Skip to main content

énplastu bédar

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
énplastu bedárra
Erabilera arloa
Esanahia
Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri.
Ikustekoak
  • bérbena
    bérbena, bérbenia. (b). Izena. botanika. Berbena officinalis. mermena, berbeña, mermeña. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio. ohar bat Esamoldeak: Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). Esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.
Oharrak
Ik.<b> berbena bedar.</b>
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

énplastu bédar, énplastu bedárra. (c). Izena. botanika. Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak