izena
- egitteko txokolate, egitteko txokólatia. (c). izena. ÉITTEKO TX.. Chocolate negro, "a la taza".. Eitteko txokolatia beltzaua izeten da. .
- egittura, egitturía. (-). izena. Candido Izagirrek azalpen hauek ematen ditu bere Antzuolako hiztegian: "Egittura bat emon: dar una forma; egittura txarrian jausi: caer en mala forma; egittura ederreko adarra; egitturaz ezagutu: conocer por las formas (las castañas)". Oraindik adinekoei entzuten zaie inoiz berba hau..
- egódun, egodúna. (b). izena. Hegoak dituena. Alado, -a.. Egodun guztiai botatzen zotsan tirua.. Ik. mója egódun.
- égoe, -i, égoia. (c). izena. Viento sur.. Egoiak joten dabenian eitten ei dittu edurteik aundixenak.. Uberan bi hegoe mota bereizten dira: Napar-egoia, Hego-ekialdekoa eta Atxbitarte-egoia edo -aizia, Udalatx aldetik, Hego-mendebaldetik, jotzen duena. . Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua, . (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ)... égoiari bégira, . (c). Cara al sur.. Egoiari begira dago zuen basarrixa... egó-áizia euki, . (b). esapidea. Zoro-haizea euki.. Gaur kriston ego-aizia jaukak Potok.. Sin. zoroaizia euki.. egó-áize, egó-áizia. (b). izena. Viento sur.. Sin. égoe, -i..
- egóera, egóeria. (c). izena. Egoteko era edo egotearen ekintza; desatsegina denean ia bakarrik. Modo o acción de estar, generalmente desagradable.. Estomagutik operau nindduenian eneban egoera ederra eiñ urrengo egunetan./ Eurixa goixan beian, guardasolik ez, aura zan egoeria ein giñuana autobusan paradan.. EGOERIA EGIN, batik bat. "Situación" zentzuan situaziño erabiltzen da. .
- 3. egon, egóna. (c). izena. El estar, la inmovilidad.. Zuri egona etxatzu komeni; ibilli egin bia da, ibilli./ Egonak eztauka gauza onik./ Kartetan ibilli ga residentzian, da... egonetik egonera gatoz. . Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria, . (d). esaera. .. egonian egon, . (c). esapidea. Egon, azpimarratuta.. Guk ze eingo dou ba onezkero... egonian egon./ Egonian egonda eztago ezer. .. egonían, . (c). adberbioa. Inmovil.. Atsalde guztia egonian pasau dogu. ..
- egonáldi, egonaldíxa. (a). izena. Rato largo de estancia, parada.. Egonaldixa ein giñuan zure zaiñ./ Nekatuta genden da egonaldixa ein giñuan itturrixan. . Hitza bera bakarrik esaten denean luzea dela suposatzen da..
- egóneziñ, egóneziña. (c). izena. Lasai ezin egona. Inestabilidad, inquietud.. Atzo Donostiara, erañeun plaiara, gaur dantzara... Jesus, Maria ta Jose, ori da daukazun egoneziña. (Gurasoek seme-alabekin asko erabilitako hitza)./ Burgosko prozesuan egoneziñ aundixa sortu zan errixan. .
- egosi-usaiñ, egosi-usaiña. (d). izena. Lixiba egin ondoren arropak ateratzen zuen usaina. El olor de la ropa recien lavada a la antigua usanza.. Arek pe egoste zien e, antxe. Egosi-usaiña, usaiña ederra etaratze eben. Juana. .
- egostura, egosturia. (-). izena. (Leintz.) EGOSTU, -UA (EIB.). "Escocedura.. Ainbeste ibiltzekin egostuak egin jakoz..
- eguákitz, eguákitza. (b). izena. EGUAKOITZ, EUAKITZ, EBAIKOITZ (OÑ.), EGUAKOTX (LEIN.). Ostirala. Viernes. Eguakitzian mendira noia.. Bergara mendebaldean bariku gehiago. Eguakitza . komentario 1 Sin. báriku. Ik. eguásten, káskajuen egun. Euakitzeko trunboia berrogei eguneko eurixa, . (-). esaera. (Lar Antz)... eguákitz sántu egún, eguákitz sántu egúna. (b). Viernes Santo.. Sin. baríku sántu egun..
- eguáldi, eguáldixa. (b). izena. Eguraldia. Tiempo atmosférico.. Egualdixa ezpada obetzen eztago zati baten soorako giroik.. Ik. dénpora, gíro. Egualdi ona, bera praka eta gora gona, . (-). esaera. (Antzuola.) "Giro onarekin jantzi gutxi behar denez, lan gutxiago egin behar da; ia ez da ezer zikintzen, ez da garbitu behar... Horrez gain, giro ona gauza guztietarako eta denen onerako da: irteteko gogo handiagoa izaten da, pertsona alaiago egoten da..." (Lar Antz)... eguáldi txakúrra eiñ, egon., . (c). esapidea. Eguraldi oso txarra egin, egon.. Joan dan aste ontan aizia, txingorra... egualdi txakurra ein ddau.. Ik. txakur..
- éguardi, éguardixa. (a). izena. Eguerdia. Mediodía. Eguardixan zuenera najatok bazkaltzera.. Azen.: eguárdi ere bai. .
- eguárdiarte, eguárdiartia. (d). izena. Goizeko hamarrak ingurutik bazkari arteko tartea. .
- eguásten, eguástena. (b). izena. Asteazkena. Miércoles. Eguastenian Bilbora najoiak.. Gaur ume eta kaletar askok euskara batuko egun-izenak erabiltzen dituzte eta ez dakite eguasten, eguen edo eguakitzek zer esan nahi duten ere. .
- éguen, éguena. (b). izena. EUEN. Osteguna. Jueves . Eguén Zúri egun, Eguén Zúri eguna. (c). izena. EGUÉN GIZEN EGUNA. Jueves de Carnaval, Jueves Gordo. .. eguén sántu egun, eguén sántu egúna. (b). Jueves Santo...
- Eguén Zúri egun, Eguén Zúri eguna. (c). izena. EGUÉN GIZEN EGUNA. Jueves de Carnaval, Jueves Gordo. .
- 1. egun, egúna. (a). izena. Día.. eguna sartu, . (-). . 1. eguna sartu, . (c). esapidea. Eguna ilundu.. Udan eguna berandu sartzen dau. .. 2. eguna sartu, . (c). esapidea. Eguna lanean igaro.. Etxera nentorren fabrikan eguna sartuta.... eguna joan, eguna etorri, . (b). esapidea. Denbora iragan arren... . Eguna joan, eguna etorri, eta beti berdiñ. .. eguna argittu, . (-). aditza. Amanecer. . Sin. eguna zabaldu.. egun birik beiñ, . (-). . Ik. bi.. egun argiz, . (b). izena. A la luz del dia.. Oiñ egun argiz eitten da lapurretan.. Hilarik ARGIZ dio. Gero argiz etxera, e, aremaittakorako etxera. .. egunian baiño egunian, . (c). esapidea. Gero eta.. Egunian baiño egunian polittaua zare. .. egunez, . (a). adberbioa. EGUNAZ. De día. EGUNAZ dakar Toribiok:. Egunaz zaldun eta gabaz txarri, aundiki askon izatia. .. eguna zabaldu, . (b). Eguna argitu. . Eguna zabaldu orduko asi giñan lanian. . Sin. eguna argittu..
- 2. egun, egúna. (b). izena. Urtebetetze eguna. Día de cumpleaños.. Zure egunian Lasara joan biou bazkaltzera. . Nere, zure... eguna.. Sin. urtébetetze égun, urte. Ik. nére.
- egun argiz. (b). izena. A la luz del dia.. Oiñ egun argiz eitten da lapurretan.. Hilarik ARGIZ dio. Gero argiz etxera, e, aremaittakorako etxera. .