izena
- baiéro, baierúa. (c). izena. Bahe-saltzailea. Vendedor ambulante de cedazos.. Bein baieruak baserriko atian: “Baiero! baiero!” ta etxekoandriak sukaldetik: “Ezero! ezero!”; etzebala biar... Klem.. Kontu zabaldua..
- baiézko, baiezkúa. (b). izena. Respuesta afirmativa, consentimiento.. Eun bototik irurogei baiezkuak die ta berrogei ezezkuak./ Oinddio eztoskue baiezkua emon. . Sin. baietz. baiezkuan egon, . (b). esapidea. BAIETZÍAN EGON. Creer que sí.. Biar badaukau afaririk?/ Bai, beintzat ni baiezkuan nago. ..
- báimen, baiména. (d). izena. BÁIBEN. Baimena. Permiso, visto bueno.. Oinddio etxakue etorri etxia eitteko baibena. . Pérmiso, -ua, nagusi da gaur. Baiben ala baimen esaten den galdetu dugunean, zalantzak dituzte, baina badirudi lehena zela lehen nagusi..
- báina, báinia. (b). izena. Leka. Judía verde.. Leka esaten da ia beti.. Sin. leka. bainak ortuan, . (c). esapidea. Norbaitek baina adbersatiboa gehiegi darabilela iritzitakoan erantzun ohi dena.. ..
- bainika, bainikia. (d). izena. Bordadu klase bat. .
- baiónesa, baiónesia. (c). izena. MAIÓNESA. Mahonesa.. Esparraguak baionesiakin jan nittuan. . Adinekoek erabili ohi dute; orain MAI.
- bajáda, bajadía. (b). izena. Bergaran, letra handiz, San Martzialgo jaitsiera, erromeria giro ikaragarrian egin ohi dena. En Bergara, por antonomasia, la bajada de San Marcial.. Andik bajadia, an illuntzirarte ero ibilitta, bajadia. Mutillakin baldin bazan .
- bajéza, bajezía. (c). izena. Bajeza.. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. .
- bajualdi, bajualdixa. (b). izena. Osasunez, adorez edo beste zerbaitez motel ibiltzen deneko aldia.. Bajualdi luzia pasau zeban baiña oiñ obeto ikusten dot. .
- bakáillau, bakáillaua. (a). izena. BAKÍLLAU. Bacalao.. Zela nai dozue bakaillaua, saltsa berdian ala tomatiakin?/ Bakaillaua baino igarrago eindda etorri zuan soldauxkatik. . Adinekoek BAKILLAU diote Ubera aldean.. bakaillaua baino igarrago egon, . (-). esapidea. BAKAILLAUA BAINO FLAKUAGO, SIKUAGO EGON. Oso argal egon. ..
- bakardáde, bakardadía. (b). izena. BAKARDÁRE. Soledad.. Gorabera aundixak izaittut aspaldixan da oiñ bakardadia komeni jat. .
- báke, bakía. (a). izena. Paz.. Bakia nai dabe danak. . bakían laga, . (a). BAKE-BAKIAN LAGA (B). Dejar en paz.. Lagaidazu bakian./ Lan orri lagaixozu bake-bakian... bakian egon, . (a). Baketsu egon.. Bakian dagonai bakian laga (esaldi erabilia)... bakia emon, . (c). esapidea. Lata emateari utzi.. Joan ari emendik, bakia emungok eta. .. bákiak eiñ, . (b). esapidea. BAKEZKUAK EIÑ (C). Hacer las paces.. Seme-alabak, aitta il jakuenian bakezkuak ein zittuen./ Ala umiak! bakiak eiñ etxera joan aurretik... bakeik ez izan, . (-). esapidea. Lasai ez egon.. Pastela jan arte eneukan bakeik./ Aretxekin egoteke ezeukan ba bakeik eta etxoin iñ bier izen gontsan. .. bake txarra, . (c). Bakerik eza.. Ezizu eruan umia mezetara, bake txarra emungotsu eta. ..
- bakóitza. (a). izena. BAIKOTZA (ANTZ). Cada uno.. Bakoitzai (edo bakoitzak) beria, jangoikuan legia, . (-). esaera. ..
- bála, bália. (a). izena. Bala.. bália báiño bixkórrao, . (c). esapidea. Oso azkar.. Balia baiño bixkorrao pasau dittuk korredoriak. ..
- 1. bálantza, bálantzia. (b). izena. Balanceo.. Mozkortuta zeuan da egundoko balantzak eitte zittuan. . bálantzaka, . (b). adberbioa. Balanceándose.. Ondoeza ein jakon da balantzaka etxeratu zan. ..
- 2. bálantza, bálantzia. (c). izena. Balanza (utensilio de pesar).. Balantzian alde batian jartzen die pixuak eta bestian jenerua. . Ik. errómana. balantza guztiak alde ez izan, . (d). esapidea. Iritzi guztiak aldeko ez izan.. Ta aitzen emon biarrian nago Mateo Mujika beasaindarra danez, Bergaran balantza guztiak ez dituala alde. (SM Ezten) ..
- 2. baldar, baldárra. (d). izena. Ikazkinek txondorlekua garbitzeko erabiltzen zuten ohol handia.. Baldarra ol aundi bat aurrea tira eitteko. Ori txendorra garbitzeko... geatzen dien ondarrak batzeko; pare bat mutillek eldu ta beste batek sakatuta, ori txendor ori garbitzeko. Mateo. .
- balde, baldia. (a). izena. Balde, cubo.. Baldia artu ta beixak jastera noia.. Gure aitajaunak lata deitzen zion. .