Skip to main content

kótzara

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
kótzaria
Aldaerak
ótzara
Esanahia
Saskia. Zumitzezko zapala, batik bat. · Cesto.
Jakingarriak
Askok zesto deitzen dio gaur edozein saskiri. Baina adineko hiztun on askok zumitzezkoei (batik bat) kotzara, eta zumezkoei zesto. Eta badira guztiei kotzara deitzen dietenak ere. KOTZARA ZABALA deitzen zaio zabala eta zapal-zapala denari. Kotzara zabala. Gaztaiña erriak jateko, soora, lanian zebitzenian jorran da, meriendia ero amarretakua eruateko. Lenao (gaztainak jateko) maixan be ez i zuan jartzen: lurrian da bueltan jarritta. Don.
Ikustekoak
  • zésto, zestúa. (a). Izena. Esku-saskia. · Cesto. Artu zestua ta ekarri arrautzak. Izen generikoa da eta askorentzat bakarra..
  • ótarra, ótarria. (d). Izena. Esku-saskia. · Cesto. Berak ezpaeukan animoik, istantzerarte ibilli lanian, da artu otarria ta etxera aguro, laga afaixai-tta. Hil.”
  • íjitto-zésto, ijítto-zestúa. (c). Izena. Zumezko otzara. · Cesto de mano de mimbre. Gurian betik arrautzak ijitto-zestuan eruate zien plazara.
  • azì-kótzara, azí-kótzaria. (d). Izena. Zumitzezko saski borobilkotea eta txiki samarra, batez ere garia, artoa eta abar ereiteko erabiltzen dena. · Cesto pequeño y redondo de fleje que se utiliza principalmente para la siembra. Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta jezian, olakotxe azi-kotzariakin ereitten juen, tirrrrri, tirrrri... Klem.” Horrela definitzen du Don.k: Bai, garixa ereitteko esku ona bia zuan, lenaoko zarrak oittuta Zumitzezkua, eskulekua arkuan gaiñetik dabela, luzenkia. Metro erdi inguru luzenka, azi-kotzaria. Gain libria, eskulekua erdi-erdittik, gaztaiñiakin eindda..
Oharrak
Ik.<b> azi-kotzara, ijitto-zesto, otarra, zesto.</b>
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

kótzara, kótzaria. (c). Izena. ótzara. Saskia. Zumitzezko zapala, batik bat. · Cesto. Kotzarakara arrautzia apurtu jakon astotik jausitta./ Gure aittak ipiñi, kotzaria esaten jakon, kotzara aundixa bete gaztaiña. Geuk jaten ezkiñuzenak txalendako. Mertz.” Askok zesto deitzen dio gaur edozein saskiri. Baina adineko hiztun on askok zumitzezkoei (batik bat) kotzara, eta zumezkoei zesto. Eta badira guztiei kotzara deitzen dietenak ere. KOTZARA ZABALA deitzen zaio zabala eta zapal-zapala denari. Kotzara zabala. Gaztaiña erriak jateko, soora, lanian zebitzenian jorran da, meriendia ero amarretakua eruateko. Lenao (gaztainak jateko) maixan be ez i zuan jartzen: lurrian da bueltan jarritta. Don.. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak