izena
- 1. bapez, bapeza. (c). izena. Batere eza (bat be eza). La carencia, el no tener nada.. Diru gutxi daukazula? Bapeza da obe, bapeza./ Bapeza ezautu dabenak apreziatzen dau onduen gauzia. . Mugatuan ia bakarrik..
- bára, bária, -ak. (d). izena. Zaldi karroaren partikak. Limonera, cada una de las dos varas del carro de caballerías.. Onei bara esaten jakue. Don. .
- baratéro, baraterúa. (c). izena. Frontoiko pelotak zaintzeko eta baratoa kobratzeko ardura zuen pertsona. Baratero.. Barateruak pelotaik gogorrenak emute joskuan guk biguntzeko. .
- 2. bárato, báratua. (c). izena. Kartetan egiteagatik tabernariak kobratzen zuena.. “Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa?” Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil. .
- 1. bárato, báratua. (c). izena. Pelota eta frontoia alkilatzeagatik frontoiko barateroak kobratzen zuena. Barato. Lo que cobraba el baratero por alquilar el frontón y la pelota.. Askotan ezkiñuan izaten ezta baratua pagatzeko diruik pe. .
- baráu, baráua. (b). izena. BARÚ (ANG.). Ayuno.. Aintxiñan baraua sarri izaten zan Garizuman. . baráurik, . (b). adberbioa. BARURIK (ANG.). En ayunas.. Askotan eguardirarte baraurik egoten da... baráua áusi, . (c). Jan, denbora luzean baraurik egon ondoren. Romper el ayuno.. Oinddio eguardiko amabixetan baraua ausi barik nenguan./ Asko diskutidu izan zan komuniuakin baraua austen zan ala ez. .. barau eta bijilixa egon, . (c). esapidea. Larrurik jo barik egon.. Aspaldixan barau eta bijilixa najaok. .. baráu eiñ, . (b). aditza. Ayunar. .. baráu-egun, barau-eguna. (b). izena. Día de ayuno. ..
- baráu-egun, barau-eguna. (b). izena. Día de ayuno. .
- bárautz, bárautza. (c). izena. BARUTZ. Burdina zulatzeko gailua. Broca para metal.. Kontuz ibili ari barautza apurtu barik.. Eibarren hitz arrunta, beste herrietan ez hain ezaguna. Egurra zulatzekoari daratillu deitzen zaio. . Ik. darátillu, -o.
- barautz-etxe, barautz-etxia. (c). izena. Portabrocas. .
- barbéro, barberúa. (b). izena. Ilea eta bizarra mozten duena. Peluquero.. Gaur egun pelukero entzuten da gehiago. Lehen bizarkentzaille ere esaten omen zen..
- 1. bare, baría. (a). izena. Limaco, babosa.. Bare mota batzuk: bare nabarra, bare beltza, bare aundixa. . barian pare, . (-). esapidea. SM E. Oso poliki.. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten)... barian moduan, . (c). esapidea. BARIAN PARE. Oso poliki.. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten)...
- 2. bare, baría. (c). izena. Bazo.. Operaziñuan baria kendu ei dotse. . Sin. ípu. baríak éldu, . (b). BARIAK EBATU. Antxintxika goazela sabel saihetsean sortzen den mina. Flato. Bariak eldu ezpalosta irabazitta neukan karreria. (b)...
- baresáre, baresaría. (d). izena. Larruaren eta haragiaren artean zenbait animaliak, ardiak eta txerriak, adibidez, duten sare edo koipe-azala. Redaño.. Billotxa narrutzen danian eztakik zela gelditzen jakon kapa zuri bat? Ori dok baresaria. Sendua eukitzen jok txarrixak; billotxak eta ba meiaua. Klem. . Ik. gantz.
- 1. bargazta, bargaztía. (c). izena. Txerri eme gaztea.. Txarrixa be ferixa etorri tta, flakua ta luzia ikusten danian, “txarri bargazta au”. Don.. Donatok dio edozein animalia lirain eta flakori esan ohi zaiola eta ez bakarrik txerri emeari. .
- bárgo, -u, bargúa. (d). izena. BARBO. Barbus bocagei. Barbo. Deba ibaian lehenago zegoen arrain handia. Aintxiñan amorraiñak, loiñak, barguak eta danetik jeuan ibaixan. .
- báriku, bárikua. (a). izena. BARÍXAKU (ANG.). Ostirala. Viernes.. Taberna giroan Kaskajuen eguna deitu izan zaio. Eguakitz gehiago erabiltzen da Bergaran; kalean eta ekialdean eguakitz gehiago, eta Ubera-Angiozarren bariku edo barixaku. Etim.: abari (afari)+bako+egun, Mitxelenaren arabera.. Sin. eguákitz. Ik. káskajuen egun. baríku sántu egun, baríku sántu eguna. (-). Viernes Santo.. Sin. eguákitz sántu egún..
- bárka, barkía. (b). izena. Tomateak, fruta etab. erabiltzeko balio duen egurrezko kaxa. Caja de madera que sirve para transportar fruta, etc.. Barka ugari biar izaten da jenerua plazara eruateko.. Kaja entzuten da gero eta gehiago. .
- barkakára, barkakaría. (b). izena. Barkakada. El contenido de una caja.. Lau barkakara tomate batu giñuzen. .
- 2. barkazíño, barkazíñuak. (c). izena. Oporrak. Vacaciones. Lo dicen algunas personas de edad que hablan muy "cerrado" y que seguramente encuentran algún parecido entre las vacaciones y el perdón.. Oporrak oin dittuk; len barkaziñuak esaten gontsan guk. Klem./ Aurten be barkaziño barik geratu nok taillerrian. . Orduko umeek barkaziño-ri zentzu bikoitz sakona aurkituko zioten dudarik gabe. Gure belaunaldikoek bakaziñuak izan genituen eta oraingoek oporrak. . Ik. bakazíño, opor.
- barkilléro, barkillerúa. (b). izena. Barkillo saltzailea. .