izena
- zumátaitz, zumátaitza. (c). izena. (Oñati.) ZUMETAITZ. "El palo que se atraviesa en los caminos para desviar el agua." (Izag Oñ).
- zúmo, zumúa. (a). izena. Zumo.. Nik zumo asko artzen dot./ Naranja-zumua gustatzen jatzu.. Konposatuetan -ur esan ohi da (adinekoek behintzat): naranja-ur, limoi-ur, melokotoi-ur, etab..
- zur-zintzel, zur-zintzela. (d). izena. Egurra fin landu aurretik arbasteko, hau da, handiena kentzeko erabiltzen den erreminta. Formón.. . Sin. formóe, trintxa.
- 1. zúraje, zúrajia. (d). izena. Etxe baten zurezko materiala.. [Etxegintzarako] egur pilla bat eitten zanian, egurra ingaratuta (sic) dauku, zurajia ingaratuta dauku. Don. .
- 2. zúraje, zúrajia. (d). izena. Etxearen armazoia. Zurez osatutako egitura.. Zurajia modu askotara ein bihar izaten da, hasi lenengo plantan. Atiai kargaderuan egurra, eta gero andik gora bie dana... Don.. Sin. armazóe, -oi, eskéleto.
- 1. zurda, zurdía. (c). izena. Crin, cerda.. Lepoko zurda dotoriak zittuan zaldi arek.. Don.k dio lepokoari kriñ eta buztanekoari zurda edo buztan-zurda deitzen zaiola. .
- 2. zurda, zurdía. (d). izena. Gorputzeko ilea.. “Zurdatsua aiz i, bizkarrian be zurdia daukak”. Bizarra arpegikuai esaten jau; illia burukuai. Don.. Pertsonarenaz gutxi erabilia. .
- zurda-sóka, zurda-sokía. (c). izena. Abere-zurdaz, behiaren buztanekoaz batik bat, eginiko esku-soka. Cuerda hecha de cerdas de animal.. Ganauen buztanetako zerekin eingo juen. Laniakin be igual eingo juen baiña zurdiana gogorraua. Klem.. Ik. euskal-soka.
- zurézko, zurezkúa. (c). izena. Zurez egina. Hecho de madera.. Zurezko koillariakin erain bia jako lapikuai./ Bazien gurian zurezko katilluak.. Ontzi eta sukaldeko tresnez ia bakarrik. Gainontzekoei egurrezko. Zura hitza, bera bakarrik, ez dugu sekula entzun ahal izan eginahalak eginagatik. . Zur da lur ein, . (d). esaera. (Oñati.) Harritu. . "Zur da lur ein dda ama: se ha maravillado sobremanera la madre." (Izag Oñ). .. Santu-santua eztok, ori be zurezkua dok, . (d). esaera. Inor ez dela guztiz ona edo santua adierazten duen esaera umoretsua.. . Santuen zurezko irudiei begira esan ohi da. "Gerritik gorako santuak" esaten zaie Oñatin Kospus eguneko prozesioan ateratzen diren gorputz erdiko bi santuri... zurezko trajia jantzi, . (-). esapidea. (lagunartekoa.) Pertsona bat hil.. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian diela etara juek. (TSE Berb). ..
- zurgólda, zurgoldía. (d). izena. Zurezko golda, burdinazkoa punta bakarrik duena.. Zurgoldia. Auxe bakarrik burdiñia. Egur aundi bat, ona gora eskulekua, au kertena ta au partikia. Don. . ZURGOLDAPUNTA (reja del arado) etxean dutela esan du. Lanean ez duela ezagutu, esegita baizik.. Ik. frantzes-gólda, golda áundi.
- 6. zuri, zuríxa. (-). izena. (Eibar.) lactarius vellereus. Lactario aterciopelado (perretxikua). (SB Eibetno)..
- zurikeríxa, zurikerixía. (c). izena. Adulación, zalamería.. Zurikerixan ibilliko jatzu nai dabena konsegidu arte. .
- zuríketa, zuríketia. (c). izena. Blanqueo de una casa, encalado.. Zuriketa on bat pe artuko leuke gure etxiak./ Etxe-zuriketia aiuntamentuan kontura ei da. .
- zúringo, zúringua. (a). izena. La clara del huevo.. Gorringua jan da zuringua laga.. Sin. arráutza-zúringo. Ant. górringo.
- 2. zurittasun, zurittasuna. (c). izena. Izotzak belar gainean uzten duen geruza.. Zurittasun galanta zeuan gaur goizian..
- 1. zurittasun, zurittasuna. (a). izena. Blancura.. Zer da aurreko zelaixan ikusten dan zurittasun aura?.