Skip to main content

izena

  • burzaldi, burzaldixa. (d). izena. Basoan botatako egurrak tarrasean garraiatzeko erabiltzen zen gurdi motza.. Burzaldixa, aura ibiltzen zan trongotarako, egurrak erabiltzeko. Don. . Sin. burdi-motz.
  • burzesto, burzestua. (d). izena. Hurritz makila trentzatuz egindako burkaxa duen gurdia.. Burzestua da kajia orrekin trenzauakin einda. Angel. . Sin. burtési. Ik. burkúbeso.
  • busti-lior, busti-liórra. (d). izena. Estali gabeko lekua. Lekuzko kasuetan ia bakarrik.   Intemperie. . Gaur eitxen da uztarri bat, da aura apurtzen danerako ortxe eongok ori; bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitto. Busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo! Juaten da ura, arek eztau balio. Sebas. .
  • busti-otz, busti-ótza. (d). izena. Aldi berean bustia eta hotza den eguraldia, barazkiendako-eta oso txarra.. Loriandako busti-otza dok txarrena. Klem. .
  • butróe, -i, butróia. (c). izena. Errekan arrantzan egiteko sarezko tramankulua.   Buitrón, butrino.. Bezperan ipinittako butroiak ikustera joan giñan; bi amorraiñ eta eskaillu pillia zeren. .
  • búzkantz, buzkántza. (b). izena. Ardi odolez eginiko odolosteak.   Morcillas de sangre de oveja.. Buzkantzetarako dao ardi au. Buzkantz-ardíxa. Onek zer? Da onek buzkantzardittarako jauzkat. Kentzeko asmuan ero, buzkantzak eitteko. Don.. Duela berrogei bat urte arte edo ardiaren urdailak hestetzat hartuz eta hauek odolkiz, berdura xehetuz eta abarrez betez (ez dakit zehatz formula) PASTORE AUNDIXA eta PASTORE TXIKIXA izeneko buzkantz handiak egiten ziren. JANGOIKO AUNDIXA eta JANGOIKO TXIKIXA ere esaten omen zaie leku batzuetan. (?).. Ik. ézkontza, odóloste.
  • buzkantz-árdi, buzkantz-ardíxa. (d). izena. Ardi zaharra.. Ik. búzkantz.
  • 2. buztan, buztána. (c). izena. BUZTEN. Zakila.. Besua lakotxe buztana jeukan. . Taberna giroan, batik bat.. Ik. pitíliñ, píto.
  • 1. buztan, buztána. (a). izena. BUZTEN. Isatsa.   Rabo. Beixak buztanakin jo nau. . txakurrán buztanán modúan béti átzian, . (c). esapidea. Beti atzera gelditzen direnei esan ohi zaie.. Ik. txakurrak dauzka buztanpian!..
  • 1. buztan-ziri, buztan-zirixa. (-). izena. (Eibar.) Inuzente Egunean jendeari burla egite aldera atzealdean zintzilik jartzen zitzaion buztan antzekoa.. Buztan-ziri aundi bat atzian ebala juan zan auzokuari inuzente eraittera. (AAG Eibes) .
  • buztan-zúrda, buztan-zurdía. (d). izena. Pelo de rabo.. Ik. zúrda.
  • buztángorri, buztángorrixa. (d). izena. TXINBO BUZTANGORRI. Phoenicorus ochuros. Colirrojo. Txori txikia..
  • 2. buztánikara, buztánikaria. (c). adjektiboa. Neskatila pizpirita eta geldigorra.   Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas.. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako. . Doinu maitekorrean esan ohi da..
  • 1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa.   Aguzanieves." (Saras Hegaz) . Buztanikaria dago erretenian ura eraten.. buztanikara zuri, buztanikara zurixa. (-). Motacilla alba. .. buztanikara ori, buztanikara orixa. (-). ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea. ..
  • 1. buztankara, buztankaría. (b). izena. Buztan-kolpea.   Golpe con el rabo.. Beixak buztankaria jo dost mosuan. .
  • 2. buztankara, buztankaría. (c). izena. (arrunkeria.) Zakil-kolpea edo bultzada.   Golpe o empujón de pene.. Ointxe buztankara batzuk emongo gontsakek pa baten bati. .
  • 1. buztánurkilla, buztánurkillia. (d). izena. Forficula auricularia. Zomorro hegalaria.   Tijereta. Sin. buztanbikotx, txantxurkilla. (Eib.).
  • buztánzuri, buztánzurixa. (d). izena. Oenanthe oenanthe. Collalba. Txori txikia.
  • búztiñ, buztíña. (b). izena. Arcilla.. Plastilinia ta buztiña gustora erabiltzeittue umiak. . buztín-lur, buztin-lúrra. (c). izena. Tierra arcillosa.. Orturako paraje eskaxa da aura, dana buztin-lurra. .. buztiñézko, buztiñezkúa. (b). De arcilla.. Eskolan buztiñezko figura polittak eitteittue.. Ontziez lurrezko esan ohi da, nekez buztiñezko.. Ik. lurrézko..
  • buztín-lur, buztin-lúrra. (c). izena. Tierra arcillosa.. Orturako paraje eskaxa da aura, dana buztin-lurra. .
  • buztín-lur, buztin-lúrra. (c). izena. Tierra arcillosa.. Orturako paraje eskaxa da aura, dana buztin-lurra. .
  • buztiñ-úr, buztíñ-ura. (b). izena. Buztina eta ura nahastuta; errementariek erabili ohi zuten galda egiteko.. Galdia eitterakuan, artarako pixkat bai, gu gaztiak giñanian bai usatzen zan buztíñ-ura. Inaz .
  • buztinzuri, buztinzurixa. (-). izena. "Buztin klasia, leku jakinetan bakarrik topatzen dana. Buztingorrixa baiño tenperatura bajuaguetan egosten danez, berori erabiltzen da teillak egitteko, edozein labatan egosi leikiezelako." (SB Eibetno).
  • daléfuerte, daléfuertiak. (d). izena. (eufemismoa.) Zartadak, belarrondokoak.   Bofetadas, tortas.. Ixilik egote ezpaaiz ik artu biaittuk dalefuertiak./ Etxera bustitta joaten giñanian amak dalefuertiak. . Pluralean. Gutxi erabilia.
  • 1. damáikesa, damáikesia. (d). izena. DAMAIKASA, DAMEIKASI, AMAKASA. Apaizaren neskamea.   La mujer que lleva la casa del cura y que normalmente vive bajo el mismo techo.. Uberan sasoi baten damaikesiak agintzen juan./ Damaikesiak eta abadiak lo oe bardiñian eitten zeben zaratak ibili zittuan.. Mugatu singularrean, batik bat. Etim.: «dama de casa». Sin. amakasa (Aram.)..