izena
- 1. átze, átzia. (a). izena. La parte posterior.. Seminarixo atzia zuriz pintau dabe./ Atzia baiño aurria polittaua da. . Ant. áurre. Ik. óste. atzekúaz áurrera, . (b). adberbioa. Al revés, con lo de atrás para adelante.. Jertsia atzekuaz aurrera daukazu.. Ik. itxúlikaldera, aldrebes..
- 2. átze, átzia(k). (-). izena. Ipurdia(k). Nalgas, culo, trasero.. Txal orrek egundoko atziak dauzka. . Pluralean, batik bat.. atzian zulua izan, . (-). esapidea. Inor ez dela perfektua adierazten duen esapidea.. Aberatsa eta ederra eta nai dana izango da, baiña arek pe izango dau zeoze. Arek pe atzian zulua. . Sin. ipurdian zulua euki.. atzian gelditzekua ez izan, . (c). esapidea. Ausarta, aurrera egitekoa izan.. Zuk pentsauko dozu zure semia santua dala? Ba aura be ezta atzera gelditzekua. .. átzia émon, . (c). aditza. Bizkarra, ipurdia eman (zentzu literalean, batez ere).. Ez idak neri atzia emon da kontestaidak. .. atzeko otzik barik, . (c). esapidea. (Eibar.) "Lasai asko, zaratarik gabe, norberari botatakoa baino erantzun zorrotzagoa eman.. Plaentziatarren urteerak atzeko otzik bakuak izaten dira... atzetik ibili, . (-). . 2. atzetik ibili, . (b). Zintzotasunik gabe edo azpikeriaz jokatu norbaitekin.. Neri etxatak atzetik ibiltzia gustatzen, nik gauzak arpegira esaten jittuat. .. 1. atzetik ibili, . (b). esapidea. Norbaiti jarraika ibili. Besteak beste, faboreak edo arreta eskuratu nahirik. Julion atzetik ei dabitz urrengo elekziñuetarako./ Polizia atzetik ei dauka./ Neska orren atzetik jabik aspaldixan. ... átzetik émon, . (-). . 1. atzetik emon, . (b). dio aditza. Ibilgailu batek beste bat atzetik jo.. Atzo atzetik emon josten San Juango rektan. .. 2. atzetik emon, . (b). esapidea. (arrunkeria.) Uzkitik zakila sartu. Irudizkoetan, izorratu.. Kontuz ibilli ari, akordau orduko atzetik emungoske ta. ... atzé-mardo egon, . (d). esapidea. Ezer egin gabe egon, egonean egon. Lit.: ipurtaundi egon.. Zuek egon atze-mardo, lanak berez eingo dielakuan. . Oso galdua... atze ona euki, . (c). esapidea. Nahikoa diru edo baliabide izan edozein ezustekori aurre egiteko.. Urtebetian paruan egon arren, orrek eztauka billurrik. Atze ona dauka orrek. . Ik. atzékalde..
- atzé-bikotx, atzé-bikotxa. (d). izena. Ipurtalde gizenak eta bikoitzak dituen txahalaz "atze-bikotxak" dituela edo "atze-bikotxa" dela esan ohi da.. Ixkua aparta erosi jok ferixan. Atze-bikotxa.. Pertsona ipurtandiez ere bai. Sin. atze-doble..
- atzé-libre, atzé-libria. (d). izena. Atzea libre duena. Arropa, zapata... Zapata "atze-libriak" dio JJp.k:. Andrioi e, orrek takoi... orrek zapata atze-libriak. .
- atzékalde, atzékaldia. (a). izena. Atzeko aldea. Parte trasera.. Liburuan atzekaldian agertzen da ori.. Ant. aurrékalde. atzekalde ona edo txarra euki, . (b). esapidea. (Oñati.) "Atzekalde ona, txarra xakok: se dice de una persona de buena o mala conducta, de mucha o poca reserva de dinero." (Izag Oñ).. Ik. atze ona euki..
- átzeko zúlo, átzeko zulúa. (c). izena. Ipurzuloaren eufemismoa.. Tapaik atzeko zulua, puzkarti.. Ik. ipurzúlo.
- 1. atzelari, atzelaríxa. (b). izena. Pelotan, atzean jokatzen duena. Zaguero.. Atzelarixa aurrelarixa baiño obeto egon da. .
- 2. atzelari, atzelaríxa. (b). izena. (arrunkeria.) Homosexual masculino.. Mutill guapo ori atzelarixa ei da. .
- 1. atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (b). izena. Joan-etorria. Viaje de ida y vuelta.. Neuk pe eztakitt zenbat atzera-aurrera ein ddoten dentistiana./ Beste atzera-aurrera pare bat eiñ tratoriakin, da bagoiazek etxera. . Sin. joan-etorri.
- 2. atzéra-áurrera, atzéra-áurreria. (c). izena. Jende edo ibilgailu mugimendua.. Egundoko atzera-aurreria dabill gaur kamiñuan.. Sin. joan-etorri.
- atzéra-kárga, atzéra-kárgia. (c). izena. Gurdiak edo beste edozerk edukitzen duena atzealdea gehiegi kargatuz gero. Exceso de carga en la parte trasera del carro, camión, etc.. Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera. . Mozkor handiagatik ere esan ohi da, umorez: Atzo azelakotxe atzera-kargia eruan giñuan etxera.. Ant. aurréra-kárga.
- atzéra-sárda, atzéra-sárdia. (b). izena. Hortzak behera begira dituen sarda. Rastro con las púas hacia abajo.. Burdixa usteko atzera-sardia onena.. Sin. sarda-oker.. Ik. sárda, aurréra-sárda.
- atzerabíde, atzerabidía. (d). izena. Eragozpena. Obstáculo.. Belaxe eingoittugu zure papelak eta atzerabiden bat bada, abixaukotsugu. .
- 1. atzerakára, atzerakaría. (b). izena. Retroceso.. Atzerakara izugarrixa ein ddau gure errixak aspaldixan. .
- 2. atzerakára, atzerakaría. (b). izena. Higuina. Repeluzno.. Aren kuartuan sartziak atzerakaria emoten dau. . Atzerakaria emon, batez ere..
- 2. aukera, aukería. (a). izena. Oportunidad de elección.. Corte Inglesian izan giñan, eta Jesus! an dago aukeria.. Sin. eskójixa, eléjixa. aukerán, . (-). . 1. aukerán, . (c). adberbioa. Nire gustuz. Para mi gusto, puesto a elegir.. Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako./ Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe EGANak. .. 2. aukerán, . (b). adberbioa. Aukeratzeko moduan.. Postrerako sagarra ero tartia zeuan aukeran. ...
- áulamu, -o, áulamua. (b). izena. botanika ABÚLAMU, AGÚLAMU. Chenopodium album. Vulvaria.. Soro eta baratzetan oso ugaria den belar txarra. Laga ezkero metro bete inguru has daiteke. Hazia ugari eta erraz botatzen du eta horregatik jalgi baino lehenago atera behar dira..
- áulki, aulkíxa. (b). izena. ALKI. Banketa hankamotza, bizkarleku gabea. Taburete bajo, sin respaldo.. Txalak ostikaria bota zeban da esne-baldia, aulkixa ta danak aidian. . Behiak jaisteko-eta erabili ohi da..
- aundikeríxa, aundikerixía. (b). izena. Soberbia, alarde de vanidad.. Familixa ori aundikerixan oittuta dago./ Dana aundikerixia besteik eztauka orrek. .
- áundiki, áundikixa. (c). izena. Herriko dirudun, konde eta jauntxoei esan ohi zaie, eta baita haien antzeko izaten saiatzen direnei ere. Dícese de los ricachones, jauntxos, etc., y de los que intentan imitarles.. Erriko aundikixak nai zeben guztia eitten zeben./ Familixa ori beti izan da aundiki samarra. .