Skip to main content

izena

  • zuríuna, -e, zuríunia. (b). izena. Kolore zuriko unea.   Mancha o espacio de color blanco.. Ze ete da Urrupaingo zelaixan dagon zuriuna aura?.
  • zúrkun, zurkúna. (d). izena. Letxuga edo aza bati gogortzen hasten denean kukulu erdian egiten zaion kirtena. Gora egiten duenean GARA esaten zaio.. Zurkuna, auraxe, lelengo azte jakon kertentxo aura. Zurkuna. Da gora ein baldin badau ba, garia. Don. . Behin bakarrik entzun dut.. Ik. gára.
  • zurrúmillo, zurrúmillua. (c). izena. ZURRÚNBILLO, TXURRUMILLO. Remolino de agua.. Kontuz ibilli Bolintxoko presapian zurrumilluak dare ta. . Ik. aizé-zurrúmillo.
  • zurrúmurru, zurrúmurrua. (b). izena. Rumor. .
  • zurrun, zurrúna. (d). izena. Tetxuak oso altuak zirenean, lekua aprobetxatzeko, haga eta abarrekin ateratzen zen tarteko espazioa, babak lehortzeko-eta erabilia.. Ori zurruna. Beste aga batzuk orren gaiñetik orma gaiñera o zapata gaiñera ipini, da emen gaiñian ba zurruna. Babia sikaketako ta olako gauzetarako. Jesus. . Berba hau ez da Bergara inguruan erabiltzen, baina bai Oñatin..
  • zúrrut, zurrúta. (b). izena. TXURRUT. El beber, la afición al beber.. Ari be majo gustatze jako zurruta./ Illuntzero zurrutian ikusten dot. . zúrrut eta zúrrut, . (b). esapidea. (adierazkorra.) Edan eta edan.. Atsalde guztia zurrut eta zurrut pasau dou. .. zúrrut eiñ, . (b). du aditza. (adierazkorra.) TXURRUT EIÑ. Edan. Arrautza irakinak zurrut egiten dira eta ez edan. Don.ren arabera ura edo ardoa, ostera, edan, ez zurrut.. Ardaua ta orrek gauza orrek eran. Zurrut esnia, ero artu nai eztaben gauza bat ume bati, manzanillia artu erain biar bajako, “ala, zurrut eiñ manzanilla ori”. Don. ..
  • zurrutalári, zurrutalaríxa. (c). izena. (adierazkorra.) TXURRUTALARI. Edale ona.. Sin. zurrutéro.
  • zurrutára, zurrutaría. (b). izena. Zurrutada.   Trago de bebida.. Esne zurrutara bat eiñ da belaxe nator.. Ik. trágo.
  • zurrutéro, zurruterúa. (c). izena. TXURRUTERO (ADKOR.). Edale ona.   Buen bebedor.. Erriko zurruteruak txikiteuan ikusten dabe alkar./ Zurrutero majua eindda dago.. Sin. zurrutalári.
  • zutari, zutarixa. (d). izena. Harizuta. Oihalaren "zutabeak" dira eta irazkia osatzen dute; haien artetik anezkak zeharraria pasatuko du ehuna egiteko.   Hilo de la urdimbre.. Eta gero, zutarixak, ziarrarixak. Josu.. Hari fuertea behar izaten zen, tentsio haundia jasan behar baitzuen. .
  • 1. zutiko, zutikúa. (d). izena. Zerbaiti eusten zutik dagoen postea.. Postiai esate jako zutikua. Argi postiai zutikua ez. Etxe barruan betik ola ipintzen den zer bat. “Oni zutiko bat ipiñiko jotsau”, ori dok probisional ipiñiko jau. Da bestia berriz “poste bat dao amen”. Poste bat, betiko, baztarreko postia, erdikua, ero. Don.. Ik. póste.
  • 2. zutiko, zutikúa. (-). izena. botanika Belar luzea, orri horixkaduna (?). .
  • zúza, zuzía. (b). izena. botanika calocybe gambosa. Ziza.   Seta de primavera. Belar artean, asun artean, eta horrelako leku zelebretan hazten den udaberriko perretxikua. Zuzalekuak sekretuak izaten dira. Usain finekoa. Perretxikurik estimatuenetarikoa.. Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia, . (d). esaera. Txartzat jotzen zen apirileko zuza... zuzia lezkotxe fiña, . (-). esapidea. (Eibar.) Oso fina.. Zuzia lexkotxe fiña dozu a gizona. (AAG Eibes). . Ik. negu-zúza, pago-zúza..
  • zuza urdin, zuza urdiña. (-). izena. lepista nuda. Pie azul (perretxikoa). (SB Eibetno). .
  • zuzá-léku, zuzá-lékua. (b). izena. Zuzak hazten diren lekua.. Sekretu osuan eukitze zien zuza-lekuak/ Ixa illian zeuan arte ezotsan semiai esan zuza-lekua. . zuza-lekua ikasi, . (-). esapidea. Zuza-lekua aurkitu.. Ik. txorí ápixia ikasi..
  • zuzi, zuzíxa. (d). izena. (Oñati.) "Tea de madera majada, preferentemente de fresno." (Izag Oñ)..