Bergara aldeko hiztegia
pareta bédar, pareta bedárra.
(c).
Izena.
botanika.
parietaria diffusa.
Parietaria.
Pareta eta haitz zirriztuetan, batez ere, hazten den belar hau oso da ezaguna. Almorranak zabaltzeko, txixa eragiteko, guntzurrunetako harriak botatzeko eta gibeleko gaitzetarako erabiltzen da, besteak beste. Azkenengo honetarako bada, bere ura eztiarekin nahastuta hartu behar da, eta bestela, enplastuen bidez..
orma bédar.
paretako sorginkerixa, paretako sorginkerixia.
Izena.
"Garai baten zineari hala deitzen zitzaion." (Lar Antz).
parézer, parezérra.
(c).
Izena.
Iritzia. · Parecer, opinión.
“Arek emon juan bere parezerra./ Ire parezerra jakin nai juek.”
Iritzi hitza ere bizirik dago, baina aspalditxo sortu zitzaion anai erdaldun hau..
iritzi.
parket, parkéta.
(c).
Izena.
Zoruan botatzen den egurrezko tarima mota. · Parquet.
“Parketa; gaztaiñia-ta onak zian, baiña gero gastau in zan. Sebas.”
1.párra, párria.
(c).
Izena.
Babak, tomateak, eta honelako landareak sostengatzeko erabiltzen diren makilak. · Palos que se usan para sostener las vainas, tomates, etc.
“Parrak sartu biarrian dare tomatiak.”
2.párra.
(b).
Adberbioa.
Elkarrenganako zorrik gabe, ez irabazten eta ez galtzen. · En paz, empate.
“Nik milla pezeta emon dotsat eta parra geldittu ga. ”
Esamoldeak:
párra izan.
(c).
Esapidea.
parra-parra izan, parra jo.
Berdin izan, bost axola. · No importarle, darle igual.
“Neri ointxe parra jostak goixak beia jota be./ Bentanatik salto ein nai badau be parra-parra joten jostak.”
parra egin.
(b).
Aditza.
Ez irabazi eta ez galdu, enpatatu.
“Jokuan parra eittia naikua izeten da./ Atzo Osasunak eta Bilbok parra ein juen.”
Bola-jokoan oso erabilia da honako erronka: Baten parra bi baietz! Bat jo ezkero parra trabesa; bi jo ezkero joteileak irabazi.
.
párranda, párrandia.
(b).
Izena.
fárranda.
Juerga, parranda.
“Atzo kriston parrandia bota giñuan da gaur ajia galanta./ Goizian goiz etorri da, gau guztia parrandan ibilitta.”
parrandéro, -a, parranderúa, ía.
(b).
Adjektiboa.
farrandero, -a.
Parrandazalea. · Parrandero, -a, juerguista.
“Parrandero majua eindda ago i.”
3.parra-párra.
(b).
Adberbioa.
Txixa-arrastararen onom.
“Taberna aurrian parra-parra ziarduan txixaiñan.”
párrape, párrapia.
(c).
Izena.
Mahasparraren azpikaldea, lehen tabernetako terrazetan-eta egon ohi zena. · Emparrado, parral.
“Gasparreneko parrapian afaldu giñuan.”
parrát!.
(c).
InterjekzioaOnomatopeia.
Uzkerraren onomatopeia.
“Eta parrat!!, puzkarra bota zeban.”
Esamoldeak:
bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost.
(d).
Esaera.
haur hizkera
Haurren berba-jolasa.
sei.
(a).
Zenbatzailea.
Seis.
parratáko, parratákuak.
(d).
Izena.
Bola-jokoan, denek botata gero parra egin dutenen artean egiten den desenpatea. · Desempate, las bolas de desempate en los bolos.
“Bi iruko dare, ta oiñ parratakuak bota biaittue kanpeoia erabaitzeko.”
parráu.
(c).
da
Aditza.
Landare igokaria parran edo landare gerrian gora kiribildu.
“Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau, garixa ukatu eitten dau atzenian. Don.”
párrill, parrílla.
(a).
Izena.
Parrilla, tanto de portar bultos como de asar.
“Parrilletik galdu jata poltsia./ Txuletak parrillian erreta bai gozuak.”
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota