izena
- bíllotx, billótxa. (a). izena. BILDOTX. Bildotsa, arkumea. Cordero.. Urtebete duena eta aurrerako lagatzen dena: urtebillotx.. Ardixan kulpak bildotsak pagau, . (-). esaera. (Antzuola.) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz). .. bíllotxak apártau, . (c). Bildotsari amaren erroa kendu, hartzea eragotzi. . Billotxak apartau ein bia dabe. Don...
- billotx égur, billots egúrra. (d). izena. botanika evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra. Evónimo, bonetero.. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako..
- billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). izena. Urtebete arteko ahari gaztea.. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis.. Emea denean arkazte edo urtebillotx.. Ik. adáritxo.
- billotx-batzeille, billotx-batzeillía. (d). izena. Artzainei bildotsak erosten ziena gero saltzeko.. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil.. Sin. rebéndera.
- bíllur, billúrra. (a). izena. Beldurra. Miedo. . lapur bíllur bárik, . (c). esapidea. Majo edanda.. Atzo lapur billur barik etxeratu giñuztan. .. billurrán billúrrez, . (c). esapidea. Beldurrak eraginda.. Billurran billurrez laga fusillak eta alde ein zeben. .. billurrez aidian egon, . (-). esapidea. Oso beldurtuta egon.. Billurrez aidian sartu nitzan diretorian ofizinara... billurrez egon, . (a). esapidea. BILLURRAK EGON. Estar de miedo... billurrak egon, . (-). esapidea. BILLURREZ EGON. Beldurrez egon.. Nota txarrak etaraittu ta aman billurrak dago... billurrak agindu, . (-). esapidea. "Beldurra nagusitu.. Mutikua nintzala, ola mezetan ero, sua daixola ikusi neban (sorgiña), billurrak ainddu ostan, olako begitanziño bat pasau jatan... Ori goguan daukat." (Lar Antz).. billurra sartu, . (-). Meter miedo. . Umiei billurra sartzen ibiltzen da... billurra euki, . (-). Tener miedo. . Zartzaruan billurra daukat... billurra emon, . (-). esapidea. Dar miedo.. Eskupetak billurra emoten doste... billurra artu, . (-). esapidea. Coger miedo.. Bilurra artu dotsat bolantiai... billur izan, . (d). aditza. Tener miedo. Elipsiaz entzun ohi da gehienetan.. Beste gauza batzukin pasatzen dana, aura falta balitz, norbera billur. Hil./ Zer, billur jaten ala? Zer, billur jaten ala? ..
- 2. biotz, biotza. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza.. Erdixan biotza, erdi-erdixan; biotzekua eskasaua geratzen da, zartau eitxen da, pitzakorraua da. Sebas.. Bihotzak ez du lorerik.. Sin. giarra, -e, azur.
- 1. biotz, biótza. (a). izena. Corazón.. biotza prakamotzetan euki, . (c). esapidea. Gaztea izan espirituz.. Gu urtiak aurrera baiña biotza prakamotzetan. .. biotz biotzetik berba eiñ, . (b). esapidea. Frankotasun osoz hitz egin. . Arek eztauka bromaik. Arek biotz-biotzetik berba eingotsu. .. biotz txarreko, biotz txarrekua. (-). adjektiboa. Gaiztoa, inori onik opa ez diona.. Zela izan leike ain biotz txarrekua.. biotz oneko, biotz onekúa. (-). adjektiboa. De buen corazón.. Arro samarra da baiña biotz onekua. ..
- 3. biotz, biotza. (d). izena. Ehundegiak atzeko subilean bilbatutako hariak teinkatuta eusteko duen gurpil kaskaduna. Pieza circular dentada del eje trasero del telar que sirve para mantener tensos los hilos de la urdimbre.. Oni esate jakon biotza, esate jakon eszentrika oni, ta oni biotzan mutur oni, oni bultza eitteko zanai, orri esaten jakon atxurra; biotza ta atxurra. Josu. .
- biotzéko, biotzekúa. (c). izena. Bihotzeko gaitzengatik esan ohi da. Enfermedad del corazón.. Biotzekua ei dauka Joxek. . biotzekúak jo edo emon, . (c). esapidea. Tener un infarto.. Biotzekuak jota il zan./ Biotzekuak emon ei dotsa gaur goizian. ..
- biotzérre, biotzerría. (b). izena. Ardor de estómago.. Babak jaittut eguardixan da biotzerria daukat. .
- biózdun, biozdúna. (d). izena. BIÓZTUN, BIAZTUN. Behazuna. Hiel, vesícula biliar.. Biozduna kendu dotsenetik askoz be obeto i dabill./ Botaguria ta botatzekoik ez; azkenian biozduna ta dana bota neban. .
- birgáro, birgarúa. (d). izena. Bigarren ebakialdiko garoa. .
- bírgo, bírgua. (c). izena. Virgo, himen.. BIRGUAN EGON. (d). Birjina izan emakumea. Neska au birguan dago, osorik dago. Don. . Ik. neska-lóra.
- biribil-trintxa, biribil-trintxia. (a). izena. Gubia.. Onek biribil-trintxak. Erderaz gubias die onek. Muebliei goixan moldura bat ipintzen baatzue, akabatzeko, zela general biribilla eukitzen daben, onekin akabau biozu. Martin. . Sin. gubi. Ik. trintxa.
- biríbil-txápa, biríbil-txapía. (b). izena. Errementaritzan, gauza biribilak egiteko egokia den txapa. Redondo.. Kazuelia be, txapia zinko por zien, ziento zinkuenta biribil- txapia ebai... Bix.. Errementariak burdina erosterakoan, forma konkretu batekoa eskatzen zuen: biribila, karratua, angelua, U, T..., egin beharreko lanaren arabera. Sin. erredondo. .
- bírittako, bírittakua. (d). izena. BIRIXETAKO. Biriketako gaitza, tuberkulosia.. Sin. birigatx (Eib.).
- birola, birolia. (d). izena. (Eibar.) "Arandela, suplemento (armería).. Errobera oni birolia lokatu jako..
- birríttan. (b). izena. Bi aldiz.. Birrittan pentsau barik artu trastiak eta eskiatzera joan giñan./ Eztotsut birrittan esango. .