izena
- borladun, borladuna. (a). izena. Borlak dituen jantzi edo apaingarria. Prenda que tiene borlas. .
- 1. borondate, borondatía. (b). izena. Eskuzabaltasuna. Dadivosidad.. Borondate aundiko andria da; dana dauka emuteko. . Borondate ona edo txarra, batik bat.. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona, . (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz...
- 2. borondate, borondatía. (b). izena. Voluntad.. Norberan aldetik pe borondate puxkat ipiñi bia da. .
- bórraja lóra, bórraja loría. (c). izena. botanika BORRAJA. Borago officinalis. Borraja.. Oso latza da, guztia ile tentez betea. Ortuan ere lantzen da eta berdura estimatua da. Bestela, udazkenean hazten da bere kasa. Ona omen da txiza egiteko. Sin. asun áza.
- borréro, borrerúa. (d). izena. Verdugo.. Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. Hil. (AA BergEus) .
- borróe, -i, borróia. (c). izena. Borrón..
- 2. bortzei, bortzeixak. (d). izena. (Leintz.) Mendiko botak .. Ez sartu bortzeixekin sukaldera.. Etim.: gaztelerazko «borceguí».
- 1. borzeiñ, borzeiñak. (-). izena. BORTZEI. Ikazkinen-eta oinetakoak, azpian iltzeak zituztenak.. Borzeiñak, osea iketza garbitzeko bestela abarkak sua artzeben ba; orduan borzeiñ zar aundi batzuk ibiltze zien. Jose. .
- 1. boskantóe, -i, boskantóia. (c). izena. Barra gorriak dituen sagar mota. Variedad de manzana de barras rojas..
- bostéko, bostekúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Eskua. Agurtzeko edo bakeak egiteko ematen denean.. Botaidak bostekua. Ori lagunartian, ezaupide geixao dagonian. Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, eztabaida bat pe, “bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua”. Don. . Bostekua emon edo bota..
- bóstortz, bóstortza. (d). izena. Aurrean partika eta atzean hiruki formadun egurrezko armazoia duen nekazaritza tresna. Bost hortz luze eta zuzen ditu. Goldatuak apurtzeko erabiltzen zen. Apero de labranza de cinco púas.. Bostortza e, burdiñaria baiña ortz fijuekin, egurrezkua, ola iru puntara partikiakin eta ortz luziak. Klem./Etzan gurian bostortzik erabiltzen goldatua apurtzeko. Ariakin eitten giñuan. . Burdiñara ere deitzen zaio (Don.k adibidez). Bazen zazpiortza ere, tresna berdina baina handixeagoa. Tresna hauen izen diferenteez aritzerakoan zera esaten zigun Donatok: Guk burdiñaria esaten juau, zuek bostortza, zuek esixa esate jatzue, guk nagiaria, da olaxe izen mordua jazik, bertan e, baiña diferente esateittunak.. Ik. burdíñara.
- 6. bota, botía. (a). izena. Zahatoa. Bota de vino.. Botia bixkarrian dabela ikusikozu. . botia ximurtu, . (c). esapidea. Ardo asko edan.. Kazarixak zuek? Botia ximurtzen bai abillak... ..
- 7. bota, botía. (a). izena. Bota de calzar. .
- botaaldi, botaaldixa. (b). izena. Zerbait botatzen den aldi bakoitza.. Formal ixen ezkeo beiñ; botaaldi batekin sua artzeban. Eleut. .
- botagúra, botaguría. (a). izena. Ganas de devolver, náuseas.. Botaguriak nago, kafesniak gaitz ein ddost eta. . Urdaila txarto dagoenean egon ohi da botagura. Botaguriak egon, hiztun onek behintzat, botaguria euki nagusitzen ari bada ere.. Sin. goralarri, gonbíttogura. Ik. larrigúra.
- 2. bótatako, bótatakua. (b). izena. El dinero depositado o jugado.. Ezin bada posturia jokatu, bakoitzak botatakua jaso ta kitto. .
- 1. bótatako, bótatakua. (b). izena. El reintegro de la lotería.. Aurten etxaku tokau botatakoik pe./ “Irrintzi-n, botatakua daukatela uste dot. .
- botazíño, botaziñua(k). (-). izena. Hauteskundeak. Elecciones, votaciones.. Azkenengo botaziñotan etziñuan botau.. Pluralean ia beti. Elekziño ere entzun daiteke, baina askoz ere gutxiago. .
- 1. bótika, bótikia. (a). izena. Medicina.. Botikatan gastatzia baiño obe da angulatan. . Medizina esaten da gero eta gehiago..
- 2. bótika, bótikia. (b). izena. Farmacia.. Joan zaittez Zabalaneko botikara. . Farmazia dio gaur jende gehienak..
- bótilla, bótillia. (a). izena. Botella.. bótilla bero, bótilla berua. (-). Ur beroz betetako botila. Ohea berotzeko erabili ohi zen. Ladrillo beroa, harri beroa edo poltsa beroa ere bai...