izena
- atabal, atabala. (-). izena. "Atabala tanbor zapal eta zabala da, gerrira lotzen da eta esku bikin jotzen da." (SB Eibetno). .
- atabalero, atabalerua. (-). izena. "Musika taldietan atabala joten dabena, ritmua jartzeko." (SB Eibetno). .
átai, átaixa. (a). izena. Ataria. Portal, atrio.. Gaur ataixan bazkalduko dou, freskuao egongo ga ta.. Ateaurreari ere deitzen diote batzuek: Ataixan zeren freskuran prixa barik. RSBAPen hiztegi proiektuan (Ik. sarrera eta bibliografia) zera topatu dugu: "La voz simple aria con la significación de zaguán, o entrada de una casa, solo es corriente y se entiende en Vergara (o lo menos en Guipúzcoa) siendo así que la voz compuesta Ataria es usual en todo el País Bascongado, para significar la puerta principal o frente de la casa, de manera que para expresar que un hombre se halla a las puertas de su Casa, se dice: atarian dago. De la observación del siginificado de la voz simple Arija, compuesta de de ate Puerta, y arija Zaguán, se colige que la voz simple arija es lexitimamente Bascongada y debe extenderse a todos los Dialectos en la misma significación que tiene en Vergara." Gure lagun baten amamak erabiltzen omen zuen arixa atari esateko. (Soraluze). .
- atáju, atajúa. (a). izena. ATAJO. Atajo.. Atajutik joanda lenao aillegauko zate.. Bidezidor zentzuan ere bai, bidezidorretik atajatu egin ohi delako edo. . atajúa artu, . (b). Atajar, coger un atajo.. Ataju aundixa artzen da Landatik Ozaetara joateko...
- atáka, atakía. (d). izena. Labe-ahoa. Ogi, kare edo beste edozein laberena. La boca del horno.. Atakia zabaldu eitte akon, da geo beetik etaa karia, atakati. Cand. . Ik. labe-atáka.
- 1. atal, atála. (b). izena. Gajo de naranja, diente de ajo, etc.. Berakatz atal bat geratze jat bakarrik.. Laranja eta berakatzena, batez ere.. Ik. arbi-atala trabau.
- 2. atal, atala. (c). izena. Ipurmasaila. Glúteo. . Azelakotxe atalak (edo ipurratalak) dauzkan.. Ipurratal gehiago.. Sin. ipurmatráilla.
- 3. atal, atala. (c). izena. (adierazkorra.) Mozkorra.. Felipek kriston atala jaukan atzo.. Sin. atxur, melokotóe, -i.
- atárramentu, atárramentua. (d). izena. Patua. Destino, paradero. . Azkenian gixajuak atarramentu txarra euki juan./ Azkenian eztakitt ze atarramentu izango daben.. Atarramentu txarra edo dudazkoa..
- áte, atía. (a). izena. Puerta. . ate-bikotx, ate-bikotxak. (d). Bi orriko atea, ezker-eskuma, alegia.. Guk atiak esaten jau, ate-bíkotxak. Don. . Ik. ateérdi..
- atéaurre, atéaurria. (c). izena. Kanpoko atearen aurrealdea. .
- atebúru, ateburúa. (c). izena. Kanpoko atezuloaren goi partea. Dintel (zentzu zabalean).. Erremu eguneko kurutzia ateburuan ipintzen da. Don. . Ik. giltzáarri, kargádero. ateburúko, ateburukúa. (a). izena. Ate gainean egoten den egurra edo harria. Atea baino zabalagoa izan behar du, eta sendoa, goiko pisuari euts diezaion.. Bai, ari ateburukua. Don. ..
- ateburúko, ateburukúa. (a). izena. Ate gainean egoten den egurra edo harria. Atea baino zabalagoa izan behar du, eta sendoa, goiko pisuari euts diezaion.. Bai, ari ateburukua. Don. .
- ateérdi, ateerdíxa. (d). izena. Atea goi eta behe, bi zatitan partitua dagoenean, goiko partea. Hoja superior de la puerta.. Atia, ta goikuai ateerdíxa. Don. . Behekoa ate, soilik.. Sin. atesaiétera.
- atéeta, atéetia. (c). izena. (Oñati.) "Toda la delantera .
- ategórri, ategorríxa. (d). izena. Uberan hala esaten zaio hilerriaren kontra dagoen bataiatu gabekoen edo "gorrien" kanposantu txikiari. Ez ei dago inor lurperatuta.. Kanposantu gorrixa ere esaten zaio..
- atekriskéta, atekrisketía. (c). izena. ATEKISKETA. Picaporte.. Atekisketa gaiñeko danak dorauak./ Konde gaztia, gizon alako... gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen-da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus) . Ik. kriskéta.
- atémarko, atémarkua. (b). izena. Marco de puerta.. Antxitxiketan nendorrela atemarkua jo eta kriston gaztaikua artu najuan. . Ik. bentána-márko.
- atenzíño, atenziñúa. (a). izena. Atención. . atenziñúa emun, . (c). Llamar la atención. . Zelako jardiña dauken... atenziñua emutekua./ Da ola atenziñua emun kuartelian, sarjento zaztarren batek entzuten baldin bazoskun. Don...