izena
- azúela, azúelia. (c). izena. Egurra lantzeko balio duen aitzurraren antzeko tresna. Azuela.. aixkoriakin da azueliakin. Azuelia da atxurran modukua. Oiñ, gero naziño-naziñotikan diferentiak dia; batzuk portugesak kerten-motzak eta okerrauak izaten dia, ba ola joteko, arapuari bueltan, ezpala soltau ezteiñ. Juantxo. .
- azúkar, azúkarra. (a). izena. Azúcar. .
- azúkar-óntzi, azúkar-ontzíxa. (c). izena. Azucarero. .
- azúkar-tóntor, azúkar-tontórra. (b). izena. Terrón de azúcar, azucarillo.. Iru azukar-tontor botatzen jat kafiai.. Azukarillo entzuten da gero eta gehiago. .
- azúnberdi, azúnberdixa. (c). izena. Azunbre erdi. Medio azumbre (1 litro).. Egunero azunberdi esne eraten dot. . Gure mutikotan artean normala bazen ere, aspaldian ez dira isurkinak azunbreka neurtzen, litroka baizik..
- azúnberdiko, azúnberdikua. (c). izena. AZUMERDIKO. Azunbre erdi (litroa) hartzen duen metalezko ontzia. Cierto recipiente de hojalata en el que cabe un litro.. Ekarrizu azunberdikua, garrafoian zenbat litro ardao gelditzen dan ikusi biot eta.. Ontzi hau erabili izan dute esne-saltzaileeek, ardodunek eta abarrek. .
- ázunbre, ázunbria. (c). izena. Azumbre, medida de capacidad (2 litros).. Azunbre bat ardao eran giñuan bixon artian. .
- 1. azur, azúrra. (a). izena. Hueso.. azurretaraiño egon, . (c). esapidea. Kokoteraino egon... azurretaraiñoko billurra sartu, . (c). esapidea. Izutu... ázurrak berdínddu, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete. Llenarse, saciarse.. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta.. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke. .. azurra eta azala izan, . (c). esapidea. AZURRA ETA AZALA GELDITTU. Oso argala egon.. Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian. ..
- 3. azur, azúrra. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Normalean kolore ilunagoa dauka eta samurrago egiten du zart.. Da ontara artzen bozu bere azalen direziñuan, orduan azurra be bape pitzatu barikan labratzen da. Juantxo.. Ik. giarra, -e, biotz.
- 1. baba, babía. (a). izena. botanika Phaseolus vulgaris. Indaba, babarruna. · Alubia, judía . Babak dare bazkaltzeko./ Pinttana danian tolosa-babia. Babia, gorri-biribilla, izeten dok gorrittik beltzera eitten daben ori, da pinttana danian da biribillian tolosa-babia. Gero beste bat pinttana izeten dok luzenkia, da orri baba pinttana. Klem.. Hona hemen baba klase batzuk: baba gorri, -xa. Sinonimoak: Tolosa baba, -ia; tolosana, -ia; baba pinttana, -ia (zuri-beltza, pinttoa), baba beltz, -a (kolore beltzekoa, ez nahastu izen bereko Vicia faba-rekin). Zurietan baba zuri, -xa; baba zuri riñona.. komentario 1 Ik. tolósana, riñóna, tolósa bába, pínttana. babá-lora, babá-loria. (b). izena. Flor de alubia. .. babá-lora, . (-). .. babá-lasto, babá-lastua. (c). izena. El tallo, la planta de la alubia.. Idaurrakin jota babak aletu, ta gero lastua ganauei emoten jau. .. babá-jan, baba-jána. (b). izena. Comilona de alubias.. Biar baba-jana daukau Uberan. .. babá-ale, babá-alia. (a). izena. Baba-garaua.. Aurten baba-ale txikixa dago.. BABA-BÍRRI. Ik. bírrin.. baba-kanpaiak jo, . (-). esapidea. Bazkal ordua heldu.. Baba- kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biarko juagu. ..
- 2. baba, babía. (b). izena. Ampolla que se levanta en la piel.. Atxurran jardun dot eta babiak urten dost eskuan./ Zapata barrixak babak etaratzen doste. .
- babá-lápiko, babá-lápikua. (c). izena. Baba egosi lapikokada, antzinako ohizko jatordua. Puchero de alubias.. Eguardixan baba-lapikua. Gaiñera len gurian usatzen zan, kuadrilla aundixa be bai, ni gaztia nitzanian gurian pare bat mirabe be bai, da beratzi bat lagun, zortzi-beratzi bat lagun beti. Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. Erditti, e; da zurezko koillarak. Hil. .
- babá-lasto, babá-lastua. (c). izena. El tallo, la planta de la alubia.. Idaurrakin jota babak aletu, ta gero lastua ganauei emoten jau. .
- babá-lora, babá-loria. (b). izena. Flor de alubia. .
- 1. babálora, babáloria. (c). izena. Baba landarearen lorea..
- babáparrako, babáparrakua. (c). izena. BAÁPARRAKO. Planta de judía verde, vaina.. Babaparrako saill edarra daukau./ Babaparrakua aurten berandu dator.. Leka da babaparrakoaren fruitua. Lekak ematen dituen sailari babaparrako sailla esan ohi zaio. . Ik. léka.
- báe, báia. (c). izena. Bahea. Irina eralgitzeko tresna. Cedazo para cerner harina.. Baia da iriña pasatzekua; sedazkuak izeten zien leen. Galbaia da garixa pasatzekua. Baiak egoten zien bata bastuaua, bestia fiñaua. Fiñakin eiñ ezkero... bi ogi klase eitte zien, basilloria esaten jakon bati. Eukitzeban ba zera arek asko, birriña ero, bastuaua, bae bastuauan pasauta egoten zan-da. Bae fiñian pasau ezkero zuri-zurixa ogixa. Aniz.. Galbaheak bitarte zabalagoak ditu.. Ik. eralgi.
- 1. baiben, baibéna. (b). izena. Vaivén, balanceo.. Kostako trenak egundoko baibena zeukan len. . báibenka, . (c). adberbioa. Balantzaka. Balanceándose.. Ondoeza ein dda baibenka aillegau nitzan etxera.. Sin. bálantzaka.. baibéna zaindu, . (b). Oreka mantendu. . Oinddio eztau bizikletan ikasi; puxkat baibena zaintzen bakarrik.. Txikitan sarri erabiltzen genuen esaldia...