izena
- atesaiétera, atesaiéteria. (d). izena. ATESAIETARA. Kanpoko atea bi zatikoa denean, goiko zatia. Behekoari ate, soilik.. Sin. ateérdi. Ik. saiétera.
- atetxákur, atetxakúrra. (b). izena. Aterako egokia den txakurra. Perro idóneo para guardar la puerta.. Nai bozue, neuk jaukat zuendako moduko atetxakurra politta..
- atezúlo, atezulúa. (c). izena. Ate bitartea. Resquicio de la puerta.. Onek basarriko atiok, bakizu, onek, bi zatiko ate onek; gu joan da, gabian ixi-ixilik atezulotik begira, Mikaela pipia erretzen. Eli. . Sarraila-zuloari ere deitzen zaio atezulo..
- átorra, átorria. (d). izena. Antzinako gizon-alkandora luzea. Camisa antigua de hombre.. Nik aittajuna ezautu naban, da arek atorra esate otsan. Eunezkua, belaunetaraiñokua. Don.. Ehunezkoa, belaunetarainoko luzea eta praken barrutik erabiltzekoa zela diosku. .
- atráso, atrasúa. (b). izena. Atraso. .
- atrébentzia, atrébentzia. (c). izena. Atrevimiento.. Atrebentzia bia da gero ori esateko. . atrebentzia ez bada, . (c). esapidea. Zerbait delikatua galdetzeko edo esateko sarrera formula.. Atrebentzia ezpada, zenbat urte daukazu?..
- atséleku, atsélekua. (d). izena. Atseden-lekua. Urrutitik sendorrak bizkarka ekarri behar ziren etxeetan, bide erdian atselekua egon ohi zen. Bi esola zutik eta gainean ohol bat, karga han utzi eta gero berriz erraz bizkarreratzeko. Descansadero para reposar las cargas cuando estas se acarreaban al hombro. .
- 1. atso, atsúa. (b). izena. ATXO. Anciana.. Ez kasoik eiñ atsuen esanai.. Ikutu despektiboa du askotan. ATSO-MASPASA idatzi zuen San Martinek, umorez. Arek ziran ardurak San Roke aurretxuan. Atso-maspasa batzuk ziarduen: «Juan ei dira Bilbora traje luzien eske.» (SM Ezten). . Ant. agúra. átsozar, atsozarra. (b). Atso, baina indartua. . Ant. agúrazar..
- 2. atso, atsúa. (c). izena. Emaztegaia edo emaztea. Broma antzean. Antzuolan asko esaten omen da. Mujer o novia.. Len plazan ikusi juat ire atsua. . Zaila da esatea zentzu maitakorra ala mespretxakorra duen; bigarrenetik gehiago, ziurrenik..
- átun, atúna. (a). izena. Atún, bonito. .
- atxbítarte égoe, atxbítarte égoia. (d). izena. ATXBÍTARTE ÁIZE. Udalatx-Anboto aldetik jotzen duen hego haizea. Viento que viene de la parte de Udalatx-Anboto. Suroeste, o quizás, más bien, Oeste-Suroeste.. Anboto aizia deitzen diote Elosun.. Ik. gaillégo áize, égoe, -i.
- 1. atxíkoria, atxíkoria. (b). izena. Kafeari nahasteko erabili ohi den produktua. Achicoria..
- 2. atxíkoria, atxíkoria. (c). izena. botanika Cichorium intybus. Achicoria. Landare adartsu eta hosto gutxikoa, izarraren formako lore zabal urdinak dituena. Bide bazterretan-eta hazten da..
- atximurkára, atximurkaría. (b). izena. ATXIMURTXIKÁRA. Pellizco.. Oinddio ezaun dot zuk ein zostasun atximurkaria. .
- 2. atxur, atxúrra. (b). izena. Maquinilla de afeitar no automática.. Atxurrakin kentzen da onduen bizarra. .
- 3. atxur, atxúrra. (b). izena. Mozkorra.. Atxur dezentia karriau giñuan atzo.. KERTEN ETA GUZTIKUA ere gehitu ohi zaio: Atxurra kerten eta guztikua arrapau juan. ATXURKILLIA ARRAPAU ere bai.. Sin. mozkor, trónpa, melokotóe, -i, atal.
- 4. atxur, atxúrra. (d). izena. Ehundegiaren bihotzari eusten dion topea. Tope de la excéntrica del telar.. Oni esate jakon, biotza, esate jakon eszentrika oni, ta oni biotzan mutur oni, orri esaten jakon atxurra, biotza ta atxurra. Josu. .
- 1. atxur, atxúrra. (a). izena. Azada. . átxurran eiñ, . (b). du aditza. ATXURRIAN EIÑ. Trabajar con la azada.. Ire eskuak atxurran eitteko baiño tabernarako obiak dittun. .. átxurra, átxurria. (c). izena. Aitzur lana.. Atxurria baiño obe da neskatia./ Atxurratik nator./ Atxurrara noia./ Atxurrarako mutill edarra da. . Ik. azálatxurra..
- átxurra, átxurria. (c). izena. Aitzur lana.. Atxurria baiño obe da neskatia./ Atxurratik nator./ Atxurrara noia./ Atxurrarako mutill edarra da. . Ik. azálatxurra.
- atzamarkára, atzamarkaría. (b). izena. ATZAPARKÁRA. Arañazo.. Ikusi zelako atzamarkarak ein ddostan arpegixan. .