izena
- ebagitzáille, ebagitzaillía. (c). izena. EBAITZEÁILLE. Ebakitzen duena; adibidean EBAITZEÁILLE, -ía.. Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Don.. Ik. garílotze.
- ebanjelíxo, ebanjelixúa. (b). izena. Evangelio.. Ebanjelixua baiño luziauak izaten die aren erretolikak. . Inoiz entzuten da konparazio hau..
- ébilla, ébillia. (b). izena. Hebilla..
- edáde, edadía. (a). izena. EDARE. Adina. Edad. Ze edade dauka?. Adinekoek EDARE ere bai.. edadían áurrera joan, . (b). esapidea. Urtetan aurrera joan.. Zu be oiñezkero edadian aurrera zoiaz. .. edade maior, edade maiórra. (d). aditza. Mayoria de edad.. Edade maiorrerera aillegatzen zanian nai dozuna eingozu. . Ik. máior.. edáde aundíxa éuki, . (c). esapidea. Urte asko izan.. Guk edade aundixa daukau bai, eta obe dou etxian egotia./ Eibarren bizi don Antoni. Bai, onezkero edade aundixa jaukan ba. Hil. .. beiñ edade batera ezkero, . (b). esapidea. Adin batera helduta gero...
- édarra, édarria. (d). izena. ERRÁDA. erráda. Ipurdia baino ahoa estuago duen ontzia, ura ekartzeko erabili ohi zena. Herrada.. Ostian eskutarako ura edarran; edarria. Ipurdira zabala ta gora estutu eitte zan. Metro erdi bat altura, ta buruan e andrakumiak eta eruateko, formia, gora estutu zela eitte zeban beian pixua zera zaintzeko. Nik betik zinka o ola ezautuittut. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don.. Zinkazkoak edo portzelanazkoak izan ohi ziren gehienak eta buruan eramaten ziren sorkixa (edo solkixa) bigungarritzat ipinita. Latoizko ustaiz inguratutako zurezkoak ere baziren. . Ik. sórki.
- éde, edía. (d). izena. ÉRA, ÉRE. Uztarriaren larruzko uhala. Correa del yugo. Bultza eixok beixai, edia ankiakin zapalduta jaukak eta. . Bitxia da aldaerek azentua leku desberdinean izatea: edía, éria.. Ik. burtéra, -e, uel. eria baiño zaillago, . (c). esapidea. (Oñati.) Hedea baino zailagoa. "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ)..
- edergárri, edergárrixa. (d). izena. Apaingarria, apainduria. Adorno, alhaja.. Emakume batzuk edergarri zaliak die.. Oso adinekoek bakarrik. .
- ederráldi, ederraldíxa. (c). izena. Zerbait edo norbait ederra dagoeneko aldia.. Patatiak udaberrixan euki zeban ederraldi bat, baiña laster arrapau zeban gorriñak. .
- edur, edúrra. (a). izena. Elurra. Nieve. . edurrak jo, . (-). aditza. Elurra egin.. Ni eindda nao e, baten edurrak joban, goizian eo gabian, da txendorrak sutzia nai, tta goizeako kanpuan edurra. Jose. .. edurrak eiñ, . (c). aditza. Nevar.. Edurrak eitte zittuen ikusgarrixak, oin larogei urte inguru nabil esaten, e. Paul. .. edurra zurittu, . (b). du aditza. Cuajar la nieve.. Aurten oinddio eztau edurra zurittu. .. edúrra zúri, . (b). Elurra zurituta.. Gaur goizian edurra zuri zeuan. .. edurra jardun, . (b). aditza. Nevar.. Edurra diardu. .. edurra eiñ, . (a). aditza. Nevar.. Aspaldixan eztau edurrik eiñ. .. edur-denpora, edur-denporia. (-). izena. Elurra dagoen sasoia.. Neberia izete zan zulo aundi bat, txabola bat, edur-denporan edur-bolak sartze zien barruen. Paul. ..
- edur-aize, edur-aizia. (c). izena. Edurra iragartzen duen haize hotza. .
- edur-bísuts, edur-bisútsa. (d). izena. Ik. bisúts.
- edúr-bóla, edúr-bólia. (b). izena. Aldapan behera bueltak eraginez egiten den bola handia. Bola grande de nieve.. Zelai guenetik barreneraino kriston edur-bolia ein giñuan lauren artian. . Ik. edúr-pélota.
- 2. edur-busti, edur-bustíxa. (b). izena. Urtzen ari den elurra. Nieve húmeda. Edur-bustixa txarra da ibiltzeko. .
- edur-denpora, edur-denporia. (-). izena. Elurra dagoen sasoia.. Neberia izete zan zulo aundi bat, txabola bat, edur-denporan edur-bolak sartze zien barruen. Paul. .
- edur-lápatx, edur-lapátxa. (d). izena. (Oñati.) EDUR-LAPRATX. Lurra ia estaltzen ez duen edur kixia.. Edur-lapatxa dago, irin-kapa baten moduan./ Edur pixkiña dauanian esaten da: edur-lapatxa egin xok. (Izag Oñ).. Ik. txirkora.
- edur-malúta, edur-malutía. (b). izena. Edur-mataza. Copo de nieve.. Txapelan lakotxe edur-malutak jausten zien gaur goizian. . Sin. edur-matáza, maluta, mataza.
- edúr-pélota, edúr-pélotia. (b). izena. Bola de nieve para ser lanzada.. Edur-pelotiakin mosuan jo ta antiajuak xeetu doste.. Ik. edúr-bóla. edúr-pélotaka., . (b). adberbioa. Elkarri edur-pelotak botatzen.. Edur-pelotaka ibilli ga neskak mutillen kontra...
- edur-píkor, edur-pikórra. (d). izena. Edur-ale borobil eta lehorra. Nieve granulada.. Erregen egunian edur-pikorra egin zeban, siku-sikua./ Lenengo edur-pikorra jardun zeban eta gero txapelan lakotxe matazak. .