Bergara aldeko hiztegia
Paskúa Maietzeko, Paskua Maietzekúa.
(d).
Izen propioa.
Paskuak, Bergarako jaiak. Izen honekin deitzen zitzaion lehen, batik bat bi Paskuak (Berbizkundekoa eta Pentekostes) bereizi nahi zirenean. · Pascua de Pentecostés.
“Paskua Udaberrikoz jaixak Ozetan da Paskua Maietzekoz Bergako kalian.”
Orain Paskuak, soilik..
paskua-ópill, paskua-opílla.
(c).
Izena.
Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura. · Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados.
“Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera paskua-opilla eskuan zebala. Klem.”
Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean..
Paskúa Udaberríko, Paskua Udaberrikúa.
(d).
Berpizkunde Eguna. · Domingo de Resurrección. Paskua lenengúa deitzen zitzaion igandeari eta Paskúa bigarrena astelehenari,
“Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten, jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. Don.”
PASKUA LENENGUA deitzen zitzaion igandeari, eta PASKUA BIGARRENA astelehenari, PASKUA SAN MARTINGO ere bai. San Martin gotzainaren ermita (ez konfunditu izen bereko beste bi santuekin, Toursekoa .
paskuazkúa eiñ.
(c).
paskuakúa eiñ.
Confesar y comulgar por Pascua.
“Aintxiñan Paskuazkua eitteko txartela biar izate zan, da ortarako dotriñia preguntatze zeban abadiak.”
pasku-sari, pasku-sarixa.
Izena.
Antzuola.
"Bergarako Pazkoetan eman ohi den saria, paga."
“Aurten ondio pasku-sarixa emoteke nao.” (Lar Antz).”
pasmo bédar, pasmo bedárra.
(c).
Izena.
botanika.
anagallis arvensis.
pasmabédar.
Murajes.
Leku freskotan hazten da, sagarpetan, batik bat. Belar honen kirtena edo hosto bat apurtzen denean halako ur gorrixka higuingarri bat ateratzen da, zapore mina duena. Erabilpen ugarikoa: gure artean, garitxuak sikatzeko, pasmoa ateratzeko, gogortasunak xamurtzeko eta abar erabili izan da..
tétano bédar.
pástel.
1.pastel, pastéla.
(a).
Izena.
Pastel.
2.pastel, pastéla.
(d).
Izena.
Uberako zaharrek gailetei deitzen zieten.
“Etara bi ardau botilla, azeitunak eta pastelak.”
3.pastel, pastéla.
(c).
Izena.
eufemismoa
Kakapila.
“Etxe aurrian laga juan pastela txakurrak.”
Esamoldeak:
pastela laga.
(c).
pastela topau.
Arazoa, korapiloa utzi besteentzat, edo aurkitu.
“Fabrikia kiebra jo, langilliei pastela laga eta ospa egin juan./ Pastel edarra topauko dabe etxian bakaziñotatik bueltan.”
pastóre, pastoría.
(a).
Izena.
Artzaina. · Pastor.
“Au gaztai au pastoriai erosittakua da.”
Artzaiñ, ezagutu arren, ez da esan ohi.
.
Pastóre égunak.
(d).
Izen propioa.
Zozomikoteen hemengo izena. Martxoaren azkenengo eta apirilaren lehenengo egunak. Eguraldi txarra egin ohi du. Don.
pastóre-txábola, pastóre-txábolia.
(d).
Izena.
Ardi-txabolaren aldamenean egon ohi den artzainaren txabola txikia.
“Bat ardi-txabolia da ta bestia pastorian txabola. Bost pastore-txabola. Guk pastoria esaten dou, artzaiña be esaten dok paiña. Elusu aldian artzaiña esaten da, artzaiñetxía esate jakuan, albuan txiki bat egoten zuan, txabolatik albora eindda. Don.”
Sin. artzaiñetxe (Elos.)..
patáta.
1.patata, patatía.
(a).
Izena.
botanika.
solanum tuberosum.
Patata.
Esamoldeak:
edarra patatia!.
Esapidea.
"Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz)
2.patata, patatía.
(b).
Izena.
Galtzerdietako zuloa. · Agujero en el calcetín.
“Egundoko patatia dauka galtziak.”
Praketakoari ere dei dakioke.
.
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota