izena
- berátziurren, berátziurrena. (b). izena. Bederatziurrena. Pertsona bat hil ondorengo bederatzi egunetan egin ohi zen elizkizuna. Elizako beste motibo batzuengatik ere egin ohi zen.. Joane-Olañeta zanan beratziurrenian da ama.. Ik. óndra.
- bérba, berbía. (a). izena. Hitza. · Palabra. . Berba asko baiña ganora gutxi. . komentario 1 ondo berba egiña, . (c). adjektiboa. Gozo hitz egiten duena, inor mindu gabe.. Oso ondo berba egiña zuan zuen aittajuna. .. (norbaiten) berbiak indarrik ez, . (-). esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez.. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik... berbía jan, . (b). esapidea. Agindutakoa bete ez. Incumplir la palabra.. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. .. berbía etorri, . (c). Bere onera edo senera etorri.. Buruan golpia artu zeban eta oindio etxako berbaik etorri. .. berbía eskatu, . (b). Pedir la palabra. .. berbía emon, . (b). esapidea. Dar la palabra, prometer.. Joango nitzala esan notsen da bein berbia emon ezkero joan ein biakot. . Ik. ainddu.. berbía artu, . (b). esapidea. Erronka edo halakoren bat egiten denean beste norbaitek kontuan hartu. Tomar en cuenta una promesa, un desafío, etc.. Esan najuan eun kiloko arrixa jasotze nebala ta lagunak berbia artu josten da oiñ kontuak. .. berbázko, berbazkua. (c). izenlaguna. Oral, verbal.. Berbazko tratuak pe balio dabe juiziuan. .. bérbaz, . (b). De palabra.. Berbaz ezin badabe alkar entendidu kartaz probau deixela./ Berbaz einddako tratuekin kontuz... berbán-berbán, . (c). Esaten duen guztian.. Berban-berban gizurra dauka... berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea.. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. .. berba zatar, berba zatarrak. (a). . Ezizu esan berba zatarrik. .. berba baten, . (c). du adberbioa. "Hitz batez, laburbilduz".. "Berba baten: esan dozun guztia, guzurra.” (AAG Eibes).. bérba eiñ, . (a). du aditza. Hitz egin.. Berba geixegi eitten dozu...
- berbáerdi, berbáerdíxa. (c). izena. BERBÉRDI. Hitzerdi. Media palabra.. Nik berbaerdi esan orduko asarretu eitten da. Ointxe eztakitt ze in be./ Ixo! Eztot berbaerdi be entzun nai.. Berbaerdi esan, entzun... . berbaérdika, . (c). adberbioa. BERBERDIKA. A medias palabras.. Etzaitte ibilli berbaerdika eta esan garbi gauzia. ..
- berbakízun, berbakizúna. (c). izena. Hizpidea. Habladuría, tema de conversación.. Errixan makiña bat berbakizun emon dau familixa orrek.. Ik. zerésan.
- berbáldi, berbaldíxa. (b). izena. Hizketa-saioa, berriketaldia. Rato de charla.. Zerbezia eranaz berbaldixa ein giñuan aspaldiko partez. .
- berbáro, berbarúa. (b). izena. BERBALOTS (OÑ.). Hitz-hotsa. Rumor de palabras.. Ikusi eztot eiñ baiña ate onduan bere berbarua pentsau jat./ Goizeko seiretan artian berbalotsa entzuten zan gure etxe parian. .
bérbena, bérbenia. (b). izena. botanika MERMENA, BERBEÑA, MERMEÑA. Berbena officinalis. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio.. Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake, . (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera...
- berbíkiñ, berbikíña. (a). izena. BIRBIKIÑ, BIRBIKI. Birabarkia, egurrean zulo txikiak egiteko erabiltzen den esku-barautza.. Ori berbikiña; guk iñ ez baiña erabili bai. Inaz.. Sin. eztánbedar.
- berdekeríxa, berdekerixía. (b). izena. Lizunkeria. Obscenidad. Andrei berdekerixa batzuk esan da gustora ibiltzen da Joxe. .
- bérdel, berdéla. (c). izena. Caballa, verdel. .
- bérdura-pláza, berdúra-plazía. (b). izena. Plaza de abastos.. Bergako berdura-plaza barrixak emuten dau makiña bat berbakizun. . Ik. pláza.
- 1. berekizko, berekizkua. (-). izena. (Antzuola.) "Bere modukoa, bere berdina.. Saldia berekizkua botatzen bajatzu, obia ertengo jatzu." (Lar Antz)..
- 1. berezko, berezkúa. (b). izena. Don natural, predisposición.. Familixa orrek berezkua dauka dantzarako. .
- 2. berezko, berezkúa. (c). izena. Gorputz azalean sortzen diren garau, ekzema... ezezagun eta iraunkorrak. Decíase de los granos y eccemas malignos y duraderos.. Txikittatik berezkua dauka iztarrian. .
- bergára bédar, bergára bedárra. (d). izena. botanika trifolium pratense. Sekula belarra. Trébol.. Informante batek bakarrik darabil hitz hau. Besteei ezezaguna zaie. Esan beharrekoa da Goierri aldeko zenbait tokitan izen honekin ezagutzen dutela sekula belarra. . Ik. sekula-bédar.
- bergara-mentu, bergara-mentue. (-). izena. (Leintz.) Gerezi klase bat. . méntu, méntua. (b). izena. Txertagaia, mentatzeko balio duen lakatza. Ramita de frutal que se injerta en otro.. Sagar-mentuak ekarrittut Narbaizatik. ..
- bernamámiñ, bernamamíña. (d). izena. Pantorrilla.. Pantorrilla entzuten da gaur, baina Don.k bernamamiñ eta zankumamiñ esan digu .
- berniz, berniza. (-). izena. "Barniz." (Lar Antz).
- 1. bero, berúa. (a). izena. Calor.. berúan, . (a). adberbioa. En caliente, en momento de acaloramiento.. Ezkontzia beruan ein biarreko gauzia dok./ Beruan kristonak esan jotsan da gero damutu ein jakuan. .. beruak egon, . (b). aditza. Bero euki. . Egun guztia beruak nago. .. bero-bero egon, jarri, . (-). esapidea. Estar, ponerse cachonda/o.. Bero-bero jarri nau pelikuliak. .. txorixak botatzeko moduko berua, . (c). esapidea. Bero handia. Txoriak bero handiaz erori egiten direlako.. Gaur txorixak botatzeko moduko berua eitten dau. .. beruána kendu, . (c). esapidea. Restarle lo que tiene de exageración una cosa.. Ogei kilo perretxiku topau ei dittu, baiña ori beruana kenduta izango da. . Ahoberokeriaren bat esan duenari erantzun ohi zaio. Abereek hil berrian gehiago pisatzen dute eta pisu horri hainbesteko bat kentzen zaio kontuak egiterakoan. .. béro egon, . (-). . 2. bero egon, . (c). esapidea. Pauso garrantzitsu bat ematear egon.. Tabernia ipintzeko bero-bero zeuan orduan. .. 1. bero egon, . (a). esapidea. Hacer calor.. Gaur eztago atzo bezin bero.... bero-bero eiñ, . (b). esapidea. Jipoitu, egurtu. . Mutikua bero-bero eindda bialdu juen obera. .. béro eiñ, . (a). Hacer calor.. Zelako berua eitten daben. ..