Bergara aldeko hiztegia
pándero, -u.
1.pándero, pánderua.
(b).
Izena.
Pandero, pandereta.
“Katu-narruz einddakuak ei die pandero onenak.”
2.pándero, pánderua.
(c).
Izena.
Ipurdia; sexua ere bai. Honelakoetan:
“An zeuan, pandero guztia bistan.”
PANDERUA BISTAN. esap. Emakumeez batik bat.
.
pándero-joteille, pándero-joteillía.
(c).
Izena.
Panderista.
“Atxabaletako Joane zuan pandero-joteille animosua.”
pando.
Ganaduak pausoa ematerakoan orpoa aurreratzea, perratzaile baten arabera.
“Batzuk botatze zeben kaskua muturra aurretik dabela, beste batzuk orpua botatze zebenian, topino zan ori, topino aurrera; ta atziakin jote zebenian geure bezelaxe, personen moruan, pando, Topino ta pando, topino olan muturretik pausua itte zabanian, eta bestia e orpuakin jote zebenian. Roman Uriarte.”
Kontu bitxia da. Ez diogu beste inori entzun.
.
panpana jo.
(c).
Esapidea.
Eibar.
Fanfarreriak jo.
“Bein alemaniarra ba ei ebillen panpana joten, Plaentzian ez euala bera lango murgilaririk esanaz. (SM Zirik).
”
fanfarréixak jo.
pánpano, pánpanua.
(d).
Adjektiboa.
Ederra, mardoa. Lurreko jeneroez esana. · Hermoso, lozano, tratándose de productos del campo.
“Gauzia ola fresko ero mardo datorrenian, panpanua. Artua be igual, ero letxugia ero, oso mardo datorrenian, panpanua dator ero dago. Klem.”
Beraz, PÁNPANUA ETORRI edo EGON, eta ez «izan».
.
pánpot.
1.panpot, panpóta.
(d).
Izena.
Opil borobil eta txikia, gerra ingururarte-edo okinek gosaritarako banatzen zutena. · Cierto pan redondo y pequeño.
“Panpota, bollua. Lenao panaderuak armozutarako partitzen zittuen goizian, kafesniakin jateko. Erredonduak, opiltxuak; panpota esate jakuan. Klem./ Goizian armozua kafe kon letxe, panpota mai gaiñian nai beste. Cel.”
2.pánpot, panpóta.
(d).
Adjektiboa.
Aurpegi borobil eta beteko neskez neska-panpóta entzun ohi da inoiz.
“Zuen Lierni ikusi dot, eta aura dago neska-panpota.”
pantáloe, -i,, pantáloiak.
(d).
Izena.
Bragas, culeros de mujer.
“Len pantaloiak esate jakuen, oiñ kuleruak.”
pantalónera, pantalonería.
(d).
Izena.
Prakak egiten dituen jostuna.
“Pantaloneria, andrakumia praka josten dedikatzen zana. Don.”
pao.
Papámoskasa.
(d).
"El Papamoscas"; Burgosko katedraleko irudi bat da, gure aurrekoen garaian oso ezaguna, nonbait.
“Fijau za zelako zatarra dan eta zelako ao alia daukan? Papamoskasa emuten dau./ Bazan Bergan bat “Papamoskasa” esate zotsena.”
Aho handiko pertsonez "papamoskasa emoten dau" esaten zen..
pápar.
1.papar, papárra.
(b).
Izena.
Pecho.
“Arrautzia paparrera jausi jatzu./ Alkarri paparretik ebatuta ixa burrukan eiñ eben.”
2.papar, papárra.
(d).
Izena.
Behiak lepoan esegita duen larrua.
“ Beixan paparra ero bularra esaten jau. Don.”
3.papar, papárra.
(c).
Izena.
Pechuga.
“Gaur oillasko-paparrak bazkaltzeko.”
pápardo, pápardua.
(c).
Izena.
Itsas-arrain handia, formaz bixiguaren antza duena. · Palometa.
“Bixiguik etzeuan da papardua ekarri dot.”
papárgorri.
1.papárgorri, papárgorrixa.
(c).
Izena.
Paparra gorria duena.
“Txantxangorrixa txori papargorri bat da.”
2.papárgorri, papárgorrixa.
(d).
Izena.
Motatxoria.
neguta gorri, motatxóri.
paparréko órratz, paparréko órratza.
(d).
Izena.
Broche.
“Paparreko orratza dok adornutarako orratza; orratza ero brillantiak ero zeoze daukana; orratzakin katiatzen dok paiña; bistia daukana. Klem.”
papárrori, papárrorixa.
(d).
Izena.
martes martes.
Marta.
Gutxi ikusten dira gure lurretan eta askok "basakatu" deitzen die. Gauza bera gertatzen da paparzuri eta jinetekin ere..
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota