Kategoria gramatikala
Forma mugatua
gaztaiñía
Aldaerak
kastaiña
Izen zientifikoa
Castanea sativa
Esanahia
Castaña, castaño. (Arbolari berari, gaztaiña-arbola ere bai. ·
Jakingarriak
Euskal Herrian oso ugari izan da, baina gaur urrituta dago, aspalditxo gaitz batek gehienak hondatu baitzituen. Gaztaina oinarrizko jakia izan da gure artean punturarte. Gaztaina mota batzuk: abadiñaua, aritzaua, atalua, arrate gaztaiñia edo goiz-gaztaiñia, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia, orri beltza, txapardua, txertakia... Mertzedesek dio inoren terrenoan sar zitezkeela arbolak. Len erozein lekutan ipintten zan arbolia. Zure terrenuan be igual nik, da! ipini arbolia ta kitto. Zuk pe igual nerian. Oin danak ganbixau zien orrek. Gaztaiñia ta ola ipintten zan. Gaztaiñia jeneralian. Iñon terrenuan. Mertz.
Esaera
- Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die. (c). Esaera.
Ikustekoak
- gaztáiñerre, gaztáiñerria. (b). Izena. Castaña asada. “Gaztaiñerriak dauzkau afaltzeko.” Esamoldeak: gaztáiñerre-jan, gaztáiñerre-jana. (c). Izena. Gaztainerreekin egindako otordua. “Gaztetan gure kuadrilliak urtero eitte giñuan gaztaiñerre-jana Domusantu egunian.” Gaztáiñerre (egúna). Izen propioa. gaztáiñerre. Eibarren azaroko bigarren astelehena, Osintxun hirugarrena. Bi leku hauetan ÁNIMEN ere deitzen zaio egun honi. Bergaran eta Uberan, berriz, Domusantu eguna. Osintxun eta Eibarren ohitura da lagun taldea bildu eta afaria egitea, gaztaina eta guzti, jakina. Uberan ere bai, nahiz eta aldi batean galduta egon den.
Oharrak
Ik.<b> alaba bakar, gaztaiñerre.</b>
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
gaztáiña, gaztaiñía.
(a).
Izena.
Castanea sativa.
kastaiña.
Castaña, castaño. (Arbolari berari, gaztaiña-arbola ere bai. ·
“Bizkaixa onena, gaztaiña ale aundixa bez; bestiak, abadiñauak eta, eukitzen juen ipurdia aundixaua, baiña bizkaixa ale kuriosua izaten zuan, oso gozua jateko; diferenzia aundikuak dittuk gaztaiñak, e. Klem./ Gaztaiñatan egongo dia, geurian zerenak akordatzen naiz, lenengo goiz-gaztaiñia, Arrate gaztaiñia esaten gontsan; bizkeixa bigarrena; abadiñaua, irugarren batze zana; orrek etapaka zela etortzen zien frutua; gero txapardua, gero orri beltza, irurixa, iñarmentua, aritzaua; orrek geurian zerenak. Don.”
Euskal Herrian oso ugari izan da, baina gaur urrituta dago, aspalditxo gaitz batek gehienak hondatu baitzituen. Gaztaina oinarrizko jakia izan da gure artean punturarte. Gaztaina mota batzuk: abadiñaua, aritzaua, atalua, arrate gaztaiñia edo goiz-gaztaiñia, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia, orri beltza, txapardua, txertakia... Mertzedesek dio inoren terrenoan sar zitezkeela arbolak. Len erozein lekutan ipintten zan arbolia. Zure terrenuan be igual nik, da! ipini arbolia ta kitto. Zuk pe igual nerian. Oin danak ganbixau zien orrek. Gaztaiñia ta ola ipintten zan. Gaztaiñia jeneralian. Iñon terrenuan. Mertz.
.
ohar bat
Esaerak:
Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die.
(c).
Esaera.