izena
- bueltákanpana, bueltákanpania. (a). izena. Vuelta de campana.. Errebueltan labandu, mugan bera jausi tta bi bueltakanpana emun giñuzen.. Ik. txilípurdi, aidézko buélta.
- buenajera, buenajeria. (d). izena. (Eibar.) Ongi etorria.. Alkarri sekulako buenajeria eiñ ondoren, asi ziran bata bestiari euren barrixak kontatzen. (SM Ezten) .
- 2. buerda, buerdía. (d). izena. "Airean burua behera eta hankak gora egiten duen itzulia." (Lar Antz). Sin. txitxilipurdi, txatxilipurdi.. Sin. txilípurdi. buerdaka, . (-). Buerdak emanez.. Sin. itxilipurdika, txitxilipurdika, txatxilipurdika.. Sin. txilípurdika..
- 1. buerda, buerdía. (d). izena. Etxe-abereek aztoratuta daudenean egiten dituzten zalapartada eta tirakadak. Movimientos bruscos del ganado cuando está azorado.. Txala mataderixara eruateko lotu giñuanian, arek eitten jittuan buerdak./ Beixa zaltaixan buerdia darixola dago egun guztia. .
- bufada, bufadia. (c). izena. "Leku itxi batetik ateratzen den aire bolada modukoa, gehienetan usain ona izaten ez duena eta beroa dena.. Taberna orretatik erten dau bufadia!" (Lar Antz)..
- bukóe, -i. (d). izena. BOKOI. Upel handia. Barrica, cuba.. Sardaotei bastante aundixa Egiñon, oinddio be an jak; eta zeuan lelengo artzeko, dana batera artzeko, zeuan upela, aundi bat, milla litrokua, eta gero andik 3etara pasatze zaban. Da bukoiak pa bosteun ero seireun litrokuak ero ola zien. Don.. Ik. kúpel, úpel, bárrika, pípa.
- 1. bular, bulárra. (c). izena. Emakumearen titia. Teta de mujer.. Umiak iru urte eta oinddio bularra emoten zotsan./ Bularra gastau. Ben./ Ezkerreko bularra kendu dotse.. Gaur egun hitz hau bi testuinguru hauetan erabiltzen da ia bakarrik: BULARRA EMON, ARTU, KENDU (emateari laga); edota ebakuntza edo ezbeharren bat egiten denean bularrean. Bestelakoetan titi. Petxu ere entzuten da bularren zentzuaz.. Ik. titi. bular bateko anaiak, . (c). izena. (Eibar.) Emakume berberak hazitakoak. Hermanos de leche. ..
- bular bateko anaiak. (c). izena. (Eibar.) Emakume berberak hazitakoak. Hermanos de leche. .
- búlda, buldía. (d). izena. Garizuman okela jan ahal izateko elizak eman ohi zuen baimena. Bula.. Bijilixa izan arren buldia etara ezkero jan zeikien okelia. .
- bultzagarri, bultzagarrixa. (-). izena. (Eibar.) Resorte (armagintza). .
- burbúztan, burbuztána. (d). izena. Gurdi buztana. Cola de carro. Erruberian kontra estutu, amen atzian sokiakin, atzeko burbuztan puntara. Don. .
- búrdi, burdíxa. (a). izena. Carro.. ori da burdixak arrapautako ankia?, . (-). esapidea. "Hankan min (hartu) duenari esaten zaio." (Lar Antz).. lera ta burdi, . (-). esapidea. . Ik. léra.. búrdika, . (c). adberbioa. A carros.. Burdika gaztaiñia saltzen zan, burdika Aniz...
- burdi-bédar, burdi-bedárra. (c). izena. Belarrez zamaturiko gurdiaren edukia. Contenido de carro cargado de hierba (heno, generalmente).. Aurten ogei burdi-bedar erretirau dittue./ Burdi-bedarra larakotik urten da errekara joan jakue./ Burdi bat bedar. Burdi-bedar aundixa ekarri dabela. Don. Berdin, burdi-egur, burdi-garo, burdi-ikatz, etab.. Ik. burdikára.
- burdí-bólante, burdí-bólantia. (c). izena. Antzina garraiorako erabiltzen zen gurdia. Luzeak ziren eta errailadun gurpil handikoak. Antes que surgiera el transporte por camión, el carro que se dedicaba a tal menester.. Goiko estaziñuan jenerua kargau ta batera ta bestera ibiltze zittuan burdi-bolantiak./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban bide gutxiao ondatu kamiñuan; bestiak zorrotza izete zeban, baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan, arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don. . Gurpilei bolante-errubera. Burdinazko ardatza zuen..
- burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia.. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil.. Azen.: burdi-égur ere bai. .
- burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia.. Azen.: burdí-íkatz ere bai. Ik. burdí-égur.
- burdi-luze, burdi-luzía. (b). izena. Gurdi handiena.. Burdirik aundiña izeten zan, iñaurkittarako, garua, bedarra. Luziena, burkamaik luziena. Don. .
- burdi-motz, burdi-motza. (b). izena. BURDI-MOTX. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi laburra.. Kataiekin tronguak batu ta tarrasian. Tarrasian eruate zien. Orri guk etxian burdi-motza esate gontsan. Angel./ Ixete zan trongotaako burdixa, burdi-motza, erruberak eta burtetxia mox-motxa. Eleut. . Sin. burzaldi.