Bergara aldeko hiztegia
píñudi, píñudixa.
(b).
Izena.
píñui, píñari, píñuri.
Pinudia. · Pinar.
“ Orrek zien, gure Basoberrittik errekaraiño errilurrak, gero gure Basoberrittik —Gomozkortan piñurixok badare ba Txantxetaitzeraiño— onek pe erribasuak. Hil.”
piñutári, piñutaríxa.
(c).
Izena.
Pinuak erosten dituen zerraria edo tratularia. · El que compra pinos para transformarlos.
“Piñutarixak bi milla pezeta eskeiñi dosku metro kubikua.”
Pinu garraioan dabilen kamioidunari ere bai. Piñutarixak ibilli zien da bide guztia zisko ein zeben.
.
pío.
(a).
Hegazti txikien soinua. · Onom. del piar.
“Or dabitz txitak pio ta pio.”
txío.
Esamoldeak:
pioka.
/eu/user/3.
(b).
Adberbioa.
Piando.
“Pioka diardue txorikumak.”
Sin. txioka..
píontza, píontzia.
(c).
Izena.
Pioi lana. · Peonaje.
“Ez genduan asko ikesi. Gero gure kasetara geixao ikesi genduan, zeatxik eze ofiziua ikestera joan, da betik piontzia, au biaok, ori ein biaok eta zea, au eta bestia. Sebas.”
pípa.
1.pípa, pípia.
(a).
Izena.
Pipa de fumar.
Esamoldeak:
pipian pare.
(c).
Esapidea.
Primeran.
“Pipian pare bizi aiz eta oinddio kejau.”
pípia jo.
(c).
Esapidea.
Adarra jo.
“Nik joko jotxenet onei pipia. Ortuan eingo jone erok nai bajone lana. Eli./ Arek jo jostak neri pipia!”
Esklamazio gisa, batik bat.
.
2.pípa, pípia.
(c).
Izena.
Ogi mehe, xigortu eta luzea. · Pipa de pan.
3.pípa, pípia.
(d).
Izena.
Dolareko upel handia, fijoa, zuku guztiak batera hartzen dituena.
“Pipia esaten gontsan; pipian forman eindda, geldik, fijo egoten da; ta gero andik, an naastu eta barriketara partidu. Iru estualdi ero lau emon, len esan douna, lelengo estutua ta bigarrena ta dana pipa batera artu. An ikara bat eraiñ, berdiña urten daixen. Don. Ontzi honi upel ere bai.”
pípar, pipárra.
(a).
Izena.
botanika.
capsicum sp.
Pimiento.
Esaerak:
lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri.
(a).
Esaera.
Piperraren igarkizuna. "Lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri: pucherito rojo, todo lleno de piojos (acertijo del pimiento)." (Izag Oñ).
Esamoldeak:
pípar eiñ.
(d).
du
Esapidea.
Hacer novillos.
Antzuolan erabiltzen da, eta Bergaran ere bai lehenago. Gure denboran TXARRITTAN EI.
piparra baiño gorrixago jarri.
Esapidea.
Gorri-gorri jarri. · Ruborizarse.
“Piparra baiño gorrixago jarri da neskiak eskua emun dotsanian. ”
piparra baiño gorrixagua.
(b).
Esapidea.
Oso gorria.
piparra baiño zittalaua.
Esapidea.
Oso zitala.
2.piparrik pez.
(b).
Esapidea.
Batere ez.
“Ari etxako piparrik pe inporta bestiak ze pentsatzen daben.”
pipar-txorixéro, pipar-txorixerúa.
(b).
Izena.
Pimiento verde, choricero.
“Pipar-txorixeruak zartaiñian erreta, gauza ederra.”
Sin. txorixero..
pipar bédar, pipar bedárra.
(c).
Izena.
botanika.
Sorotan oso ugariak diren piper tankerako belar txarrak. Pipar bedar gorrixa eta beltza bereizten dira.
Esamoldeak:
pipar bédar béltz, pipar bédar béltza.
(c).
Izena.
solanum nigrum.
Persicaria negra.
pipar bédar górri, pipar bédar gorríxa.
(c).
Izena.
polygonum persicaria.
Persicaria.
txíndurri bédar.
piparmiñ.
1.piparmiñ, piparmíña.
(a).
Izena.
Guindilla.
2.piparmiñ, piparmíña.
(c).
Adjektiboa.
Erretxina, petrala.
“Eztok persona txarra baiña piparmiñ utsa. ”
Esamoldeak:
piparmiña ipurdittik sartu.
Esapidea.
Geldoa denari egin behar omen zaiona espabilatzeko.
“Ari piparmiña ipurdittik sartuiozue, ia espabilatzen dan.”
Lehenago astoari piparmina sartzen omen zitzaion azkarrago ibiltzeko.
.
pipár-póte.
1.pipár-póte, pipár-pótia.
(b).
Izena.
Lata de pimientos. También se ha usado para designar lata de conservas, en general.
“Pipar-potia baiño txapa meiaua dauka kotxe onek.”
2.pipár-póte, pipár-pótia.
(b).
Izena.
Giro abertzaleetan Espainiako banderari deitu izan zaio.
“An, jarri juek pipar-potia aiuntamentuan.”
Lehengo pipar-poteek bandera horren kolorea zuten.
.
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota