Skip to main content

izena

  • bedarrondóta, bedarrondotía. (b). izena. Belar ontze lanak.   Las tareas del heno.. Bedarrondotia lan astuna da./ Aurtengoz akabaittugu bedarrondotak.. Bedarreta esanda gauza bera ulertzen da, udan behintzat.. Sin. bedarrontze. Ik. egurréta, garóta.
  • bedartxóri, bedartxoríxa. (d). izena. Anthus pratensis; anthus trivialis. Bisbita. (Txori txikia). Sin. larratxori, txítxi.
  • bédartza, bédartzia. (c). izena. Belar ugaritasuna edo belar ugariko lekua.   Abundancia de hierba o lugar de hierba abundante.. Leporaiñoko bedartza baten sartu giñan. .
  • bedarzúlo, bedarzulúa. (c). izena. Belar berdea kontserbatzeko tegia.   Silo para hierba fresca.. Etxe guztietan jarri zien bedarzuluak baiña gero eta gutxiao erabiltzen die. Oiñ kanpuan konserbatzen da bedarra plastikuakin tapauta.. Sin. sílo.
  • bedinkazíño, bedinkaziñúa. (c). izena. BERINKAZÍÑO, BEREINKAZIÑO, BEDEINKAZIÑO. Bendición.. Aitta Santuak danondako bedinkaziñua bialdu i dau.. Sin. bendezíño.
  • beéko su, beéko súa. (a). izena. Fuego bajo.. Beeko suak majo berotzen dau etxia.. Zenbaitek su-baju ere bai. .
  • 1. begi, begíxa. (a). izena. Ojo.. Begi-niniari erdiko beltza edo deituko zaiola diosku Don.k. bégiz jo, . (c). esapidea. BEGÍXA JO, BEGIXA BOTA. Echar el ojo.. Aspaldittik zeukan begiz jota mutil aura./ Begixa jota zeukan paraje ari urrengo uso-paserako./ Ik paiño lenago bota najotsan begixa etxe orri.. Adinekoek badirudi begixa jo darabiltela gehiago, gazteek begixa bota, eta ikasi xamarrek begiz jo. . Sin. bégiz jo.. bégixen bistátik kendu, . (b). esapidea. Quitarse de la vista. Aurretik kentzeko agintzen denean erabilia, gehienbat.. Kendu zaittez nere begixen bistatik belarrondoko bat ezpozu nai! ... begixa bete, . (c). esapidea. Zerbait edo norbait atsegin izan.. Gaur erromerixan ikusi doten neskatxa batek begixa bete desta. (AAG Eibes) .. bégittan artu, . (c). esapidea. Tomar ojeriza, rabia.. Maixuak begittan artu zeban da suspensua suspensuan gaiñian ibilli zan. .. bégittakua izan, . (c). esapidea. Ser el preferido.. Ni naiz gure amandrian begittakua. .. begíra saldu, . (b). esapidea. BEGIRA EROSI. Vender o comprar algo (el ganado o los árboles del bosque, generalmente) sin pesarlo ni medirlo, llegando a un acuerdo por su aspecto el comprador y el vendedor.. Lenago txalak begira saltzen zien ixa beti.. Ik. pixura saldu, ítxurara saldu edo erosi.. begi ona euki, . (b). esapidea. BEGI ONEKUA IZAN. Tener mucha vista para los negocios, para el juego, para calcular, etc.. Orrek urtengo dau aurrera, negoziotarako begi ona dauka ta./ Kriston begixa jaukak orrek. Irurogei erralde eukiko zittuala txalak eta baitta euki be. .. begi ona euki, . (b). BEGI ONA EUKI. (b). .. begi bista guztia, . (c). esapidea. Bistak harrapatzen duen guztia.. Dana, begi bista guztia teillaturaiño ixota jentia. Baiña ze jente ei euan... Hil. (AA BergEus). ..
  • 2. begi, begíxa. (c). izena. Hazitarako patatak azalean duen zulotxo bakoitza, ernamunak irten dakizkion.. Azittarako patatiak begi edarrak dauzka.. Sin. begízta. Ik. ernémun.
  • 3. begi, begíxa. (d). izena. Zubiaren arku-bitarte bakoitza.   Ojo de puente.. Iru begiko zubixa zan urak eruan dabena. .
  • 4. begi, begíxa. (d). izena. Aizkora, laia, edo beste edozein erremintaren kirten-zuloa.   Orificio de mango de una herramienta.. Aixkora onek begixa nasaittuta dauka. . Ik. laixá-bégi, áixkora-bégi.
  • begí-bítxarte, begí-bítxartia. (c). izena. Aurpegia, begi ingurua.   Rostro.. Oso begi-bitxarte ederreko neskia da. .
  • begi-négar, begi-negárra. (d). izena. Negar-malkoa.   Lágrima.. Begixa negarrez jaukat; begi-negarra. Don. . Gutxi erabilia.. Sin. negár-márko.
  • begi-zúlo, begi-zúluak. (b). izena. Ojeras.. Orrek dittuk begi-zuluak; ze, atzo parranda gogorra, ala?.
  • 2. begíerre, begíerria. (-). izena. "Tracoma. Cojuntivitis granulosa grave.. Begierria lehenago sarri ikusten zan. Eta ez zuan edozer gauza, txikito! Begierriagaz itxututa be geldittu heikian.. Haurdun dagoen emakumea ezin omen da amaponteko izan, bestela umea begierrea irteten omen da. (Aran Gatz). Antzina oso gaitz arrunta. Sin. begiminbera (Eib.).
  • begiko betule, begiko betulia. (c). izena. Pestaña.. Ik. betúle.
  • begiko zuri, begiko zurixa. (b). izena. Córnea..
  • begilauso, begilausua. (-). izena. (Eibar.) Catarata..
  • begióndo, begiondúa. (c). izena. El entorno del ojo.. Ik. betóndo.
  • begiondóko, begiondokúa. (b). izena. BETONDOKO. Betondoko kolpea.. Ixilik ezpaago begiondoko bat emungostat.. Sin. betondóko.
  • begirákuna, -e, begirákunia. (b). izena. Mirada torva.. Oinddio asarre dago itxuria. Aldamenetik pasatzerakuan bota dosta begirakuna bat... .
  • 2. begiratu, begiratúa. (c). izena. Mirada.. Aren begiratuak neri billurra emoten dost. . Ik. begirákuna, -e.
  • 3. begiratu, begiratúa. (b). izena. Vistazo.. Botaiozu begiratu bat umiai, ia lo artu daben. . begiratu baten, . (c). esapidea. Lehen inpresioan.. Begiratu baten persona normala emuten zeban...
  • begittazíño, begittaziñúa. (d). izena. BEGITTANZIÑO, BEGITENTZIÑO (LEIN.). Alucinación, ilusión, visión engañosa.. Eztakitt ze begittaziño euki neban. Ain edarra pentsau jatan orduan, da oiñ berriz.... Ik. begittándu, burutazíño.
  • bégizko, bégizkua. (c). izena. Mal de ojo.. Bei orrek, motibo barik gaixotzeko, begizkua ero eukiko dau.. Akordatzen naiz gure aitajaunak nola erosi zuen behi eder bat ferian, eta etxera ekarri eta ez zuen mokaurik probatzen. Hiru egun igaro eta itzuli egin behar izan zuen. Gure aitajaunak, penaturik, ederregia zelako norbaitek begizkoa botako ziola esaten zuen. . bégizkua bota, . (c). esapidea. Echar el mal de ojo.. Sorgiñak begizkua bota ta gaixotu ta il ein zan.. Begizkoaren kontra kutuna ipini ohi zen.. Ik. kutun..
  • begízta, begiztía. (d). izena. Hazitarako patatak, babak etab. azalean duen zulotxo bakoitza. Gero begiztatik ernamuna irteten da.   Punto de la semilla por el que ha de brotar la patata, la alubia, etc.. Izeteittuk patata batzuk begizta asko daukenak, ernemun asko daukenak. Orduan esaten dok “patata onek begizta asko jaukak, azittarako ona dok”. Onek puntu onek; gero ortik ernemuna urtetzen dau. Begiztak. Don. . Sin. begi.