Bergara aldeko hiztegia
pago-zúza, pago-zuzía.
(c).
Izena.
botanika.
clitocybe nebularis.
Pardilla.
Udazkenean batik bat hazten den perretxiku gozoa. Erraza da konfunditzen Entoloma libidum pozoitsuarekin, eta hau dela eta intoxikazio asko izaten da. Sin. pardilla. .
Pagobedeinkatu.
Toponimoa.
Kurutzebakar mendiaren azpiko lepoan Osintxuko lurretan dagoen parajea. Maiatzeko lehen igandean meza egin ohi zen lehenago.
pago-búru, pago-burúa.
(c).
Izena.
Pago-motzari, gorakoa moztutakoari, adarrak aldamenetara irteten zaioneko unea. · La zona del tronco del haya desmochada de donde parten las ramas laterales.
“Pago-burura igo ta siestia ein neban./ Txendor orri subil-txendorra; ori da pago-buru ta egur zakar aundixekin eitten dana. Mateo.”
pagó-ípurdi, pagó-ípurdia, -xa.
(c).
Izena.
Pagoa botata gero gelditzen dena. · Las raíces y la base de un haya.
“Mutikotan, basuan etarata zeren pago-ipurdixak aldapan bera botatzia zan gure dibersiñúa.”
Zutik dagoelarik, pagoaren behealdea: Pago ipurdian kontra jarritta lo artu najuan.
.
pago-íxkur, pago-ixkúrra.
(c).
Izena.
Pago-ezkurra, pago-hazia. · Hayuco.
“Perretxikutara joan da pago-ixkurrak jaten jarduten giñuan.”
pago-azi.
pago-lízar, pago-lizárra.
(c).
Izena.
Gorakoa moztu gabeko pagoa, pago luzea. · Haya bravía, no desmochada.
“Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian, pago-lizarra ero pago-luzia. Klem./Iratikuak pago-lizarrak die, emengo geixenak pago-motzak.”
Jakina denez, hemen pagoari gorakoa moztu egiten zitzaion zabaldu zedin. Hau egin gabekoari pago-lizar, paga-tantai edo pago-luze deitzen zaio. Iratikoak edo Aralarkoak, adibidez, halakoak dira.
.
pago-luze, pago-tántai.
pagó-motz, pago-mótza.
(c).
Izena.
Gorakoa moztutako pago adarzabala. Gure basoetako gehienak halakoak dira. · Haya desmochada.
“Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian: pago-lizarra ero pago-luzia. Klem.”
pago-luze, pago-lízar.
pago-tántai, pago-tantáixa.
(d).
Izena.
Pago-lizarra. · Haya bravía, no desmochada.
“Ori danoi ei zan paga-tantaixa, dana pagua; egurra ei zan ori ikusgarrixa. Erri-basuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil.”
pago-lízar.
pago-txára, pago-txaría.
(c).
Izena.
Berez etorritako pagadia. · Jaral de hayas.
“Oindio badare paga-txarak, oinddio puxketak, ezta. Hil.”
págu, págua.
(c).
Izena.
Ordaina, pagamendua. · Pago.
“Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu.”
Esaerak:
Ondo eiñan pagua, ate ostian palua.
(c).
Esaera.
Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.
“Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. ”
páiñolo, -u, páiñolua.
(b).
Izena.
páiñelo, -u.
Pañuelo.
“Mutikua, eztaukak paiñolorik, ala?/ Tortak paiñolo puntan lotu ta tan ricamente. Sot./ Paiñeluak koroiakin, brillantiak koroiakin, todo-todo erregen koroiakin. Eli.”
páitta, paittía.
(b).
Izena.
Ahatea, etxekoa, batik bat. Pato, dícese sobre todo del doméstico.
“Eun paittatik gora euki giñuzen.”
bili, aáta.
paittá-árrautza, paittá-árrautzia.
(c).
Izena.
Huevo de pato.
“Paitta-arrautza ugari jan giñuan mutikotan.”
pajaríau.
(d).
du
Aditza.
Txori txikiak likaz edo sarez harrapatu. · Pajarear.
“Luis bere bi lagunekin pajariatzen dabill San Juanen.”
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota