Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

púntale. puntal. 1.púntale, púntalia. (c). Izena. puntal, -a. Madera de pino para material. Apeak karriauittue, baiña puntaliak ez. Pinuak bota eta kortiatzerakoan bi zati bereizi ohi dira: apeak, punta aldeko zura, mehe samarra. Metro betean edo bian ebaki eta papel fabrikara eraman ohi dira. Esterioka neurtzen dira. Eta bestaldetik puntaliak, enbor lodiak, materialetarako —zerrarako— direnak. Metro kubikoka neurtzen dira.. 2.púntale, púntalia. (c). Izena. Puntaliatzeko balio duen enbor edo aga luze eta sendo samarra. · Puntal, tronco o vara larga y sólida que sirve para apuntalar. Sagar arbolia puntalia batzuk ipiñi premiñan dago./ Egurrezkua baldin bada puntala. Don./ Puntala ba, piñua ibiltzen zuan. Oiñ metalikua dok ori be, dana metalikua. Sebas.”
puntalíau
puntalíau. (c). du Aditza. puntálau. Apuntalar. Paretak brintzatzen asi die ta puntaliau ein biar izan dabe etxia./ Puntalau eitten da puntal batekin ero amarrekin. Don./ Teillatu dana aidian puntaliauta ipini, eta postia kaltzau beian, da or dao ezarritta postia. Benito.”
puntápais, puntapáisa. (c). Izena. puntapaitz, puntapaix. Iltze txikia. Puntapaixa be txikixa, puntapaixak dia neurrixak latia josteko dieziotxo sesenta. Sebas.” Etim.: "Puntas París" izen komertziala. .
puntapalétau. (d). du Aditza. Revocar paredes con paleta de albañil.
púntero, púnterua. (d). Izena. Punta zorrotza duen arotz-zintzela.
puntilíkabo, puntilíkabua. (d). Adjektiboa. Orratz puntilikabua: alfiler.
púntilla, púntillia. (a). Izena. Puntilla. Erak puntillia gantxilluan eiñ da nik josi. Maria.”
puntokruz, puntokruza. (a). Izena. Punto de cruz. Ezkondu zanerako ein zotsan, oso kuadro politta pasillorako puntokruzian. Arizko telak sobrak eta danak eitten zittuan, kuadruak puntokruzian. Maria.” PUNTOKRUZIAN, batik bat.. content_copy krúzetan.
púntu. 1.púntu, púntua. (a). Izena. Punto (de costura, sutura, ortográfico, geográfico, comida, etc.). Iru puntu emun dotse bekokixan. Esamoldeak: púntua eiñ. (b). Hacer punto, tricotar. Eskutako lana. Puntua eittia be bai. Puntua eitten jardun dau, eskutako lanian jardun dau, eskutako lana eitten. Don.” 2.púntu, púntua. (a). Izena. Punto. Lenenguagandik bi puntura doia Reala.
1.puntúan. (b). púnttuan. Karta-joku ezaguna. · Al punto. Etxokon Antoniri eztotsa iñok irabazten puntuan./ Punttuan jokatukou? Azentua bietara: puntúan edo púntuan. .
2.púntuan. (b). Adberbioa. Orain dela gutxi. · Hace poco. Puntuan ikusi dot zure ama./ Ointxe puntuan ein ddau diar Belenek. OINTXE PUNTUAN, adierazkortasun handiagoa eman nahi denean.. Esamoldeak: púntuko. (c). Adberbioa. andik puntuko. Berehala, baina beti lehenaz. · Enseguida, al instante, pero siempre referiéndose al pasado. Lenengo tiro bat entzun zan eta puntuko beste bat./ Gizona il eta andik puntuko il zan andria./ Etxetik asarre urten zan da andik puntuko or dator diru eske, etxetik badoiala ta. puntúan-puntúan. (c). Adberbioa. adierazkorra Sarri. · A menudo. Errotiak bi arri, bata azpittik, bestia gaiñetik; arek pikau ein biar puntuan-puntuan. Aniz.” puntúan beiñ. (c). Adberbioa. Sarri. · Con frecuencia. Nik aura puntuan beiñ ikusten dot mozkortuta./ Fubolista ori puntuan beiñ jaok lurrian. Goiko esaldien antzeko testuinguruan, batik bat.. content_copy takían potían.
púpu, pupúa. (a). Izena. haur hizkera Mina. · Dolor. Nun daukazu pupua, maitte? Pupua (mugatua) ia beti. . Esaerak: Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). Esaera. botanika. haur hizkera Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana.
púrga, purgía. (b). Izena. Laxante. Purgia artu biakot, iru egunian eztot eiñ eta.
purgatórixo, purgatórixua. (c). Izena. Garbitokia. · Purgatorio.
purgazíño, purgazíñuak. (c). Izena. Gaitz sexuala. · Blenorragia, purgaciones. Purgaziñuak pasauta dago.
púro, -u, púrua. (a). Izena. zigarro puru, -o. Erretzeko zigarro-puroa. · Puro. Adinekoek ZIGARRO-PURU..
púrra!. 1.purra!. (b). Interjekzioa. Voz con la que se llama a las gallinas. Oilluei artalia emon bia jakuenian, purra!, purra!, eiñaz diar eitte jakue. feedback úxa!. 2.purra. Izena. Oiloa, haur hizkeran.
purrust. Onomatopeia. Eibar. "Risotada. Bat-bateko barre zaratia. Txistia kontau orduko