izena
- bóto, bótua. (a). izena. Voto. .
- 1. botóe, -i, botóia. (a). izena.
- boz, bóza. (a). izena. Ahotsa. Voz. Boza eztauka txarra baiña eztarrixa bai./ Gure koiñatia oso boz eskasekua zan. Mertz. .
- brágeta, brágetia. (a). izena. Bragueta..
- brántza, brantzía. (d). izena. Abere urdailaren parte lekutsuena. Panza.. Aizautakuan emoten jakon, jaboia urtu balde baten ero ta sartu aotik; jaboi-ura, al danik kargauena. Bikarbonatua ta geruao etorriko zien. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik, brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don. . Sin. zaku-áundi.
- brása, brasía. (a). izena. PRASA. Brasa.. Brasatan erretako saieskixa jan giñuan.. BRASAN erretako ere bai..
- brásero, bráserua. (d). izena. PRASERO. Logelak berotzeko antzina erabiltzen zen txingar-ontzia. Brasero. .
- bríntza, brintzía. (c). izena. Astillita alargada y delgada, generalmente de madera.. Brintzia sartu jat atzaparrian da ezin ddot etara. .
- 2. brintzatu, brintzatúa. (c). izena. BRINTZAU, BITZATU, PITZATU. Hendedura, resquebrajadura.. Etxe orren paretak egundoko brintzatuak dauzke. . komentario 1
- 1. brísa, brísia. (d). izena. Laino kixia. Neblina, calima.. Laiño-kisixa dagonian, urriñera ikusten eztanian, orri esaten jakok brisia. Klem. .
- 2. brísa, brísia. (a). izena. Brisa..
- bristára, bristaría. (b). izena. Bristada. Resplandor, fulgor.. Zuen inbernaderoko plastikuak bristara ederra botatzen dau./ Oiñaztuen bristarekin begirik batu ezindda pasau dot gaba. . Tximista zentzuan ere bai. Azelakotxe bristarak izan dien bart. bristaría eiñ, . (-). Brillar.. Sin. bríst eiñ..
- bríxka, bríxkia. (b). izena. La brisca, juego de cartas.. Iru aiztak jota sua ibiltzen die brixkan..
- 1. bróma, brómia. (a). izena. Broma.. Ogei milla duroko aberixia, broma ederra./ Amabost urte daroia kartzelan, ezta bromia e./ Zuk bene benetan artu ziñuan, baiña bromia zan. . brómetan, . (c). adberbioa. Txantxetan. En bromas.. Brometan asi zien eta burrukan akabau./ Ezidazu olakoik esan ezta brometan be. . Ant. bénetan.. brómetako, . (-). . 1. brometako, brometakua. (b). izenlaguna. Benetakoa ez dena, txantxetakoa, gezurretakoa, jolaserakoa. De bromas, de pega. An azaldu da brometako antiajuak jantzitta./ Gaur, adarra jotearren, brometako bronkia bota dosku jefiak. . Ik. apropósko, gizurretáko.. 2. brómetako, brómetakua. (c). izenlaguna. Ia beti ezezko esaldietan, garrantzizkoa, ez brometakoa, alegia. Importante, de cuidado. Usado casi siempre en frases negativas. . Uraundixak eztau brometako langintzia egin./ Artu zeban zartaria etzan brometakua./ Preziuak gora suelduak bera, ezta brometakua jarri dan bizimodua. ... brómetarako, . (c). Txantxetarako, jolaserako. Para bromas.. Eztaukat astirik brometarako./ Txakurra beti brometarako goguakin egoten da.. Brometako gogua ere esaten da, baina agian bokal arteko /r/a galtzen delako...
- 2. bróma, brómia. (c). izena. Umore ona, giro alaia, adar jotze atsegina, adinekoen ahotan.. Makiña bat broma eder pasautakuak ga alkarrekin. . bróman, . (c). adberbioa. Jolasguran, umore giro atseginean. En la diversión, en el jolgorio.. Lanian oso ona zan, baiña broman be primerakua./ Atsalde guztia broman pasau ta etxera zetozela baztarra jo eben. ..
- brónkixo, brónkixuak. (c). izena. Bronquios. Sobre todo hablando de la enfermedad.. Bronkixuak izurrauta dauzka./ Bronkixuak ero zeuzkan da laster il zan. .
- brónkixotako, brónkixotakua. (c). izena. Bronkiotako gaitza. Bronquitis.. Geizki ibiltzen zan bronkixotakuakin. .
- brúsa, brúsia. (d). izena. BLÚSA (ORAIN ESANAGOA). Tunika. Gizonezkoen euskal jantzi zaharra. Blusón, blusa larga y suelta.. Dantzarixak, Bitorixako blusak eta olakuak erabiltzen dabena da brusia./ (Arreo gurdiari buruz dihardu): Karreterua be alaxe jantzitta, dotore bere brusa ero zerakin, baserrittar zerakin, baiña dotore, kurioso, orduan tokatzen zan moruan, oin trajia ibiltzen dan moruan. Juana.. Sin. túnika.
- buélo, buélua. (b). izena. Gonaren barrena oso zabala denean buelo aundixa duela esan ohi da. Buelta azkar bat emanez konprobatzen da. Baita esaten da edozein gauzak handi-itxura duenean, nahiz eta agian funts gutxi izan. El vuelo de una falda. Dícese también de cualquier cosa con mucho bulto y normalmente de poca consistencia.. Sasoi baten buelo aundiko gonak modan egon zien./ Zuen oillaskuak buelo aundixa baiña okela gutxi./ Ikusi don Petra? Arek artu jon buelua arek; kale osua bia jon beretako. .
- 1. buélta, buéltia. (a). izena. Vuelta.. Buelta bat emotera noia. . bueltia etorri, . (c). esapidea. Egoera alderantziz jarri.. Oin majo bizi die baiña ikusiko dabe bueltia datorrenian.. Erregimen aldaketaz sarri erabilia. .. norbaiti buelta bat egin, . (d). esapidea. Norbaiti bisita bat egin.. Eixozu buelta bat amandriai, estimauko dau eta. .. barruan be bueltia eindda, . (d). esapidea. Momentuko beldur handiaren menpe.. Berak ikusi euanian irixa tamaiño onetan saltoka ta neska gaztia aurrian, barruan be bueltia eindda bera, ezta..., ta irixa geratu, zu. Ben. ..