Skip to main content

izena

  • 3. aundíttu, aundittúa. (b). izena. Hinchazón.. Aundittua bajatzeko ipiñi izotza. .
  • aundíuste, aundíustia. (c). izena. Hantustea, harrokeria, besteak baino gehiago uste izatea.   Vanidad.. Familixa orrek dirua eztakitt, baiña aundiustia beti izan dau. . Ik. aundínai, aundigúra, aundikeríxa.
  • aundíusteko, aundíustekua. (c). izena. Besteak baino gehiago dela uste duena.   Vanidoso.. Orrek, naiz eta auzokuak izen, etzittuan gure modukuakin ibiltzen. Beti izan dittuk aundiustekuak. . Ik. aundínaiko.
  • áuntz, áuntza. (a). izena. Cabra.. Ik. mintei. Auntzan umia, antzume, . (-). esaera. (Eibar.) Umea, gurasoak bezalakoa... auntzak aiña ardixak, . (-). esapidea. (Antzuola.) "Ojo por ojo. Norbaiti bengaiz modura egiten zaiona.. Ik iñ dostak, baiña nik e bai iri, auntzak aiña ardixak." (Lar Antz).. Ik. antxúme..
  • auntz-bizar, auntz-bizárra. (c). izena. Perilla.. Auntz-bizar puxkat jaukak okozpian. .
  • auntz-gaztáe, auntz-gaztáia. (b). izena. AUNTZ-GAZTÁI. Queso de cabra. .
  • áupez, aupéza. (c). izena. Ahotik botatzen den haizea.   Eructo, aire proveniente del vientre.. Bazkai astuna eiñ ddot eta 'Sal de Frutas” artu biot, ia aupez batzuk botatzen dittuten ero.. Don.k esan du aupetz zein adur (?) esaten zaiola korroskadari. . Sin. korroskara.
  • 1. áurre. (a). izena. ÁURRIA. Parte delantera.. Etxe onek aurria politta dauka, atzia ez. . Ant. átze. Ik. óste. áurrian ibilli, . (c). esapidea. Buru izan.   Ser cabecilla, dirigente.. Iñaki PNVian, oso aurrian ei dabill./ Seme, beintzat ez ari aurrian (edo aurreregi) ibilli. .. áurrian etara, . (c). Norbait indarrez kanpora atera.. Kamareruak artu eta aurrian etara zeban... aurrian bialdu, . (c). esapidea. Pikutara bialdu. .. áurria artu, . (a). aditza. Tomar la delantera.. Goiz juan nitzan baiña ala be iruk artu zosten aurria. .. aurreraokuak euki, . (c). esapidea. Beste lehentasun batzuk izan.. Gure neskiak ezkontzia baiño aurreraokuak badauzkala diño. .. áurrera joan, . (c). esapidea. Azken gerratean Bizkai aldera, errepublikak kontrolatzen zuen aldera, joan.   Irse a zona republicana durante la última guerra civil.. Nazionalak Bergan sartu zienian aurrera joan zan familixa asko./ Bajakixan gure ama, anaiak-eta aurrian zittuana, ezta. Klem. .. aurre egin, . (c). esapidea. Frente eman.. Kreditua eskatzia erreza da, baiña gero ainbeste milloiri aurre egin biajako./ Arek aurre egingo loskio baitta aitta santuai be. . Sin. frente emon..
  • aurrékalde, aurrékaldia. (a). izena. Fachada, parte delantera, frente.. Gure baserrixan aurrekaldia edarra da, atzekaldia ez ainbeste. . Ant. atzékalde. aurrekalde ona egin, . (c). esapidea. Ondo-ondo berba eginez engainatu.. Arek amandriai aurrekalde ona eitten jao pagia artzeko orduan. ..
  • aurrelári, aurrelaríxa. (b). izena. Binakako pelota partiduan aurrean jokatzen duena.   En pelota, el delantero.. Aurrelarixak traba ein jotsak atzelarixai.. Ant. atzelari.
  • aurréra-kárga, aurréra-kárgia. (b). izena. Exceso de carga en la parte delantera.. Ant. atzéra-kárga.
  • aurréra-sárda, aurréra-sardía. (b). izena. Sarda zuzena, hortzak aurrera begira dituena.   Rastro con las púas hacia adelante.. Burdixa kargatzeko aurrera sardia bia da.. Sin. sarda-zuzen.. Ik. atzéra-sárda.
  • aurrerakára, aurrerakaría. (b). izena. Avance, progreso.. Zure semiak aspaldixan aurrerakara aundixa ein ddau eskolan. .
  • 1. aurrerapíde, aurrerapidía. (d). izena. Aurrera egiteko bidea.   Pie a avanzar en algo.. Banaukan berakin egun batzuk pasatzeko gogua, baiña berak pe etzostan aurrerapide aundirik emun da.
  • 2. aurrerapíde, aurrerapidía. (d). izena. Progreso, adelanto.. Urtiak joan eta urtiak etorri, eta euskera asuntuan ezta aurrerapideik ikusten. .
  • aurrésku, aurreskúa. (a). izena. Dantza ezaguna.   El aurresku.. An arasan jarritta iñok etaratzeko zaiñ. Asko aurreskuak eta, porsiakaso be presente. Sot. (AA BergEus) . aurreskua etara, . (-). "Salir a la plaza con la cuerda formada de dantzaris para bailar la sokadantza o aurresku.. Lehen aurreskua ataratzen zan sanjuanetan."(SB Eibetno). ..
  • aurreskulári, aurreskularíxa. (b). izena. Aurreskua dantzatzen duena. .
  • 3. ausi, ausíxa. (d). izena. Rotura, quebradura (de un hueso).. Radiografixan garbi azaltze i da ausixa. . Sin. apurtu.
  • 1. áuspo, auspúa. (a). izena. Fuelle.. Sua astintzeko premiñazkua da auspua. .
  • 2. áuspo, auspúa. (c). izena. En sentido figurado, pulmones.. Auspua bastante izurrauta jaukat, erre be eitte juat eta. . auspúa berotu, . (c). esapidea. Arnasa berotu.. Elgetara orduko majo berotuko jakok auspua. ..
  • auspo-iltza, auspo-iltzia. (d). izena. AUSPO-GILTZA. Abarkak, hauspoa edo gauza txikiak josteko iltze txiki bereziak, buru zapalekoak.. Ola kubiertiakin einddako abarkak, iltze txikixekin —auspo-iltzia edo esate ako—, arekin jositta. Martin. .
  • auspogin, auspogiña. (-). izena. "Follero, fabricante de fuelles." (SB Eibetno). .
  • auspokerixa, auspokerixie. (c). izena. (Leintz.) Ahozabalkeria, harrokeria.. "Udalako Erregie". Azelakotxe auspokerixie!, esango dau norbaittek titulue leiruaz bat. Baiñe... ez ba!, ezta auspokeixie, egi berdaderue baiño. (AA ArrasEus, 184. o.)..
  • autesta, autestia. (-). izena. (Antzuola.) "Aitzakia.. Arek mezetara ez juteko autesta ederra ipini zeban." (Lar Antz). .
  • auteste, autestie. (-). izena. (Aramaio.) "Pentsamendua, akordua, ideia.. Autesteik pe ez gauken ba ori pasauko zanik." (Orm Aram). .