian.”
arduratu.
3.ardura, arduría.
(c).
Izena.
Importancia.
“Eztot entenditzen fubolai zela emon leikixon ainbeste ardura.”
ardúrabako, ardúrabakua.
(b).
Izenlaguna.
ardúra baréko.
Axolagabea, arduragabekoa. · Irresponsable, descuidado.
“Eztaukat bape konfiantzaik orrekin, ardurabako utsa da ta.”
ardurátsu.
ardúrabakokeríxa, ardúrabakokerixía.
(c).
Izena.
ardúrabarekerixa.
Arduragabekeria. · Despreocupación, descuido, negligencia.
“Gaurko gazterixiak ardurabakokerixia besteik eztauka.”
ardúradun, ardúraduna.
(b).
Izena.
Responsable, encargado, tutor.
“Keja bat daukat eta gure mutikuan arduradunakin egon nai neuke.”
Azen.: ardurádun, arduradúna ere entzuten da..
ardurátsu, arduratsúa.
(b).
Adjektiboa.
Responsable, cuidadoso, -a.
“Zure semia oso arduratsua da ikastolan.”
ardúrabako.
ardurátu.
1.arduratu.
(b).
da
Aditza.
Kezkatu. · Impacientarse, preocuparse.
“Ama, oiñezkero laster dator Leire ta etzaittez arduratu.”
2.arduratu.
(a).
da
Aditza.
Responsabilizarse, encargarse.
“Gu papelak partitziakin arduratuko ga./ Agintarixak eztie errixakin geixegi arduratu.”
ZEREKIN arduratu, batez ere..
áre, aría.
(c).
Izena.
Goldatuak apurtzeko eta abar erabiltzen zen laborantza tresna. · Apero de labranza. Grada de veinte dientes o púas dispuestas en cuatro maderos longitudinales.
“Goldatua iru ero lau aldiz ariakin pasau ta lurra prest gelditzen zan edozer ereitteko.”
artáre.
Esamoldeak:
aria pasau.
(b).
Aretu.
“Iru aldiz aria pasau arren ezta lur ona geratu. ”
arétu.
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko