izena
- azá-lápiko, azá-lápikua. (c). izena. Aza egosizko lapikokada, sasoi baten ohizko jatordua.. Gero Gabonetako jatordua be izete zan ba garbanzua txorixuakin, da odolostiakin aza-lapikua. Hil. .
- 1. aza-ostro, aza-ostrúa. (b). izena. Azaren orria..
- 2. azaburu, azaburúa. (c). izena. (adierazkorra.) Buru handia. Cabezón.. Azaburu galanta jaukak, baina lepo gaiñian ibiltzeko bakarrik. .
- azaiña, ázaiñia. (b). izena. Hazaña, fechoría.. Orrek mutikuok gaur be azaiñan bat egin barik eztittuk geratuko. .
- 1. azal, azála. (a). izena. Piel, pellejo, corteza.. Naranja azalik ez bota lurrera./ Arbolei etxakue azalik kendu biar. .
- 2. azal, azála. (c). izena. Gaina. Superficie.. Derrepentian korrupziño kaso mordua urten da azalera./ Antxoak udaberrixan urtetzen dabe azalera. . Lekuzko kasuetan ia bakarrik.. azalían, . (c). A la vista, a flor de.. Azalian olako kakanaastia egoteko, zer ez ete dago barruan./ Amorraiña ur-azalian zebillen./ Olixua beti azalian geratzen da.. Ik. urazal..
- azal-kéndu, azal-kendúa. (c). izena. Azal-urratua. Gorputzaren azala kendutako unea. Rasponazo.. Eskillaran jausi eta kriston azal-kendua ein ddot besuan./ Azal-kendu galanta ein ddost zapata txarri orrek orpuan. . Sin. narru-kéndu.
- azálatxurra, azálatxurria. (d). izena. Antzina basoko garo-sailak aitzurtu egin ohi ziren. Aitzurrez zopittari (zohiari) buelta ematen zitzaion azal samarretik, gero garoa indartsuago eta zarratuago erne zedin. Gehienbat garo-sailetan egiten zen, baina ortuan ere bai inoiz. Operación consistente en dar la vuelta superficialmente con la azada al tepe. Azalatxurria izaten zuan beste neguko lan bat, etzuan produziño aundi-aundikua baiña. Klem. . azálatxurran, . (d). adberbioa. Aipaturiko langintzan.. Azalatxurran emute giñuan negu guztia. . Ik. zopizártu..
- Azáldeittako kárdu, Azáldeittako kardúa. (d). izena. botanika AZALDITTAKO KARDU. Carlina acaulis. Eguzki lorea. Azaldeitta (Azaldegieta) Bergara eta Oñati artean dagoen mendigain bat da. . Sin. éuzki lóra.
- ázao, ázaua. (d). izena. Sorta (gari-sorta, linu-sorta, etab). Haz, gavilla.. Garixa ebai ondoren azauak eitten zien, da gero gari-metak. .
- azaoketa, azaoketia. (d). izena. Azaoak lotzea.. Uda guztian azaoketan ibiltzen zan baserrik baserri. (Lar Antz). Donatok AZAOKETARAKO ZIRIXA deitzen dio langintza honetarako ziriari. Garixa berakin lotzen dok, bueltia emun da gero azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don.. Ik. lástazao, garílotze, eskutada.
- ázaro, ázarua. (d). izena. Giro ona soroentzat.. Au dok azarua au, kanpua irabazten jaok (euri gozatsu bat diharduenean esana, adibidez).. Hilabeteari zemendi (oso hiztun adintsu eta onek). Bestela, nobienbre. .
- azátz, azátza. (d). izena. Labratutako soroan egiten diren seinaleak (erpilak, madalak, lastoa...) hazia nondik nora erein behar den jakiteko. Señales que se hacen en los labradíos, con terrones, ramitas, etc. para guiarse en la siembra.. Garixa ereitteko-ta lenengo azatzak ipiñi biar izate zittuan. Klem. .
- azeliñ, azelíña. (d). izena. (Eibar.) "Turbina, rueda.. Saturixoko indarretxian azelin barrixa ipiñi dabe. Leena ixa ez zan gauza eta txatarretara botako eben./ Agorrakin, amorraiñak larri eta azeliñak geldi." (SM). .
- azénaixa, azénaixia. (b). izena. botanika AZANAÓRIXA, ZANAORIXA. Daucus carota. Daucus carota.. Azenaixia oso ona ei da bistarako.. Ortuan lantzen da, baina berez hazitakoak ere badira..
- 4. azi, azíxa. (c). izena. Semen.. Oiñ betenaixuak ekartzen dau azixa, baiña len puestoko ixkua biar izate zan. .
- azi-buru, azi-burua. (-). izena. (Eibar.) "Parte conpacta de la planta donde está la semilla nueva." (SB Eibetno). .
- azì-kótzara, azí-kótzaria. (d). izena. Zumitzezko saski borobilkotea eta txiki samarra, batez ere garia, artoa eta abar ereiteko erabiltzen dena. Cesto pequeño y redondo de fleje que se utiliza principalmente para la siembra.. Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen, tirrrrri, tirrrri... Klem. . Horrela definitzen du Don.k: Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda.. Ik. garí-éreitte, kótzara.
- azíela, azíelia. (d). izena. Zaldiei muturrean jartzen zitzaien tresna perratzerakoan geldirik eukitzeko.. Zaldixak batzuk zeren oso delikauak eta orduan muturrian ipintze akon azielia, da zan bi egur ola torneautakuak, olako eraztun batzuk etarata. Ori muturrian ipintze zan, da azpittik lotu, da orrek miña emote zotsan, da bestia ezaban sentitzen. Eus.. Sin. muturretako anillo..
- azíenda, azíendia. (d). izena. Baserria eta bere ondasunak.. Azienda dana be esaten da ola, azienda. Gei dana (etxe, ganadu, lur) azienda bat esaten danian. Don. . Oso gutxi entzuna..
- aziguren, azigurenak. (d). izena. (Eibar.) Ganglioak. "Crecederas.. Juan zan astian, azigurenak euki destaz etxeko txikixenak. .