Skip to main content

izena

  • bero-galda, bero-galdia. (-). izena. (Eibar.) Bochorno. . Ik. euzki-galda.
  • beroáldi, beroaldíxa. (b). izena. Momento de acaloramiento.. Soiñua joten ikasten gogor asi nitzuan, baiña beroaldixa pasau jatan da ziero lagata jaukat. .
  • berogárri, berogarríxa. (d). izena. Manta, abrigo, cosa que abriga.. Otz dago ta berogarrin bat botaizu zure oian. .
  • berotásun, berotasúna. (a). izena. Calor. Sobre todo el desprendido por algo. También calor humano.. Egundoko berotasuna botatzen dau makina onek.. Bero eta berotasun ez dira guztiz berdinak. Normalean berotasuna objektu batek eman edo botatzen duenaz ari garenean esaten da. .
  • 3. berotu, berotúa. (b). izena. Sofocón.. Demaseko berotua artu giñuan muebliak jasotzen. .
  • 4. berotu, berotúa. (b). izena. Paliza.. Berotu on bat merezi dau mutiko diabru orrek. .
  • bérro, bérrua. (c). izena. botanika Nasturtium officinale. Berro.. Ur fresco eta garbiko errekatxo eta iturrietan hazten den landare hau oso estimatua da entsaladan jateko, Araba aldean, batik bat. Kirtena hutsa du barrutik, zuztarrak uretan edo ur inguruan izaten ditu, eta arrabete bat edo bi hazten da..
  • berro-máats, berro-maátsa. (d). izena. botanika Vaccinium myrtillus. Ahabia.   Arándano. Sin. ábixa.
  • bérso, bérsua. (a). izena. BÉRTSO. Bertsoa.. Adinekoei berso eta bersolari entzuten zaie; orain bertsolari eta bertso gehiago, agian.. ber(t)suak etara, . (-). esapidea. Norbaitek gauza arraro edo zelebreren bat egiten duenean, Zuri oinddio bertsuak etarakotsue esan ohi da. Antzina gertaera edo portaera bereziak zirela-eta bertso-paperak argitaratzeko zegoen ohituraz ari da hau.   Publicar bersos. Se usa como locución cuando alguien tiene un comportamiento supuestamente estrafalario, aludiendo a una antigua costumbre.. Bueno, bueno, daukazun edadiakin da dantzara; zuri oinddio bertsuak etarakotsue./ Or ibiltzen dok kamiño baztarrian aintxintxika; oinddio bertsuak etarako jotsek.. Sin. koplak etara.. Ik. bersó-pápel..
  • bersó-pápel, bersó-pápelak. (d). izena. BERTSO-PAPEL. Versos impresos en un hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra.. Alako basarriko neskiak nobixuai laga jotsan beste batekin asteko, urtetan alkarrekin ibilli ondoren. Nobixuorrek bertso-papelak etara jittuan da Erramu-zapatu egunez saltzen baztar baten. Neskian aittori joan dok eta berso-papel guztiak erosi i jotsan. Klem.. Ik. kantapápel, ber(t)suak etara.
  • bersolári, bersolaríxa. (a). izena. BERTSOLARI. Bertsoak botatzen dituena. .
  • 1. bérsota, bérsotia. (c). izena. BÉRSUETA, BÉRTSOTA, BÉRTSUETA. Bertsolaritza.. Neri bersotia beti gustau izan jat./ Len etxakon bersotiai oingo inportantziaik emoten. .
  • 2. bérsota, bérsotia. (c). izena. BÉRSUETA, BÉRTSOTA, BÉRTSUETA. Bertso-jardunaldia.. Atzo bersueta ederra egon ei zuan pelotaleku barrixan. .
  • 1. berun, berúna. (d). izena. Plomo.. Tuberixak berunezkuak izate zien len.. Bergaran orain plomo esaten da, baina adinekoek berun ezagutzen dute eta batzuek erabili ere bai. .
  • 3. berun, berunak. (-). izena. (Eibar.) Mordazas de plomo. .
  • bésabe, bésabia. (d). izena. Arbolaren adar oker eta lodia, batez ere pagoarena. .
  • 1. besakara, besakaría. (c). izena. Besakada, besoak bete gauza.   Brazada.. Joan txabolara ta besakara bat egur ekarri.. Sin. besára.
  • 2. besakara, besakaría. (c). izena. Golpe de brazo.. Egundoko besakaria bota najotsan pelotiai ta kale. .
  • besanga, besangia. (d). izena. Arbola-burutik irteten den adar handia.. Besangak pa, len adarra jotako arek, adar moru(ko) aek zarrak; gorau dauana barik, adarra jo ta geitxuaz-geitxuaz faten da; pao zarrak eta eukitze ittue ba onek adar senduok, orretxek die besangak. Cand.. Bereziki pago zaharrek, erdiko enborra inausitakoek, alboetara izaten dituzten adar sendoei ematen zaie izen hori. Besanga horiek txondorrean ipintzeko txikitu egiten zituzten. .
  • besápala, besápalia. (d). izena. Omóplato.. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian besapalia esaten jakok. Don. .
  • 1. bésape, bésapia. (c). izena. Sobaco.. Besapiak urratuta dauzkat. . Sin. gáltzarpe.
  • besára, besaría. (c). izena. Besakada.. Botaixozu besara bat bedar txalai.. Sin. besakara.
  • besarte, besartie. (-). izena. (Leintz.) Beso artea.. Itxurie harek pe harrapau juan norbait besartien ta ni eta nire bizikleta kontuok ahaztu. (AA ArrasEus, 190. o.). .
  • 1. beso, besúa. (a). izena. Brazo.. besó-kerten, besó-kertenak. (b). Beso mardulak.. Orrek jauzkak beso-kertenak! ... besuak urten, sartu, . (c). Padecer una luxación.. Besuak urten egiten duenean SARTU egin behar izaten da. ..
  • 2. beso, besúa. (d). izena. Oihalgintzan, anezka alde batetik bestera ibil dadin bultzadak ematen dion ehundegiaren pieza.. Oni palua gaztiak; zarrak besua; formia beso bat ola, ta beso au zan ual baten bidez anezkiai bultza eitten otsana. Josu. . Sin. pálo.