Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

páuso, pausúa. (a). Izena. Paso. Guretik zuenera iru pauso dare. Esamoldeak: pausúan-pausúan. (c). Esapidea. A cada paso. Donostian pausuan-pausuan topatzeittuzu bergaarrak. pausua moztu. (c). Esapidea. Zahartu. Felipe pastorie etorri jakuan aittei, pausue be moztu jakola ta ia mutillen bat bialduko auen ardixek ekarteko ta. (AA ArrasEus, 200. o.).” pausúan. (c). Adberbioa. Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria.
pausóuts, pausoútsa. (d). Izena. Pauso hutsa. · Mal paso Pausouts bat emon eta biurrittua egin neban ankan. Horren ondorioaren zentzuan ere entzun daiteke. .
pausúan. (c). Adberbioa. Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria.
páxa, páxia. (d). Izena. Ume txikiak biltzeko faja luzea. Pertsona nagusiek ere erabiltzen dute gerriko moduan. Paxia aintxiñan umiak lotze zan (sic) tira luze bat izaten zuan. Puntuzko..., algodoizko..., ola roillo bat eitten zuan eta gero umia batzen zuan arekin; gerrialdia. Izaria eta mantia ipintze jakuan umiai eta gero paxiakin batzen zuan aura sostenitzeko; buelta ta buelta. Klem./ Zapixa iru puntako tela puxketa bat, aurretik eta atzetik lotuta, gerrixan lotuta; aura ipintzen jako ba albotara zikinddu ezteiñ. Zapixan gaiñetik paxia gerrixan; bueltan-bueltan paxia. Paxian gaiñetik mantia. Mantetan batzen zan. Don.”
pazíentzia. 1.pazíentzia, pazíentzia. (a). Izena. Paciencia. Berdina NOR mugagabea eta mugatua. . Esaerak: Ixoanian pazientziak (saltze ittue). Esaera. Antzuola. "Ixoane Antzuolan zegoen denda baten izena da. Pertsona kakalarriei edo pazientziarik gabekoei bertara joateko esaten zitzaien." (Lar Antz). Esamoldeak: pazientzia aundiko, pazientzia aundikua. (b). Adjektiboa. Paciente. pazíentzia artu. (c). Aditza. Lasaitasunez hartu. Oiñ, txarrena pasau da ta pazientzia artu biozu puxkat inddartu arte. 2.pazíentzia, pazíentzia(k). Izena. Titi-formako goxoki-gaileta borobilkote txikiak, gure mutiko denboran erruz saltzen zirenak. · Galletita semiesférica en forma de tetilla que se vendía mucho cuando éramos niños. Makiña bat pazientzia jandakuak ga mutikotan.
2.pe.
pédal, pedála. (a). Izena. Pedal.
pedro jóse madári, pedro jóse madaríxa. (d). Izena. Madari mota bat ez oso ale handikoa eta gozoa.
pegakor, pegakorra. 1.pegakor, pegakorra. (b). Izena. Eransteko zinta. 2.pegakor, pegakorra. (b). Adjektiboa. "Pegajoso, contagioso." (Izag Oñ)
péka, pékia. (a). Izena. Peca. Handia denean ORAI.
pekatári. 1.pekatari, pekataríxa. (b). Izena. Pecador. 2.pekatari, pekataríxa. (b). Izena. Erruduna, gaiztakeria egilea zentzuan entzun ohi da bizitza arruntean. · Culpable, pecador. Maistriak danok kastigau giñuzen, da laster agertu zan pekatarixa./ Pekatarixa beti ixilik egoten dok.
pekátu, pekatúa. (a). Izena. Pecado. Esamoldeak: pekatúa eiñ. (a). du Aditza. Pecar. Zentzu literalaz gain, gaiztakeria, okerra, hanka sartzea egin. Florerua apurtu juan baloiakin, baina mutikuoi ixilik, bajakixan pekatua eindda zeuala ta.
Pekiñera bialdu. Esapidea. Eibar. Pikutara bialdu. Ixilduari eta juari Pekiñera! (AAG Eibes).”
pekóso, -a, pekosúa, -ía. (a). Adjektiboa. Pecoso, -a.
pékotz
pékotz, pekótza. (b). Izena. békotz, bekorotz (Izag Antz). Abere handiaren (behi, zaldi...) kaka. · Boñiga. Beixak ataixan ein ddau pekotza. Ale forman egiten dena (koneju, ardi...), korotz, eta hegaztiena ziriñ. .
pélaje. 1.pélaje, pélajia. (c). Izena. Itxura txarra, jazkeragatik, ilajeagatik edo edozergatik. · Pinta, facha; mala, por supuesto. Ikusi dozu Klaran semiak zelako pelajia daukan? / Aspaldi ontan Ixidrok artu dau pelajia./ Langile fiña da, eztauka aurrenengo pelajia baiña. 2.pélaje, pélajia. (c). Izena. Itxura txarreko pertsona. · Persona de mala pinta. Zuan alabia alako pelaje batekin ikusi najonan./ Pelaje batekin ezkondu zonan azkenian.
pélaki
pélaki, pélakixa. (d). Izena. belaki, benaki (Oñ.). Belakia. Zurezko aitzur mutur zabala, lurreko gauzak pilatzeko erabilia. Pelakixa, galburuak batzeko. Ori gari pillia, ola garixa larraiñian da eitten zanian pelakixakin batze zuan pillara. Don.” Ikazginek ere erabiltzen zuten..
pelíau. (c). Aditza. Pelear, luchar. Bizikletak pe gutxi. Peliau ein bier izeten zan erosi ahal izateko. (AA ArrasEus, 186. o.).”
Pélipa, Pélipe. Felipa, Felipe. Hala dio Elosuko JJp.k: Pelipa ta Pelipe zien arek, bixak, andra-gizonak.