Kategoria gramatikala
Forma mugatua
okán txímillua
Aldaerak
okan txibillo, okan txiribillo
Esanahia
Basarana, patxarana. · Endrina.
Jakingarriak
Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan.
Ikustekoak
- eskéra, eskería. (d). Izena. Sasiz, sastrakaz edo arbolaz osatutako hesi edo itxitura. · Cercado natural formado por zarzas, arbustos, árboles, etc. “Okan tximilluak pa, inkluso etxe ingurutan fruta moduan artzeko be eoteittuk. Ola eskeretan billau izeittuk. Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ ta gero an eskeria sortzen da, zikiña. Eta an eitten dok, pa okan tximillua ta sasiokana. Don.” Esamoldeak: eskeran egin. Esapidea. Eibar. "Modalidad de caza. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori-txikixak muturrera eruan arte." (SB Eibetno)
- elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). Izena. botanika. Prunus spinosa. elórrantza beltz, aran beltz. Elorri beltza. · Espino negro. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) . Esaerak: Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). Esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?). .
- basókan, basokána. (d). Izena. Okaran basatia, txertatu gabea.
- áran, arána. (d). Izena. botanika. Endrina.
Oharrak
</i>Ik.<b> aran, basokan, elorrarantza beltz, eskera.</b>
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
okán txímillo, okán txímillua.
(b).
Izena.
okan txibillo, okan txiribillo.
Basarana, patxarana. · Endrina.
Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. .
ohar bat