Skip to main content

izena

  • ekúbill, ekubílla. (a). izena. IKÚBILL. Ukabila.   Puño.. Ik atzo zetan erakutsi ostan neri ekubilla?.
  • ekúlondo, ekúlondua. (a). izena. UKÓLONDO, UKONDO (ANG.). Codo.. Ekulondoko miñez nago atzotik. . ekúlonduai mun émon ézindda, . (d). esapidea. Ezin ailegaturik, diruz, batez ere.   Sin poder besar el codo, literalmente. Se dice de quien no le alcanza el dinero.. Dirua gutxi daukanak eta: ekulunduai mun emun ezindda; diru gutxin zera zuan ori. Klem. ..
  • elástiko, elástikua. (c). izena. Ik. barrúko elástiko.
  • elatz. (-). izena. Ik. gelatz.
  • eláu, eláua. (a). izena. ELADU. Helado. Soterak ELAD. Orduan eladuak etzeban ainbeste zer. Kafia, kafia artzera. .
  • eláuntz, eláuntza. (b). izena. botanika Laurus nobilis. Ereinotza.   Laurel. Baserri ondotan egon ohi den zuhaitz ezaguna. Kurutzegi sortan ipintzen da erremeroarekin batera. Janari gustua emateko ere erabiltzen dira orriak, baina Gaztela aldean gehiago hemen baino.. Ik. erremu.
  • elbárri, elbarríxa. (d). izena. Inválido.. Ik. elbarríttu.
  • 2. elbarrittu, elbarrittúa. (c). izena. Inválido.. Elbarrixa esaten da eriduta erida batetik, ankia moztuta geldittu dana, elbarrittuak dia e zeoze falta dabenak: beso bat ero, anka bat ero, orrek pa elbarrittuta. Don. . Normalean inbalido edo paralitiko hitzak entzun ohi dira. Elbarri, elbarrittu eta elbarrittuta ere bai noiz edo noiz adinekoei..
  • 1. eldúleku, eldúlekua. (b). izena. Asa, agarradero, picaporte.. Ik. ásta, eskúleku, kerten.
  • 2. eldúleku, eldúlekua. (b). izena. Argudioa edo aitzakia liskar edo eztabaida batean.   Recurso argumental.. Mozkortuta zeuala da abogauan elduleku bakarra. .
  • eléjixa, eléjixia. (c). izena. Elejitzeko aukera.   Oportunidad de elección. Auto barrixak ikusten egon ga ta, Jesus, badago elejixia./ Elejixa ederra euki neban astua erosteko, baiña orduan eneukan diruik. . Sin. eskójixa, aukera.
  • elektrizidade, elektrizidadía. (a). izena. Electricidad.. elektrizidadiak emon, . (c). Elektroak, korrienteak eman buruko gaixoari.. Elektrizidadiak eta danak emon ei dotse baiña ala eta be ezin errendidu. Klem..
  • elémentu, -o, elémentua. (b). izena. Pertsona berezia: okerra, edo bizia, edo parranderoa, edo...   Bicho, elemento, en frases expresivas.. Eztok asko ezautzen; elementu edarra dok aura./ Mutiko ori dok elementua, ori.. Ik. arráiñ.
  • elezíño, elezíñuak. (a). izena. Hauteskundeak.   Elecciones.. Zeiñek irabaziko ete dau eleziñuetan?. Ik. botazíño.
  • elgórri, elgorríxa. (b). izena. Sarampión.. Gure umiak oinddio eztabe elgorririk pasau. .
  • elíza, elizía. (a). izena. (Eibar.) ELIXA (EIB.). Iglesia.. Elizia konpontzen diardue Uberan. . elízaz, . (-). . 2. elizaz, . (-). izena. Eliz barrutiz.. Ubera elizaz Elgetakua da. .. 1. elizaz, . (-). Por la iglesia.. Ez i dauke elizaz ezkontzeko asmoik.... elizan sartu, . (-). esapidea. "Emakumia elixan sartu 'garbitzera', umia euki eta egun batzuetara.. Alboko andriak gaur ein dau elizan sartzia...
  • elizáko, elizákuak. (b). izena. El Viático, la Extremaunción.. Oso gaizki ei dago. Atzo elizakuak ekarri zotsen.. Elizakuak EKARRI, ERAI.
  • elizako liburu, elizako liburua(k). (-). izena. Libro parroquial de registros. .
  • elizatai, elizataixa. (c). izena. (Eibar.) Elizataria.   Pórtico de la iglesia. Arrateko elizataixan, abadia zan nausi pelotan. (Etxba Eib). Sin. élizpe.
  • 2. elizaz. (-). izena. Eliz barrutiz.. Ubera elizaz Elgetakua da. .
  • elizbíde, elizbidía. (c). izena. Etxetik elizara hildakoa eramaten zen bidea.. Elizbidia. Bein gorputza pasau ezkero: zor dan bidia. Gurian bide bat badago partikularra Zurratik gurera, eta oiñ larogei urte Zurrara etorri zienian bizi izetera Uriartetarrak, atajuagaittik eskatu zeben bidia. Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Eta dokumentu bat ein zan izeteko aura oinbidia bakarrik. Eta gero tokau zan gorputz bat iltzia; eta klaro, normala, andik ibiltzen zien da, andik ekartzeko asmuan, da bertako jabiak esan zeban: Guk badaukau or dokumentu bat eindda. Guk pasatzen badou gorputza eskubidia artzen dou elizbidia izeteko, eta oinddio daukau bakarrik partikular oinbidia. Eta etxuan pasau andik. Don.. Sin. andabide. Ik. zordanbíde, oinbíde.
  • elizkízun, elizkizúna. (c). izena. Acto religioso.. Esan dau Aste Santuko elizkizunak ze ordutan izango dien. Funeral edo entierru zentzuan ere bai sarri. .
  • élizpe, élizpia. (a). izena. Pórtico de la iglesia.. Elizpian gustora ibiltzen die jolasian./ Santamaiñako elizpian itxoingotsut. .
  • elízta, elíztak. (c). izena. Eliz-deiak, ezkon-deiak.   Proclamas matrimoniales.. Abadiak iru elizta diar eitten jittuan kulpittotik iñok inpedimentuik bazeukan ero. Klem./ Asitta ei dare Barrenetxekuan eliztak.. Pluralean.. Ik. ézkondei.
  • elíztar, elíztarra. (c). izena. ELIZANTE. Parrokia bateko kidea.   Feligrés, parroquiano. Zaldibarko eliztarrak dira an basarrixan. . ELÍZATE, elízatia, entzun dut Elgetan, agian ironia apur batez. Elizante andixak dittuk familixa guztia, baiña gero zittalauak eztakitt ze baiño./ Goizian ni eskupetiakin basora eta elizantiak mezetara. . Ik. eskólante.