izena
- baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona. Trabajador forestal, leñador.. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen. . Sin. egur-mútill.
- basojabe, basojabia. (-). izena. Basoaren jabea.. Ba egurra segun erositta-ero, basojabiana-ero, zetaa ixate zan tratua. Cand. .
- basókan, basokána. (d). izena. Okaran basatia, txertatu gabea. .
- basózigarro, basózigarrua. (c). izena. botanika BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena. Clemátide. Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita. . Ik. áixen.
- básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko. Baste.. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako.. Ik. asto-básta.
- bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna.. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria. .
- bastokeríxa, bastokerixía. (b). izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat. Ordinariez, groseria, obscenidad.. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill. .
- batáioleku, batáiolekua. (d). izena. BATIOLEKU. Pila bautismal.. Elizara jundakuan, mutikuak eta kuriosidadia betik egoten da olako gauzak ikusteko ta, ze dago, ta ori bataiolekua da. Don. .
- 1. batan, batana. (d). izena. Ehundegiaren orrazia; ehotzen ari den oihalaren zutariak handik pasatzen dira, eta zeharraria pasatzen den bakoitzean ehuleak orrazi honekin kolpetxo bat ematen dio oihalari asentatu dadin. Batán.. Oni, batan esaten jakonai, egurra esaten otsen, egurra, egurra. Josu. . Sin. egur..
- 2. bateko, batekúa. (b). izena. Meza sartu baino ordu laurden lehenago, Uberan behintzat, jo ohi zen kanpai-hots bakarra.. Batekua jo dau ta guazen bixkor. . Ik. iruko. bateko... besteko..., . (c). esapidea. BATIAN... BESTIAN.... Unas veces... otras.... Bateko soiñoko berrixa bia dabela, besteko zapatillak..., orren eskabidiak eztauka akaburik./ Batian katarruakin, bestian ama gaixoik, ezta sekula lanera etortzen. ..
- 2. batz, batza. (c). izena. Patsa. Dolarean estutu ondoren geratzen diren sagar hondakinak. Restos de manzanas, después de haber sido exprimidas en el lagar.. Batza gustora jaten dau ganauak. . Baita sagardoak irakiten duenean gora botatzen duen zikinkeria ere..
- batzáille, batzaillía. (c). izena. BATZEILLE. Biltzailea, zerbait batzen duen pertsona.. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem./ Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei [saltzen zotsen]. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil./ Batzailliak ibiltze zien, da batzailliak ardi zarrak batu ta eruan itte zittuen. Aniz. .
- bázkai, bázkaixa. (a). izena. Eguerdiko otordua. La comida. bázkaittan, bázkaittatik, bázkaittara, bázkaittarako: bazkaritan, bazkaritara, bazkaritarako. En la comida, de comer, a comer, para comer.. Bazkaittan gendela sartu zien lapurrak./ Biar tianera noia bazkaittara./ Bazkaittatik zetozela arbolia jo eben./ Ze daukau gaur bazkaittarako? . Etim.: «bazkarite», ziurrenik.. bázkai pasaría eiñ, . (b). esapidea. Bazkari arina egin edo bazkaltzeko ohitura bete. Cumplir con el trámite de la comida, o comer ligeramente.. Itxoidazu puxkat. Bazkai pasaria eiñ da belaxe nator. .. bázkai legía eiñ, . (c). esapidea. Bazkari arina egin. Comer ligeramente.. Ez giñuan gauza aundirik jango, baiña bazkai legia ein giñuan beintzet. . Bazkai pasaria ez da nahi eta nahi ez bazkari arina, eta bazkai legia, berriz, bai. Biak esanahi berdintsua dute baina bada diferentziatxo hori...
- bazkai seko, bazkai sekua. (-). izena. (Antzuola.) "Lapikokoa ez zen janariari, batez ere ogibitartekoari, esaten zitzaion.. Basarrikuak eskolara etortzen zienian ekartzen zeben bazkai sekua, eta emen jate zeben. Ekartze zeben txokolatia, gaztaia..." (Lar Antz). .
- bazkálaurre, bazkálaurria. (c). izena. El momento anterior a la comida.. Enotsan bazkalaurrian esan, janak gaitz eingo zotsan da.. Ant. bazkálondo, bazkáloste.