izena
- béi, béixa. (a). izena. Vaca.. Lehenengo txahala egin dutenei bei gazte. Hiru behi klase ziren gure mutikotan: suizak, kolore grisekoak, bei-pinttak edo holandesak (pinttoak), eta bei-gorrixak edo pirenaikak.. Ik. biáe. beigórri, beigorríxa. (b). Vaca del país, de raza pirenáica.. Beigorrixak esne gutxiao emuten dabe baiña gogorrauak die.. Pirenaika ere deitzen zaio. Basoan ibili ohi direnak arraza honetakoak dira.. Ik. errí-béi, basábei..
- bei-gaztáe, -i, bei-gaztáia. (b). izena. Queso de leche de vaca. .
- bekárra, bekarría. (d). izena. Begiko makarra. Legaña.. Oinddio bekarrak kentzeke nator.. bekarráik pe opa ez, . (c). esapidea. Borondate txarrekoa, gutxikoa izan.. Eztotsa iñoi bekarraik pe opa...
- 1. béla, belía. (a). izena. Corvus coronae. Corneja.. Gabian uso, goizian bela, . (d). esaera. Gauen alai, goizean triste. Parranda biharamunetan, aje egunetan, esana. .. beliana egin, . (-). esapidea. (Eibar.) AAG E. "Anka egin, ospa egin.. Iñori ezer aitzen emon barik beliana eiñ eban... beliak ez eruan, . (-). esapidea. "Ez da ezer gertatuko, belea ez da etorriko bila.. .. belía égondako ésolia baiño obía, . (c). esapidea. Gauza bat jateko eskasa dagoenean hau esanez kontsolatu ohi da:.. Etxaok edar-edarra, baiña belia egondako esolia baiño obia bai beintzet.. Delako esola kakaz betea gelditzen da. Ipuin zaharren baten oihartzuna ote? . Ik. úso.. bela bela kandela, . (-). Antzina umeek eskolarakoan belak ikusten zituztenean zera kantatu ohi zuten: Bela bela kandela, ordubixak joittuela, maixua etorriko dala paluakin emotera. Aitari entzuna. Amak honela dio: Bela bela kandela, ordubixak jo dabela, maixua etorriko dala azotiak emutera.. Ik. belazar, belatxinga. . Ik. belátxinga, belazar..
- beláiño, belaiñúa. (a). izena. Niebla.. Sin. erlaiño (Elos., Oñ.).. Sin. erláiño. belaiñúa sartu, . (c). esapidea. Behelainoz bete dena.. Urbixan belaiñua sartu jakuan da ezkiñuan metro betera ikusten. ..
- belárrezkiñako, belárrezkiñakua. (b). izena. Belarrondokoa. Torta, bofetón en la cara.. Belarrezkiñako bat emungotsut gero e!. Sin. matraillezkiñako, zaplára, zaplatéko, matrailléko, belárrondoko.
- 1. bélarri, bélarrixa. (a). izena. Oreja, oído.. Kanturako belarri onekua da. . Sasixak belarrixak dauzke, . (-). esaera. "Gutxien espero dugun tokian ere norbait egon daiteke, eta kontuak entzun ditzake." (Lar Antz)... egaran itteko mooko belarrixak, . (-). esapidea. "Belarri haundiak.. Egaran itteko moduko belarrixak jeuzkan." (Lar Antz).. belarrixak makurtu, . (-). esapidea. "Apaldu.. Etzeuan ze iñik; entzun biarrekuak entzun, belarrixak makurtu ta etxea etorri giñan." (Lar Antz). .. bélarrixak berótu, . (-). . 1. belarrixak berotu, . (c). esapidea. Norbaiti luze hitz egin, zerbaitetaz konbentzitu nahian, norbaitegatik gaizki esaka, etab. Calentar los cascos a alguien.. Batek esan da esan da esan jardun, da entzun da entzun da entzun eitten dabenai, belarrixak berotu eitte jakok. Zeozeaittik e, beste bateaittik gaizki esaka ero: belarrixak berotu jotsak arek. Klem. .. 2. belarrixak berotu, . (c). esapidea. Jo, zapindu. Pegar, zurrar.. Mutikua!, etortzen banok orra neuk berotukostat belarrixak. ... bélarrixak etára, . (b). esapidea. Sacar las orejas, zurrar.. Aittajuna etortzen bada belarrixak etarakosku. .. belarri garbixak euki, . (-). esapidea. "Urrutitik entzuten duenarengatik edo entzun behar ez duena entzuten duenarengatik esan ohi da.. Belarri garbixak dauzka Mari Karmenek." (Lar Antz). ..
- belárriko miñán bédar, belárriko miñán bedárra. (c). izena. botanika BELARRI-BEDAR. sedum album. Belarri belarra, teilatu belarra. Uva de gato.. Teilatu gainetan eta egiten den kaktus tankerako landare potolotxoa. Laminetan egoten da eta hauek estutu ezkero sendagai den ura botatzen du. Bere izenak dionez belarriko mina kentzeko erabiltzen da, baina oso indartsua da eta, beraz, kontuz erabiltzekoa. Rhodiola rosea delakoari ere ematen zaio izen hau; landatuta ikusi dugu zenbait baserritan. Erabilpen berdina du..
- 1. belátxinga, belátxingia. (c). izena. Pyrrohcorax graculus. Bela mokohori eta hankagorria bandadatan ibiltzen dena. Grajo, chova.. Rioja aldian belatxinga bandara galantak ikusten die. .
- 2. belátxinga, belátxingia. (c). izena. Corvus monedula. Grajilla.. Belea baino txikiagoa. Sin. bela txiki..
- beláun, beláuna. (a). izena. Rodilla. . belaun gorrixetan jarri, . (-). esapidea. "Belauniko, praka eta galtza barik." (Lar Antz). ..
- belaunbúru, belaunburúa. (c). izena. Rodilla, extremo de la rodilla.. Belaunburua aundittuta daukat. .
- béllu, bellúa. (-). izena. botanika Izena jaso dugu, baina ez dakigu zein landare den..
- belozidáde, belozidadía. (a). izena. Velocidad.. Egundoko belozidade arpegixakin ibiltzen da motorrian.. Sin. abixadía.