izena
- bizittásun, bizittasúna. (b). izena. Vivacidad, viveza.. Gizonak eztauka andriak daukan bizittasun aura. .
- 2. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vida.. Zenbat ardao eran ete dau Tomasek bere bizitzan./ Nere bizitza osuan etxuat olakoik ikusi.. Ez da oso erabilia. Bizitza osuan, «A lo largo de la vida, de la existencia» testuinguruan, batez ere. Bizitza biologikoari bizixa, eta bizikerari bizimodua, batik bat. . Ik. bizimódu, bizí-ízate, bizi.
- bízixo bedar, bízixo bedarra. (d). izena. botanika Helleborus viridis. Eléboro verde.. Hosto estu eta gutxikoa; lorea zuria eta sombrilla itxurakoa. Landareak kamamila itxura du eta honen bertute beretsuak ditu. Bizixoak eta hesteetako beste zizare batzuk akabatzeko ona da. Ardoarekin edanda edozein pozoien kontrakoa da. Bergarako San Martzialen ugari omen dago. Beste askok izen hau errudari ematen dio.. Sin. garítxu bédar. Ik. errúda.
- bízkai-gaztáiña, bízkai-gaztaiñía. (d). izena. botanika BÍZKEI. Gaztaina mota oso estimatua.. Bizkai-gaztaiñia esate jakon, egositta jateko oso edarra. Aniz./ Bizkaixa onena, gaztaiña ale aundixa bez; bestiak, abadiñauak-eta eukitzen juen ipurdia aundixaua, baiña bizkaixa ale kuriosua izaten zuan, oso gozua jateko; diferenzia aundikuak dittuk gaztaiñak, e. Klem. .
- bízkaittar, bízkaittarra. (a). izena. Vizcaíno..
- 3. bizkar, bizkárra. (d). izena. Enborraren hari okerrak ateratzen duen konkorra.. Au bizkarra da, bere arixa ola dao, ola zuzen, da emetikan ebaten bozu, au olaxe okertu eitten da. Ganbelatu esaten dotse emen. Juantxo. .
- 1. bizkar, bizkárra. (a). izena. Hombro, y también espalda.. Bixkarreko miñak nago. . Donatok dio sorburu dela «hombro» eta bizkar atzekaldea.. bizkárra jaso, . (c). esapidea. Desentenderse de un asunto con desdén.. Preguntau notsanian dirua noiz bueltau bia zeban, bixkarra jaso ta aurrera ein zeban.. Sin. lepúa jaso.. bizkarra berotu, . (b). esapidea. Jipoitu.. Formal ezpaabill neuk berotukostat bixkarra. . Sin. lepua berotu..
- 2. bizkar, bizkárra. (c). izena. La loma de los terrenos, de los montes.. Mendi bixkarrai jarraittuaz aillegau giñan tontorrera./ Sobixkarrian dabitz ardixak.. Ik. mendi-bízkar, sobízkar.
- bizkarrázur, bizkarrazúrra. (b). izena. BIXKARRAZUR. Espinazo, columna vertebral.. Arbolatik jausi tta bixkarrazurra apurtu. .
- bízkotxo, bízkotxua. (b). izena. Bizcocho. .
- blankásaasol, blankásaasola. (d). izena. Sagar mota geza, sagardotarako erabiltzen dena. Cierta variedad de manzana dulce que se utiliza para sidra.. Blankasaasola txikixa ta zurixkia da. “ .
- 1. blastara, blastaría. (c). izena. Gauza batek jausterakoan ateratzen duen hotsa.. Aiziak pago aundixa bota zebanian arek etara zeban blastaria. .
- 2. blastara, blastaría. (c). izena. Bofetada.. Ixilik egon ari blastara bat artu nai ezpok. . Sin. blastatéko.
- blastatéko, blastatekúa. (b). izena. PLASTATEKO. Bofetada.. Amak blastatekua emungosta ola juaten banaiz. . Sin. belárrezkiñako, matrailléko, belárrondoko, blastara.
- blástio, blástiua. (c). izena. Paliza, zurra.. Dendan lapurretan ein zebalako blastiua emun dotsa semiai. . Ik. asun-berótu.
- bokazíño, bokaziñúa. (b). izena. Vocación (apaiz-mojatarakoa, batik bat).. Makaleko bokaziñua geunkan ba mutikotan./ Gero ziero joan jakon bokaziñua. . Bokaziñua etorri, euki, joan....
- 4. bola, bolia. (a). izena. Kaikuei lokarrien puntetan adornu gisa jartzen zaizkien artilezko pelotak.. Bai, bolak zian arixa ebagitta, eta borlak arixa txintxilizka. Bolak kaikuanak. Maria. .