izena
- enpanélau, enpaneláua. (b). izena. Paretei metro beteko altueran, gutxi gorabehera, ipintzen zaien egurrezko babesa. Empanelado.. Enpanelauak ixaten die batzuk metro bete alturakuak, beste batzuk bi metro alturakuak, eta euren dibujuakin, euren panal diferentiakin. Juantxo. .
- enpátxo, -u, enpatxúa. (b). izena. Estreñimiento. También empacho.. Enpatxuakin nabill; enaiz librau aste osuan./ Bi kilo intxaur jan da kriston enpatxua arrapau zeban. .
- énpeño, énpeñua. (b). izena. ÉNPAÑU. Empeño.. Eztakitt ze eingo daben, baiña enpeñua badauka beintzet./ Eztau bape enpeñuik jartzen. . Lehengo zaharrek enpañu esaten zuten. Gaur Joane-Markik egundoko enpañua zeukan Elgoibarko ferixara joateko.
- énplasto, énplastua. (c). izena. Landare xehetuz, irinez, etab. egiten den txaplata, gaitzak sendatzeko gorputzean ezartzen dena. Cataplasma.. Aza orrixekin einddako enplastua jartzen dot sorbaldan da mesede eitten dost. .
- énplastu bédar, énplastu bedárra. (c). izena. botanika Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri.. Ik. bérbena.
- entañadera, entañaderak. (d). izena. (Eibar.) Pieza txikiak oratzeko erabiltzen dan esku-dornua. Entenalla. "Tornillo de mano.. Entañaderak emoirazuz apur baten, torlojo-buru au biribiltzeko..
- éntenga, éntengia. (b). izena. Ultze luze eta lodia. Clavo largo y grueso.. Aldamiñua josteko entengak erosizu. .
- enterradóre, enterradoría. (a). izena. Enterrador. .
- entiérru -o, entierrúa. (a). izena. ENTIÁRRU, INTIÁRRU, INTIÉRRU, ENTERRAIXO (LEIN.). Entierro.. Entierrua zazpiretan, San Pedron. . Primerako, segundako eta terzerako entierruak egiten ziren, hildakoaren mailaren arabera.. entierru zibilla eiñ, . (d). esapidea. Norbait helduta edo arrastaka eraman, mozkortuta-edo dagoelako.. Bart atxurra arrapau juan kerten eta guztikoa. Azkenian entierru zibilla ein jotsen. .. entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta.. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren. ..
- entierru zibill, entierru zibilla. (c). izena. Sinesgabeek elizaz kanpo egiten duten hileta.. Entierru zibillak eitten die oinddio Eibarren. .
- entiérru-bázkai, entiérru-bázkaixa. (c). izena. Hiletetara zetozen kanpoko senitartekoei ematen zitzaien bazkaria.. Entierru-bazkaixa. Azkenerako epel-epel eiñ, bata kantuan igual, bertsotan igual. Ben. .
- 1. entrama, entramía. (c). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasuna. Capacidad para comer. En frases exclamativas, apetito voraz.. Anai guztiak die entrama onekuak./ Mekauen, orrek jaukak entramia! Ni beti izan naiz entrama gutxikua. . "Apetito" eta "entrama" ez dira guztiz sinonimoak. "Ahora no tengo apetito", oiñ eztaukat jateko gogoik, litzateke..
- 2. entrama, entramía. (c). izena. Zerraren aginak ez doaz ilara zuzen bakarrean; ezker-eskuin daude okertuak txandaka, eta sortzen diren bi ilaren arteko tarteari deitzen zaio entrama. Entrame, dícese de la distancia, del canal formado en el filo de la sierra por las dos lineas de dientes, al estar estos alternativamente desviados a cada lado.. Mekauen, zerra onek jaukak entrama zarra./ Zerriak entrama estugixa dauka ta orregaittik eztabill ondo./ Ba entramia esaten dot, zerria bera ifini biadau aiñak puxkat zabalduta. Bere neurrixa ipini biar, bestela danak bardin-bardin badare, juan ezindda eongo da, ta puxka-puxkat ola bie dau biurtu. Sebas. .
- entramadora, entrámadoria. (c). izena. Zerrari entrama ateratzeko tresna. .
- éntraña, éntrañia. (c). izena. Txahalaren bizkarrezur gaineko haragi zirrindara luzea, gixatzeko-eta onena..
- entrésaka, entrésakia. (c). izena. Baso batean egiten den zuhaitz batzuk botatze lana, geratzen direnak hazteko leku gehiago izan dezaten. Entresaca.. Entresakia ein biarrian daukau Egiko piñuixan.. Ik. matarrása eiñ.
- éntzute, éntzutia. (c). izena. Entzuera. Noticia de algo,. Guk zuen edadian ez geunkan olako gauzen entzuteik pe. . Sin. entzúera. éntzute aundíko, éntzute-aundikúa. (c). izenlaguna. Ospetsua.. Benidorm alde ori entzute aundiko parajia da./ Entzute aundiko kantarixak etorri zien. ..
- épai, épaixa. (d). izena. Zuhaitza botatzeko orduan zerra errazago sartu ahal izateko gerriari hondoan aizkoraz egiten zaion kaska.. Ondua jotia, ondua jo o bestela epaixa eiñ. Don./ Arbola txiki batek epai txiki bat naikua dau. Don. .
- 1. epáiki, epáikixa. (d). izena. EBAIKI. Ermentaritzan, altzairuzko tresna zorrotza, ingudean ezarrita dagoena. Gainean jartzen da xafla eta mailuaz joz ebakitzen du.. Epaikixa junguran ipini gora begira ola ta... Eus./ Bai epaikixa! Or zuluan sartu ta ebateko; ipini, beste batekin jo, ta... epaikixa. Eus.. Batzuek taiela esaten diote, baina, berez, taiela txaflaren gainean jartzen dena da, mailukaren laguntzaz ebaki dezan, eta epaikia, berriz, moztu beharreko txaflaren azpian egoten dena, jungurak apropos duen zuloan sartuta. .
- 2. epaiki, epaikixa. (d). izena. (Eibar.) "Sierra de cortar metales.. Ekarrizu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta..
- epaiki-etxe, epaiki-etxia. (-). izena. (Eibar.) Arco de sierra. (SB Eibetno) .
- epaiki-orri, epaiki-orrixa. (-). izena. (Eibar.) Hoja de sierra para cortar metales. (SB Eibetno) .