izena
- zirrí-zórro, zirrí-zórrua. (d). izena. Arnasa hartzerakoan egiten den zarata txarra. Se dice del ronroneo al respirar.. Pulmoietatik izurrauta dago. Arnasia artzerakuan egundoko zirri-zorrua etaratzen dau. .
- 1. zirríborro, zirríborrua. (c). izena. Garabato.. Lapitzakin ero zerakin eitten dien borroiak, garabatuak. Zirriborrua besteik eztau eitten orrek eta; umiagaittik. Klem. .
- 2. zirríborro, zirríborrua. (b). izena. (Oñati.) "Cosa mal hecha, revuelta. Zirriborro bat eiñ: naaste bat eiñ." (Izag Oñ). .
- 1. zirrinddara, zirrinddaría. (d). izena. Lur sail luze eta estua. Franja de terreno larga y estrecha.. Kamiño onduan dauke zirrinddara bat ezetarako eztana. .
- 2. zirrinddára, zirrinddaría. (d). izena. Ilara estua, landareena, adibidez. "Fila sutil" (Etxba Eib).. Ortu baztarrian erein ddot porru-azi zirrinddara bat. .
- zittalkeríxa, zittalkerixía. (c). izena. Zitalaren ekintza edo portaera. Bellaquería.. Oin be pentsauta eukiko dau zittalkerixan bat. .
- zizípozo, zizípozua. (c). izena. ZIZIPAZA, -IA. /s/ edo /z/ren ordez /c/ ahoskatzen dutenez, eta oro har ahoskera problemak dituztenez "zizipozua" edo "cicipozu" (gazteleraz legez ahoskatuta) dutela esan ohi da. Ceceo. Dícese del defecto de pronunciación que consiste en pronunciar la /c/ española en vez de /s/ o /z/ euskaldunes, o algún defecto similar.. Fernandon anaiak zizipozo demasa dauka. .
- ziztro, ziztrua. (-). izena. (Eibar.) SISTRO, -UE (LEIN.). "Carnero impotente. Lekuko bakarrari jasotako berbia; badirudi edozein animalixa antzurendako erabili leikela." (SB Eibetno). Leintzen, beriz, potro-alerik ez duen aberea (Lein.)..
- zókalo, zókalua. (c). izena. Zócalo..
- zopaundi, zopaundixa. (-). izena. (Eibar.) "Berdura, txarriki, okela eta oillaskuakin egindako zopia. Ogixa be gehitzen jako eta dana batera jaten da. Egun haundixetan egitten da." (SB Eibetno). .
- 2. zopitta, zopittía. (d). izena. Zopizartzen denean egiten diren zoi txikiak. . zopittía éindda, . (d). esapidea. Tringotuta. Lehortea dela eta lurrak gogor-gogor eginda daudenean ZOPITTIA EINDDA daudela esan ohi da. Dícese que lo está la tierra cuando se halla dura y seca a causa del estiaje.. Ezingo dou goldan eiñ, lurra zopittia eindda dago ta. ..
- 1. zopitta, zopittía. (d). izena. Narru-zopitta ere bai. iz. Larru puxketa adabakinetarako erabilia. Trozo de cuero que se utiliza para remendar.. Zopittia eztok josteko zeoze? Narru-zopitta bat ipintzia ta... Klem./ Abarkak eitten zien ba ganau-narruakin, da azpixan ipintzen jakuen zopíttia; zopíttia, apurtzen zanian. Luis. .
- zor, zórra. (a). izena. Deuda.. Taillerrakin zorrak ein zittuan./ Kriston zorrak dauzka bankuakin.. Pluralean, batik bat. . Ik. s/zórrei olixúa. Zor zarra, zor txarra, . (-). esaera. Aspaldiko zorra, zor txarra... Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik, . (-). esaera. (Lar Antz). .. zorrían erosi, . (c). esapidea. ZORRETAN EROSI. Comprar a crédito, a fiado. . Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan.. Sin. apuntera erosi.. zorrak bardinddu, . (c). esapidea. Zorrak ordaindu.. Gastu galantak ein jittuau eta etxakixat noizko bardindduko dittugun zorrak. ..
- 1. zorakari, zorakaríxa. (d). izena. botanika lolium tremulentum. Iraka. Cizaña.. Reigrasaren tankerakoa. Irinari gusto txarra ematen dio. Batzuek buru handiagoa omen dute eta beste batzuek txikiagoa. Txikiagodunari ANSUATEGI BEDARRA deitzen omen zaio, eta hau zelaietan egoten omen da. Etim.: zora+gari, ziurrenik.. Sin. iráka.
- zorámen, zoraména. (b). izena. De volverse loco, locura, de locura.. Auzoko umiak gurera jolasera datozenian aura zoramena izaten da./ Jente guztia batera datorrenian zoramena izaten da tabernan./ Realak irabazi zebanian aura zan jentian zoramena. . ZORAMENA IZAN, batez ere..
- zordanbíde, zordanbidía. (c). izena. Zor dan bidea, pasatzeko eskubidea duzun bidea. Dícese de los caminos por los que determinadas familias tienen derecho a andar, aunque su trazado discurra por terrenos ajenos.. Naiz da aspaldixan bide ortatik ibilli ez, zordanbidia da ta deretxua dauke pasatzeko.. Hitz bakar gisa edota baita ZOR DAN BIDIA —hirutan— ahoskatu ohi da. . Ik. elizbíde.
- zorgarri, zorgarrixa. (d). izena. Zorrak egiteko modukoa.. Coca cola latia zorgarrixa da (garesti ateratzen da). (Lar Antz)./ Auxe da lanbídia zorgárrixa. (Izag Oñ). .