izena
- 1. asto, astúa. (a). izena. Burro.. Sin. asto beltzanak esan, aldrebes. Ik. térko. lenaoko astuana pasau: ez jaten oittu zanian il, . (-). esapidea. Jendea gauza txarretara ez dela ohitzen, alegia. Entzuleak esaera ezagutzen badu, lehen partea bakarrik esaten da... aztorautako astarra baiño sazkarraua izan, . (-). esapidea. (Eibar.) Oso zakarra izan. .. astuak pe gaztetan politak izaten ei dira, . (c). esapidea. "Norbait itsusia dela adierazteko konparazioa." (AAG Eibes). .. astuak jauzkak buztanpian, . (c). esapidea. Diru kopuru bati asko irizten zaionean esan ohi den esapidea.. Olako kotxe batek bost milloi balio jittuk. Astuak jauzkak buztanpian. .. astuak baiño lan geixao eiñ, . (b). esapidea. Lan asko egin... astua txalma ta guzti baiño astuaua, . (-). esapidea. (Antzuola.) Oso astoa. (Lar Antz)... astua makillara letxe oittu, . (b). esapidea. Egoera txar batera ohitu.. Aren andria astua maikillara leztxe einda euan. (AAG Eibes) .. asto joan eta mando etorri, . (c). esapidea. Zerbaiten atzetik ibili ondoren, ez lortu. Zerbait gaizki atera.. Aretxi pasau jakon asto juan ta mando etorri. ..
- 3. asto, astúa. (c). izena. Egurrak zerraz ebakitzeko erabiltzen den euskarria. Aparato de madera de cuatro patas que se utiliza para sostener los troncos que se han de cortar a sierra.. Sirrin-sarran jardun dau Antonik zerran, tronguak asto gaiñian jarritta. .
- astó-bánasta, astó-bánastak. (c). izena. Astoari gainean alde bietara jartzen zaizkion saskiak. Cestas que se le colocan al burro a los lados de su espalda.. Ipursaltoka asi zan astua, marmittak lurrera ta asto-banastak tripapera. . Sin. astozara (Eib.).. Ik. asto-txalma.
- asto-básta, asto-bastía. (c). izena. Astoari banastak edo beste zerbait jarri aurretik bizkarrean ipintzen zaion almoada antzekoa. Albarda, especie de almohadilla que se coloca sobre el lomo de los burros.. Asto-bastia ondo lotu ezian, alperrik da banastak lotzen astia.. Sin. básta, albarda.
- asto-próba, asto-probía. (c). izena. Prueba de arrastre de piedra con burro. .
- astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak.. Ik. ángailla, txálma.
- astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea Burrería.. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua. . Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten..
- astóbelarri, astóbelarrixak. (d). izena. botanika Ez dugu lortu izen zientifiko eta erdarazkorik. Zuztar beltza, asto belarrien tankerako hostoak eta krabelinaren itxurako lore horiak dituen landarea. .
- astókan, astokána. (c). izena. Okantximiloa baino handiagoa eta klaudia baino txikiagoa den okarana. Heldutakoan kolore urdina hartzen du. .
- astokárdu, astokardúa. (c). izena. botanika Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco.. Sin. kárdulatz, sorgín-órrazi.
- astólan, astolána. (c). izena. ASTOBIAR (EIB.). Lan astuna, nekosoa. Trabajo que requiere mucho esfuerzo.. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddakua dok. .
- astoperréjill, astoperrejílla. (d). izena. botanika ASTAPERREJILL. Petroselium hortense. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da. .
- astrápala, astrápalia. (d). izena. Zalaparta.. Gaur berandu jaiki non eta or ibili non goiz guztia astrapala baten./ Zuk astrapalia ugari ta lan gutxi./ Txirrita Plazentzian bizi izan artian, gertaera bat zala-ta naikua astrapala sortu zan. (SM Zirik). . astrápalaka, . (d). adberbioa. Presaka, korrika, zalapartaka. De prisa y corriendo, atropelladamente.. Etxe-alderia izan dou ta agostu guztia ibili ga astrapalaka. . Astrapalia darixola ere bai...
- ásun, asúna. (a). izena. botanika Urtica dioica. Ortiga.. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio. .
- asun-berótu, asun-berotúa. (c). izena. ASUN-BAIÑU, ASUN-BLASTIO. Asunekin emandako blastioa, zenbait gaitzetarako sendagai bezala erabili ohi dena. Azote de ortigas, método contundente usado contra algunas afecciones.. Gripia daukakela? Ori eztok ezer. Kendu erropia ta neuk emungostat asun-berotu bat./ Gure aittajuna-zanak sarri artzen zittuan asun-berotuak..
- asúnar, asúnarra. (d). izena. botanika ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da. .
- asunur, asunura. (-). izena. Asunen ura. Infusión de ortigas. .