izena
- 1. elórrarantza, elórrarantzia. (c). izena. ELORRANTZA. Lahar edo sasiei zenbaitek ematen dion izen jenerikoa. Zarza, zarzal.. Elorrantza artetik urten ezindda kristonak ein giñuzen.. Askok sasi, lar, eta arantza edo arantzarte sinonimo gisa erabili ohi du. .
- elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). izena. botanika ELÓRRANTZA BELTZ, ARAN BELTZ. Prunus spinosa. Elorri beltza. Espino negro.. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) . Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago, . (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera.. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?). . Ik. okán txímillo..
- elórrarantza zuri, elórrarantza zuríxa. (c). izena. botanika ELORRANTZA ZURI. Crataegus monogyna. Elorri zuria. Espino albar. ELORRANTZA ZURI esaten da gehiago. ELORRANTZA soilik esaten denean ere landare hau ulertzen da. Batzuek ARANTZA soilik ere bai.. Gure basoetan ugaria den sastraka, inoiz zuhaixka dezentea izatera iristen dena. Oso eztakatsua da eta jangarriak ez diren fruitu gorriak ematen ditu. Bertan mizpira eta madari landareak txerta daitezke. .
- eltxaiorkerixa, eltxaiorkerixia. (d). izena. (Angiozar.) Azpikeria, tema.. Juan egin bier jonat, eltxaiorkerixetan ibili barik. .
- éltxar, eltxárra. (d). izena. Okela ustelarazten duen euli handiaren arrautza. Huevo de moscón que hace pudrir la carne.. Euli aundixak ipintzeittuan arrautzak die eltxarrak; okeliai arrak eitte jako. Klem./ Eltxarra e, arra eitte jakonian zeozei; eltxarra eindda dao. Aragixai eulixak pikau ta. Don. Sagarrari, babari eta gariari ere egiten omen zaio eltxarra. Ori garixai eltxarra eittia esate jako. Berotu dalako ero... zaartutakuan da. Don.. Baban momorro gehiago esaten omen da. Momorrua eittia, baban zela aundixao ikusten dan, momorrua esan be eitten da. Don. Koko ere bai. Babianai kokua be esate ako. Don. . Ik. euliáundi.
- éltxo, eltxúa. (b). izena. Iluntze sargorietan multzo handitan ibiltzen den eulitxo txikia. Mosquito que vuela en grandes bandadas en los anocheceres calurosos. Bizikeletan nentorrela eltxua sartu jat begixan. .
- emakumien gaitz, emakumien gaitza. (d). izena. EMAKUMIEN ZERA. Sífilis.. Emakumien gaitza arrapau juan Bilbon ero, eta bere burua il juan. Klem.. Sin. gizonen gaitz, sífilis.
- émeki, émekixa. (d). izena. Neskenak omen diren zaletasun edo jarrerak dituen mutila. Marichica. Neskena imitatzen dabena, koziñeketan eiñ ero anderiakin ibilli, orri émekixa. Don.. Zenbaitek maritxu ere esan ohi du zentzu honetan. . Ant. marí-mútill.
- émendai, émendaixa. (d). izena. Antzinako emakumeen buruko zapia.. Orduko emakumiak emuteben nik oiñ daukaten beste urte berrogetamar urtekin bai, gitxiaokin. Gero agiñik pez, buruko emendaixa jantzitta, erropa luze-luze gona aundi batzuk, beste... txanbria esate jakon, beste amantal aundi bat. Mertz. .
- emendíkalde, emendíkaldia. (b). izena. Hemengo aldea, hemendiko aldea. La parte de aquí.. Errekian emendikaldia guria da ta andikaldia zuena.. Ant. andíkalde.
- emonáldi, emonaldíxa. (c). izena. EMUNALDI. Norbaitek edo zerbaitek gauza bat ematen edo produzitzen duen aldia edo denbora.. Tomate-saill orrek emonaldixa emon dau oingoz,/ Ura kendu zeben, txorrua zabalik geunkan, da urrengo emonaldixan etxia inundau jakun./ Arrezkero beste bi emonaldi ein dittu arek baso arek. Mertz. .
- emotéille, emoteillía. (c). izena. EMUTEILLE. Emalea. Dador. Zittal famia dauka baiña emoteille txarra ezta./ Piku-arbola ori emoteille demasa da. .
- emoten dabena, . (-). izena. "Emakume erraz" zentzuan erabili izan da eta baita "puta" adierazteko ere.. Emoten-dabena dala esaten dabe gaizki gura detsenak. (Etxba Eib).. Ik. narrúa emon, eskátu.
- enboi, enboixa. (-). izena. (Antzuola.) "Lo que queda al cortar desde abajo el árbol." (Izag Antz)..
- enboi, enboixa. (-). izena. (Antzuola.) "Lo que queda en en el árbol al cortar la rama." (Izag Antz)..
- enbusteríxa, enbusterixía. (c). izena. Embustería, zalamería.. Arek enbusterixia ugari baiña ezta fixatzekua. .
- endrégu, endregúa. (c). izena. ENDREDU. Bihalekua. Molestia, lío, enredo.. Aurten ezka zuenera etorriko, endregua besteik eztotsueu emungo ainbeste umekin da./ Herentzia kontuak endregu txarrak emoteittue./ Ainbeste endregu artu ta azkenian ezetarako bez.. ENDREGUA ARTU edo EMON, batik bat. .
- éngrudo, éngrudua. (c). izena. Ura eta irina nahastuz egiten den pegamentua. Engrudo.. Aintziñan fubolisten kromuak ura ta irinez pegatzen giñuzen —engrudua esaten jakon— da aaittik bein baiño geixaotan jaten zoskuen xaguak. .
- enkátxau, enkatxáua. (d). izena. Errekarriz edo beste harri kurioso batzuez eginiko zolua. Encachado, suelo empedrado de cantos rodados u otras piedras alineadas con precisión. Santamaiña ostian enkatxaua dago iri-probetarako./ Aundiki-etxetako ataixetan be enkatxaua egoten da. .
- enkófrau, enkofráua. (b). izena. Porlana bota aurretik egiten den egurrezko kaxa. Hartara porlana gogortzen denean kaxari eman diogun forma hartuko du. Encofrado. .
- énpalme, énpalmia. (b). izena. ÉNPLAME. Empalme. De cables de luz, generalmente. . Enplamia gaizki eindda dago itxuria. .