Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

piña, píñia. (d). Izena. Lehengo erradiodun gurdien gurpiletan, kanpoko zirkunferentzia osatzen duen pieza bakoitza. Piña bakoitzak bi radio. Angel.” Gurpilak sei edo zazpi piñakoak izaten ziren, eta horrela deitzen zitzaien: sei piñako gurpila edo zazpi piñako gurpila. Beraz, hamabi edo hamalau erradiokoak. .
piñari-ongo. 1.piñari-ongo, piñari-ongua. boletus pinoptilus. Eibar. Boleto de pino (SB Eibetno). 2.piñari-ongo, piñari-ongua. suilus luteus. Boleto viscoso, anillado (SB Eibetno). 3.piñari-ongo, piñari-ongua. suilus variegatus. "Boleto variegado." (SB Eibetno).
piñátela
piñátela, piñátelia. (b). Izena. botanika. Lactarius deliciosus. piñútela, pinateilla, piñu-perretxiku. Níscalo, robellón. Pinudietan ugari hazten den perretxiku gorrixka gozoa.. content_copy robillóe, -i, nískalo.
pínpiñ, pinpíña. (d). Izena. Neguta.
pínpiño bédar, pínpiño bedárra. (d). Izena. botanika. Celidonia.
pinplau. (c). Aditza. eufemismoa Mozkortu. Puxkat pinplau zanian, aora etorri jakozen danak esan zotsan./ Nik uste dot Karlos puxkat pinplauta zeuala atzo. Gehienetan "puxkat" aurretik. Lafiau baino leunagoa da. .
pinpórta, pinportía. (c). Izena. Gorputzean nahiz landare batean irteten den garau edo irtenunetxoa. · Grano o bulto en el cuerpo o en un vegetal. Pinportatxo batek urten dost belaunian./ Txatiak pinporta baten lakotxe surra dauka. Klitorisa izendatzeko ere entzuten da. Edozein aletxo borobili ere deitzen zaio: iriña dana pinportak eindda dago. .
pínttana. .
pínttana
1.pínttana, pínttania. (c). Babarrun-klase pinttoa . 2.pinttana, pinttania. Adjektiboa. Animal moteado.  (SB Eibetno).
pinttáu. . 1.pinttau. (b). du Aditza. pintau. Margotu. · Pintar. Kotxiak pinttau premiñia dauka. Pintau entzuten da orain gehiago.. 2.pinttau. (b). du Aditza. Dar resultado, medrar. Dendia jarri dau; eztakigu pinttauko daben./ Orrek desiertuan be pinttau eingo leukek.
píntto, pínttua. (c). Adjektiboa. Bi koloretakoa, hauek nahasturik daudenean. · Pinto, moteado. Bei olandesei bei-pinttuak esate jakue./ Jertse pintto bat zeroian. Abereei buruz, batik bat, baina gauzei buruz ere bai. Behiei buruz, BEI-PINTTA edo PÍNTTA. .
pinttóre, pinttoría. (b). Izena. pintore. Pintor.
pinttúra, pintturía. (b). Izena. Pintura. Pintura.
píntxe, píntxia. (a). Izena. Pintxe.
píntxo-píntxo jántzi. (c). Esapidea. lagunartekoa pintxi-pintxi jantzi (Eib.). Dotore-dotore jantzi. · Vestirse elegantemente. Aura egunero kafia artzera joaten da pintto-pintto jantzitta.
pintzel, pintzéla. (b). Izena. Pincel.
píñu, piñúa. Izena. botanika. Pino. Pinu klase asko dago, baina hemen daukagun ia bakarra pinus radiata delakoa da.. Esamoldeak: piñu zúri, piñu zuríxa. (d). Izena. botanika. larix decidua. Alerce. Bi baserri daoz Kostei tta Olakorta. Ixendakuak basarrixak, e; oiñ ia ixa jausten. Ustuta dare ogetaka urtietan. Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr.” content_copy álerze. piñu puntabera, piñu puntaberia. Izena. chamaecyparis lawsoniana. Eibar. Ciprés de lawson. content_copy lauzírien. piñu norte, piñu nórtia. (c). Izena. pinus nigra. Pino norte. Piñu nortia estranjeixakua, baiña ona zan suelorako. Sebas.” piñu maritimo, piñu-marítimua. Izena. pinus pinaster. Pino marítimo. Suelorako Gineako zera sartzen dok, gaurko egunian dana Gineakua, bai. Len sartzen zan alarzia eta maitimua. Sebas.” Pinu mota hau markerian ere erabiltzen ei zen. Pinu maritimoa Landetako pinua da, eta Oñati inguruan ere aurki dezakegu. . piñú-álerze, -ia, piñu-alerzia. (d). Izena. Alerce. content_copy piñu zúri, álerze. piñú beltz, piñu beltza. (b). Izena. botanika. Pinus radiata.. Insinia, gure basoetako jaun eta jabea. content_copy ínsini.
piñú-káskara, piñú-káskaria. (c). Izena. Piña. Piñu-kaskarak onak die sutarako. content_copy piñubúru, artabúru.
Piñu-momorro, piñu-momorrua. (c). Esaera. piñu-koko. Procesionaria. Putia, piñu-momorua eta guardazibilla ez ei da sekula faltako. Esaera ez oso zaharra.. content_copy infarnuko katu.
piñu-ázi, piñu-azíxa. (c). Izena. Pinuburu barruan egoten den hazia. · Piñón, simiente de pino.